90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

69C/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31002805011981), erregistro honetan 2023ko martxoaren 7an sartu zena, enpresaburuen ordezkaritzak (ACP eta ANECOP) eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (UGT eta CC.OO.) 2023ko otsailaren 24an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2305405