90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura gauzatzeko oinarriak eta plantilla organikoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta 270/1998 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

San Martin Unxen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2305985