93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, banakako dirulaguntzak eman daitezen, musika ikasketak egiteko Julián Romano Ugarte Musika Eskolan, 2022-2023 ikasturtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 690230.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/690230).

Xedea: banakako dirulaguntzak esleitzea, Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolan 2022-2023 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, jarraikiz espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei. Oinarri horiek onetsi ziren Patronatuko lehendakariaren 2023ko apirilaren 18ko 16. Ebazpenaren bitartez.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2023ko maiatzaren 30a arte, Musika Eskolaren udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.

Onuradunak: 2022-2023 ikasturtean Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak; Lizarran erroldatuta egon behar dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolan.

Lizarran, 2023ko apirilaren 18an.–Julián Romano Ugarte Musika Eskolako lehendakaria, Javier Del Cazo.

Iragarkiaren kodea: L2306453