90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2023 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ezinbesteko zerbitzuak eta ezartzen gutxieneko zerbitzuak Justizia Administrazioaren esparruan, 2023ko apirilaren 17tik aurrerako greba mugagabearen deialdia dela eta.

CSIF, STAJ, CCOO eta UGT sindikatuek grebarako deia egin dute Justizia Administrazioko kidego orokorretan eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko lantokietan destinoa duten auzitegi-medikuen kidego berezian. Grebarako deia estatu osorako ere egina dago.

Greba 2023ko apirilaren 17an hasiko da, eta 10:00etatik 13:00etara arteko lanuzte partzialak eginen dira egunero, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Apirilaren 19an, berriz, greba 00:00etatik 23:59ra arte deituta dago.

Era berean, LAB sindikatuak grebarako deia egin du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-esparruko Justizia Administrazioan, lehenago adierazitako egun eta orduetan.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluak greba egiteko eskubidea aitortzen die langileei, beren interesak defenda ditzaten; hala ere, gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatu beharko da.

Bestalde, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 496.d) artikuluak ezartzen duenez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileek greba-eskubidea baliatzeko, Estatuko legeria orokorrean funtzionario publikoentzat ezarritakoari jarraituko zaio, eta, nolanahi ere, Justizia Administrazioaren ezinbesteko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatuko da.

CSIF, CCOO, STAJ eta UGT sindikatuek, bai eta LAB sindikatuak ere, lanaldi partzialeko greba mugagabea (astelehenetik ostiralera, egunero, 10:00etatik 13:00etara, jaiegunetan eta apirilaren 19an izan ezik) eta 2023ko apirilaren 19an lanaldi osorako greba deitu dute, eta eragina izanen du Justizia Administrazioko kidego orokorretako langileek eta Nafarroako Foru Komunitatearen eskumeneko lurraldeko auzitegi-medikuen kidego bereziko langileek egiten dituzten jarduera guztietan. Hori dela eta, bidezkoa da Justizia Administrazioaren esparru horretan ezinbesteko zerbitzuak bermatzeko neurriak hartzea, gutxieneko zerbitzu batzuk finkatuz, greba-eskubidearen edukia ahalik eta gutxien mugatuko dutenak baina, aldi berean, nahikoak izanen direnak Justizia Administrazioaren jarduera bermatzeko, geldiarazteak herritarren eskubide eta interesentzat kalte konponezina ekar dezakeen heinean.

Aurreko guztia kontuan hartuta, Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, Justizia Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen-esparruan finkatzea Nafarroako Justizia Administrazioan ezinbesteko zerbitzuak emateko beharrezkoak diren gutxieneko zerbitzuak.

Azaldutakoaren ondorioz, Langileen Batzordeari entzun ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak esleitutako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-esparruko Justizia Administrazioko ezinbesteko zerbitzuak honako hauek izanen dira, 2023ko apirilaren 17tik aurrera deitu diren lanuzte partzial mugagabeetan eta 2019ko apirilaren 19an deitu den greba-egun osoan:

a) Guardiako zerbitzua: epaitegiek, fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren Institutuak, guardiako zerbitzuan dihardutenean, guardiako zerbitzua egiten duten langile guztiak eduki beharko dituzte, izapidetzen dituzten gaiak eta horiek ebazteko presa kontuan hartuta.

b) Kautelazko edo behin-behineko neurriak, oinarrizko eskubideei eragiten dietelako eta berehala ebatzi behar direlako.

c) Zigor arloko ahozko epaiketak edo beste edozein egintza edo auzitan agertzea presoarekin, askatasunaz gabetzeko egoeren ebazpena ez atzeratzeko.

d) Erregistro Zibilaren arloan, ehorzketa-lizentziak eta epea amaitzen zaien erregistroko inskripzioak (jaiotzak, heriotzak, ezkontzak).

e) Genero-indarkeriaren arloko jarduerak. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Iruñeko epaitegiak eta genero-indarkeriaren arloan eskumena duten lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiek biktimei ezinbesteko arreta oro emateko behar diren langileak izan beharko dituzte.

f) Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen II. liburuko II. tituluko XI. kapituluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen V. tituluko I. kapituluan aipatutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko prozedurak.

g) Presako gaiak erregistratzea eta organo judizialei banatzea.

h) Adingabe batek edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona batek esku hartu behar duen jarduketa prozesalei, lehen aipatutakoei, arreta ematea.

2. Hauek izanen dira Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego orokorretako eta auzitegi-medikuen kidego bereziko langileen gutxieneko zerbitzu presentzialak, grebak irauten duen bitartean Nafarroako Foru Komunitatean ezinbesteko justizia-zerbitzua emanen dela bermatzeko:

ORGANO JUDIZIALA

KUDEAKETA

TRAMITAZIOA

LAGUNTZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor arloko Sala

1

1

1 hiru saletarako

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sala

1

1

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Sala

1

1

Gobernuko Idazkaritza

1

1

Probintzia-auzitegia, 1. eta 2. atalak (zigor arlokoak)

1

1

1

Probintzia-auzitegia, 3. atalak (arlo zibilekoa)

1

1

Probintzia-auzitegiko banaketa bulegoa

1

Iruñeko Epaitegi Dekanoa

1

1

Iruñeko merkataritza-arloko epaitegiak

1

1

1 bi epaitegietarako

Iruñeko Lehen Auzialdiko Epaitegiak, 1, 2, 4, 5, 6, 7, 9 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 epaitegi guztietarako

Iruñeko Lehen Auzialdiko Epaitegiak, 3, 8, eta 10 zenbakietakoak, epaitegi bakoitzean

1

1

1

Iruñeko Instrukzio-epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 epaitegi guztietarako

Iruñeko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Iruñeko Zigor arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 epaitegi guztietarako

Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia

2

2

1

Adingabeen Epaitegia

1

1

Lan arloko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 lau epaitegietarako

Administrazioarekiko auzien epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 hiru epaitegietarako

Espetxe-zaintzako Epaitegia

1

1

Iruñeko Erregistro Zibila

1

1

1

SCACE

1

1

Tuterako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bost epaitegietarako

Tuterako Erregistro Zibila

1

1

Tuterako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Lizarrako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bi epaitegietarako

Lizarrako Erregistro Zibila

1

Lizarrako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bi epaitegietarako

Tafallako Erregistro Zibila

1

Tafallako Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Tafallako lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak, epaitegi bakoitzean

1

1

1 bi epaitegietarako

Agoizko Erregistro Zibila

1

Agoizko Guardiako Epaitegia

Guardiako zerbitzuan dauden langile guztiak

Elkarteak eta Bake-epaitegiak

Funtzionario bat elkarte eta bake-epaitegi bakoitzean

Nafarroako Auzitegi-medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutua.

Guardian dauden auzitegi-medikuak, tramitatzaile 1 eta laguntzaile 1

Iruñeko Fiskaltza

1

2

1

Tuterako Fiskaltza

1

Deitutako grebak irauten duen bitartean Justizia Administrazioaren funtzionamenduan sor daitezkeen gorabeheren arabera aldatzen ahalko dira gutxieneko zerbitzu horiek, Langileen Batzordeari entzun ondoren.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Batzordeari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren eta Zientzia Kriminalistikoen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Atariko www.justicia.navarra.es helbidean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justiziako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 14an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Iragarkiaren kodea: F2306001