90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

88/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

Honen bidez, aditzera ematen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAk administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri duela (88/2023 prozedura arrunta), Valtierrako Udalak 2023ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez onetsi zen ordenantza fiskal bat, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat, Valtierrako udal-mugartean. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean. Errekurtso hori tramitatzen ari da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 88/2023 prozedura arrunt gisa.

Iragarki honen bidez, interesdunak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen aipatutako prozeduran, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori dena, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, .2 eta .4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (lege horrek hizpide du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Valtierran, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2306021