2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Aldaketa 1. poligonoko 23. eta 24. lurzatietan (UE-2.1 eta UE-2.3 exekuzio-unitateak). Behin betiko onespena
Beraskoaingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, 1. poligonoko 23. eta 24. katastro-lurzatien eremuan (UE-2.1 eta UE-2.3 exekuzio-unitateak), Margarita Lizarraga Alzorrizek eta Ezpatatz Promociones SLk sustatua.
Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Beraskoainen, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2306314