2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Udalaren kirol instalazioak eta igerilekuak 2023an erabiltzeko prezio publikoei buruzko araua
Beriaingo Udalak, 2023ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Udalaren kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko prezio publikoei buruzko araua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Beriainen, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
ARAUA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ETA IGERILEKUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA
2023ko tarifen eranskina
DENBORALDIKO BONUAK | ERROLDATUAK |
4 urtetik beherakoak | 0,00 euro |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte (biak barne) | 45,50 euro |
Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte (biak barne) | 52,00 euro |
Helduak: 26 urtetik 64 urtera bitarte | 78,00 euro |
65 urtetik gorakoak (65 urtekoak barne) eta desgaituak | 52,00 euro |
Familiakoa (*) - Seme edo alaba 1 | 162,50 euro |
Familiakoa - 2 seme-alaba | 169,00 euro |
Familiakoa - 3 seme-alaba edo gehiago | 175,50 euro |
(*) Familia: aita eta/edo ama eta 18 urtetik beherako seme-alabak. |
Tarifak %75 handituko dira (denboraldiko bonuaren gainean) erroldaturik ez daudenendako.
Prezio bereziak
Bonuaren zenbateko osoa ordainduko da eta udalean (piscinas@beriain.es) dagokion deskontua itzultzeko eskatuko da, horretarako eskubidea frogatu ondoren).
Guraso bakarreko familiak.
Guraso bakarreko familia - Seme edo alaba 1 | 84,50 euro |
Guraso bakarreko familia - 2 seme-alaba | 91,00 euro |
Guraso bakarreko familia - 3 seme-alaba edo gehiago | 97,50 euro |
Guraso bakarreko familia: tarifa hori izateko beharrezkoa da guraso bakarreko familia dela egiaztatzea Nafarroako Gobernuan. |
Errentaren araberako deskontuak.
2022ko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino diru-sarrera txikiagoak dituzten familia-unitateetako kideak | %40 |
2022ko errentako lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituzten familia-unitateetako kideak | %50 |
Lanbide arteko gutxieneko soldata 2022an: 14.000,00 euro. |
Genero indarkeriaren biktimak | %50 |
Langabeak, txartela eguneratuta dutela | 52,00 euro |
(Soilik aplikatuko zaie helduen banakako bonuei). Egoera hori egiaztatzeko lan-bizitza aurkeztu beharko da. |
Tarifetako deskontuak ez dira metagarriak.
HAMABOSTALDIKO BONUAK (EGUN JARRAITUAK) |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte | 52,00 euro |
Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte | 58,50 euro |
Helduak: 26 urtetik 64 urtera bitarte | 65,00 euro |
65 urtetik gorakoak eta desgaituak | 58,50 euro |
EGUNEKO SARRERAK | ASTELEHENETIK IGANDERA |
Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte | 12,00 euro |
13 urtetik gorakoak | 15,00 euro |
65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak | 12,00 euro |
Herritar txartela erabili behar da instalazioetan sartzeko.
Iragarkiaren kodea: L2306061