90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Ordenantza, gizalegezko jokaerak, kaleen garbitasuna eta espazio publikoen babesa sustatzea arautzen dituena. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2023ko apirilaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Gizalegezko jokaerak, kaleen garbitasuna eta udalerriko espazio publikoen babesa sustatzea arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Armañantzasen, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2306064