93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Udal Planeko SR-1 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2023ko apirilaren 19an, hasiera batez onetsi zuen SR-1 unitaterako birpartzelazio proiektua, Udalak berak sustatuta, bai eta partzelatzeko eta eraikitzeko lizentziak etetea ere unitate horretako esparru osoan.

Proiektuaren espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan eta gardentasun atarian, helbide honetan:

http://legarda.sedelectronica.es

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2306379