93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EULATE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Eulateko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu izangaiak izendatzeko Eulateko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen lanpostuetan. Deialdia azaroaren 8ko 74/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an:

–Apirilaren 19ko 38-2023 Ebazpena, José Javier Sanz Lecea zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzen duena.

–Apirilaren 19ko 39-2023 Ebazpena, Yoana Pérez García administrari laguntzaile izendatzen duena.

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko maiatzaren 18a izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eulaten, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2306149