90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Europako Gazte Txartela ematea" izeneko seriearen gaineko erabakia, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2023ko apirilaren 3an horretarako bildurik proposatu duena.

Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, non jakinarazten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen 770. erabakia, "Europako Gazte Txartela ematea" izeneko dokumentu-seriearen gainekoa.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 770. ebaluazio erabakia, "Europako Gazte Txartela ematea" izeneko dokumentu-seriearen gainekoa, ebazpen honen eranskinean jasotzen dena.

2. Erabakiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Gazteriaren Institutura ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 4an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

ERANSKINA

Erabaki zenbakia

770

Erabakiaren data

2023ko apirilaren 3a

Seriearen izena

Europako Gazte Txartela ematea.

Xedea

Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren eta Europako Gazte Txartela modalitate klasikoan lortu nahi duten 14 eta 30 urte bitarteko (biak barne) gazteei zuzendua.

Txartel hori Europako Gazte Txartelaren programaren arabera ematen da, Europako gazteek aukera izan dezaten zenbait abantaila artikulatzeko, hala nola deskontuak lortzea bidaietan, erosketetan, zinemetan, museoetan...

Agiriak

–Europako Gazte Txartela eskatzeko inprimakia.

–NANaren/Pasaportearen irudi eskaneatua, bi aldeetatik.

–Eskatutako zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria.

–Europako Gazte Txartela.

Organo sortzailea

Nafarroako Gazteriaren Institutua.

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Erabat deuseztatzea:

–Eman eta 4 urtera (indarraldia galtzeagatik).

–Eskatzaileak 31 urte betetzean.

Laginketa mota

Ez da laginketarik proposatzen.

Sarbidea

Epea

Murriztua, datu pertsonalak egoteagatik.

Oharrak

Iragarkiaren kodea: F2305544