93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Borondatezko birpartzelazio proiektua eta dirutan ordaintzeko hirigintza-hitzarmena Zabalegiko U.E. 2.2 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 18ko 2023-0391 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Zabalegiko U.E. 2.2 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta %10 dirutan ordaintzeko hirigintza-hitzarmena, Noaingo Udalaren eta Borondatezko Birpartzelazio Batzordearen artekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2023ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2306371