93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Laburpena, dirulaguntzak emateko deialdi batena, COVID-19aren osasun-krisiak eragindako larrialdi sozial eta ekonomikoa dela eta

DDBN (identifikazioa): 688448.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/688448).

Oinarri hauen helburua da arautzea nola emanen zaizkien dirulaguntzak Cintruenigoko establezimenduen titular diren pertsona fisiko edo juridikoei, baldin eta oinarri hauetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta jendearentzat irekitako lantokia Cintruenigon badute, eta jarduera hori bereziki kaltetua izan bada COVID-19a dela-eta ezarri diren murrizketen ondorioz. Horrez gain, dirulaguntza jasoko dute 4. oinarrian xedatutakoari jarraikiz onuradunak baldin badira.

Laguntza honen xedea da COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorio ekonomikoak arintzea, 2020ko martxoaren 14tik (orduan ezarri zen alarma-egoera) 2021eko abendura arte. Izan ere, aldi horretan Nafarroako Foru Administrazioak pandemiak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak ziren prebentzio neurriak ezarri zituen.

Kaltetuek jendearentzat irekitako lokalak egokitu behar izan zituzten, osasun segurtasunaren aldetik irisgarri izan zitezen. Hain zuzen, merkataritzako espazioen eta jendeari arreta egiteko tokien konfigurazioa eta mantentzea aldatu behar izan zituzten, kutsatzeko arriskua murrizteko, eta, orobat, erosteko ohitura eta gizarte jokabide berrietara egokitu. Ekimen honen bidez, bada, udalak lagundu egin nahi die. Izan ere, horrek guztiak gastu handiagoa ekarri zien kaltetuei, beren saltokiak une latza jasaten ari zirenean ekarri ere.

Cintruenigon, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2306037