9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

784E/2022 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Kanpo Sustapenerako laguntzen 2023ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria. DDBN identifikazioa: 661147.

Nafarroako Nazioarteko Planak (NNP 4) ezartzen du zein den erabili behar den estrategia Nafarroako enpresek nazioartean duten posizionamendua hobetzeko. Plana gauzatzeko, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak emateko deialdiak egin ditu azken garaiotan, nazioartekotzeko prozesuaren fase desberdinetan enpresek dituzten beharretara bideratuta.

Horietako bat da deialdi hau, nazioarteko merkataritza sarerako prospekzio, sustapen eta garapen gastuak diruz laguntzen dituena, hain zuzen ere beharrezkoak direnak ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta azkartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Kanpo Sustapenerako laguntzen 2023ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2024ko gastuen aurrekontuan egungo aurrekontuko 810003 81400 4709 431300 "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

Kanpo Sustapenerako laguntzen 2023ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria. Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta azkartzea, nazioarteko merkataritza sarerako prospekzio, sustapen eta garapen gastuak diruz lagunduz.

2. oinarria.–Onuradunak.

1.–Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako ETEak izan daitezke onuradunak:

a) ICEX España Exportación e Inversiones-ek sustatzen duen ICEX Next programan parte hartzen egotea.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Eskaera aurkezten den egunean, alta emanda egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez izatea.

f) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

2.–Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar dirulaguntza ematen duen organoari baimena ematea zuzenean eskura ditzan eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri telematikoak, bai eta egiaztatzeko ere zein den enpresaren egoitza fiskala, alta emanda ote dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergan, desgaitua ote dagoen dirulaguntzak eta laguntzak jasotzeko, eta 6. oinarriko 2. irizpidea ebaluatzeko beharrezkoak diren lan-bizitzaren txostenak eskuratzeko. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

3.–Eskatutako betebeharrak eskabidean berean sartuta dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko dira.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1.–Kategoria bakoitzean honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Nazioarteko merkatuen prospekziorako eta azterketa aurreratuetarako gastuak: azterketak, txostenak, datu baseak eta hirugarrenek egindako zerbitzuak, haien helburua bada xede-merkatua eta produktu edo zerbitzuaren bideragarritasuna ezagutzen laguntzea, bai eta negozio aukeren berri izatea ere. Barne hartzen da CRMren garapena, bai eta nazioarteko bezero potentzialak lokalizatzeko eta bezero horiek behar bezala kudeatzeko eta nazioarteko merkataritza- eta administrazio-arloa digitalizatzeko tresnak ere.

b) Nazioarteko sustapen gastuak: sustapenerako materiala, zabalkundea, publizitatea, harreman publikoak eta marketin digitala, bai eta kanpoko erakustazoka, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta sustapen ekintzetan parte hartzeko gastuak ere. Sartuta daude, orobat, patenteak, jabetza intelektuala eta nazioarteko markak erregistratu eta defendatzeko gastuak, bai eta merkatuen prospekzio eta sustapenerako bidaienak ere. Barne dira herrialde batean sartzeko behar diren gastu edo ziurtagiri sanitarioak.

c) Merkataritza sarea kanpoan garatzeko gastuak: barne dira produktua edo zerbitzua merkatuan sartzekoak, produktuaren erregistroa, homologazioa eta ziurtatzea, markaren auditoretza eta zaintza, esportazio eta nazioarteko kalitate ziurtagiriak, lege, finantza eta administrazio aholkularitzakoak, merkataritzako sarea destinoan garatzeko, eta, azkenik, establezimenduko gastuak, bideragarritasun azterketei dagozkienak, zerbitzuak kontratatzekoak, horien xedea baldin bada aholkularitza teknikoa, merkatuaren prospekzioa eta sustapeneko eta merkataritza aurreko jardueretan laguntzea. Ez da babestuko salmentari lotutako komisio edo ordainsaririk.

2.–Gastu kategoria bakoitzean hautagarriak diren kontzeptuak eta hautagarriak ez direnak gastuak justifikatzeko eskuliburuan ageri dira, dirulaguntzen fitxan. Edozein kasutan, ez dira gastu diruz lagungarriak izanen ICEXek fakturatutako gastuak.

3.–Enpresek egiten dituzten gastu guztiek, 1. apartatuan aipatutakoen artean baldin badaude, Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, horiek egin direla frogatu edo grafikoki erakutsi beharko da. Logotipoa web-orri honetatik jaitsi daiteke:

https://www.planinternacionaldenavarra.es/imagenes/contenidos/docs/Logos-PIN.zip

4.–Gastu diruz lagungarriak izanen dira 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte, egun hori barne, fakturatu eta ordaintzen direnak. Gainera, ICEX Next programan parte hartzen den epean eginda egon beharko dute. Epe hautagarriaren barruan egitekoak diren erakustazoka eta bidaien kasuan, aldez aurretik egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira.

5.–Aholkularitza gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman "Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa" izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian justifikatu beharko dira.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Gastu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren intentsitatea honako hau izanen da (eskatzaile bakoitzak gehienez 10.000 euroko zenbatekoa jasoko du):

a) Bidaiak: justifikatutako gastuen %40 (BEZik gabe) eta gehienez ere eranskin honetan zehaztutako bidaia-poltsaren zenbatekoaren %40.

b) Gainerako gastuak: justifikatutako zenbatekoen %30 (BEZik gabe).

Nolanahi ere, ehuneko horiek ICEX Next programak diruz laguntzen duen ehunekoari lotuta egonen dira, eta bi dirulaguntzen artean ezin izanen dute gainditu gastu diruz lagungarrien %100.

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1.–Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko otsailaren 15ean bukatuko, hura barne.

2.–Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa): https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-la-promocion-exterior-complementarias-al-programa-icex-next-2023 Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

3.–Eskabide telematikoan adierazi behar da eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektroniko (GHE) bat eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan. Gaitutako helbide elektronikoa 12. oinarrian adierazten den moduan lortuko da.

4.–Eskaera-prozesuan, eskatzaileek online inprimakia bete beharko dute. Bertan, enpresaren datuak, 2. oinarrian eskatutako baldintzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena eta dirulaguntzaren xede diren gastuen aurrekontua jasoko dira (gehienez 40.000 euro).

5.–Eskabide telematikoa honako agiri hauekin batera aurkeztuko da (dokumentuak eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira, zein bere izenarekin):

a) Eskaera 6. oinarriko 2., 3., 4. eta 5. irizpideen arabera baloratzeko bidea ematen duen dokumentazioa (2. irizpidea: "Nafarroako kalitateko enpleguan duen eragina"; 3. irizpidea: "Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa"; 4. irizpidea: "Enpresak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa"; eta 5. irizpidea: "Enpresak jasangarritasunarekin duen konpromisoa").

b) Behar diren ziurtagiriak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, egoitza fiskala Nafarroan duela eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela, baldin eta departamentuari ez bazaio baimenik eman hori guztia ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko.

6.–Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

6. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

1.–Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

2.–Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

3.–Hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

–1. irizpidea: ICEX Next programan sartzeko ICEXek emandako puntuazioa, gehienez 75 puntu.

–2. irizpidea: Nafarroako kalitateko enpleguan duen eragina, gehienez 10 puntu:

Enpresa eskatzaileak Nafarroan duen enplegu finkoaren ehunekoa baloratuko da. Datu hori frogatzeko, enpresak aurkeztu beharko du Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena, 2022ko abenduaren 31koa. Honako kontratu mota hauek dituzten langileak badaude, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako kotizaziorako datuen txostena ere erantsi beharko da: 139, 189, 239, 289, 339 edo 389.

ENPLEGU FINKOAREN EHUNEKOA 2022ko ABENDUAREN 31n

PUNTUAK

%75 edo gutxiago

0

%75 baino gehiago eta %85 edo gutxiago

3

%85 baino gehiago eta %95 edo gutxiago

6

%95 baino gehiago

10

–3. irizpidea: enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP 4) talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu:

  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken hiru deialdietako onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.
  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen azken hiru deialdietako onuradunak kontratatu izana.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDOTA PRAKTIKETAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2,5

Bi pertsona edo gehiago

5

–4. irizpidea: enpresak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Honako neurri hauetakoren baten bidez frogatuko da enpresak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa:

a) Aitortzaren edo bereizgarriren bat lortu izana bere langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatu dituelako (esate baterako, Berdintasuneko Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" deituriko bereizgarria edo NEEZE-Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen "Reconcilia" zigilua, eta abar).

b) Zuzendaritza-postuetan %30, gutxienez, emakumeak izatea. Neurri hori justifikatzeko, enpresak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, onartutako eta/edo ikuskatutako azken urteko kontuetan jasotako zuzendaritza-postuen guztizkoari dagokionez, zuzendaritza-postuetan dauden emakumeen ehunekoa adieraziko da. Modu horretan ezin bada justifikatu, Merkataritza Erregistroak zuzendaritza-karguei buruz emandako ziurtagiriaren bidez edo enpresako Zuzendaritza Batzordeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

c) Legez berdintasun plan bat izatera behartuta ez dagoen enpresa bat bada, honako hauek baloratuko dira:

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua.

–Laneko sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat edo neurri espezifikoak onartu edo zabaldu izana; hori aurreko neurrian bezala egiaztatuko da.

–Norberaren, laneko eta familiako bizitza uztartzeko neurriak edo berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk aplikatu izana, enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako dokumentu baten bidez egiaztatu daitezkeenak (laguntzen fitxan eskuragarri dagoen "Berdintasunaren aldeko enpresa-ekintzak" izeneko dokumentuan, berdintasunaren aldeko ekintzetako batzuk zerrendatzen dira).

ENPRESAREN KONPROMISOA GENERO-BERDINTASUNAREKIN

PUNTUAK

Berdintasun plana izatea, edo tratu- eta aukera-berdintasuneko politikak aplikatzeagatiko bereizgarri edo aitortzaren bat, edo, bestela, zuzendaritza postuetan gutxienez %30 emakumeak izatea

5

Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat edo neurri espezifikoak onartu edo zabaldu izana

3

Berdintasunaren aldeko ekintzak (puntu bat emanen da ekintza bakoitzeko)

3 arte

Deialdia kudeatzen duen organoak aholku eskatzen ahal dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, laguntza eskatzen duen enpresak aurkeztutako agiriak baloratzen lagundu dezan.

–5. irizpidea: enpresak jasangarritasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

  • Enpresek 5 puntu lortzen ahalko dituzte garapen jasangarriarekiko konpromisoa egiaztatzen badute indarrean dauden eta laguntza eskatu aurreko bost urteetan lortu diren honako ziurtagiri eta kudeaketa-sistema hauen bidez:
  • Ingurumenaren kudeaketa: EMAS egiaztapena, ISO 14001 eta antzekoak (ISO 14006, ekodiseinuaren kudeaketari buruzkoa, edo ISO 14040, produktuaren bizi-zikloaren analisiari buruzkoa), produktuaren ingurumen adierazpena (PIA, ISO 14025 arauaren arabera), aztarna hidrikoa edo karbono-aztarna murrizteko estrategiak.
  • Energia-efizientziaren kudeaketa: ISO 50001.
  • Ekonomia zirkularraren kudeaketa: ekonomia zirkularraren estrategiak, Zero Hondakin.
  • Gizarte-erantzukizunaren kudeaketa eta jasangarritasun globala: InnovaRSE sistema, IQNet SR10, ISO 26000, garapen jasangarrirako helburuei egindako ekarpena, Bcorp.

Erakundeak jasangarritasuna hobetzearekin duen konpromisoa erakuts dezaketen beste ziurtagiri batzuk.

4.–Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, 1. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da, eta berdinketak iraunez gero, 4. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera.

7. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

3.–Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.

8. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketen aldaketa.

1.–Diruz lagundutako jarduketa gauzatu beharko da laguntza emateko ebazpenean ezartzen den moduan. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako baldintzak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari honako kasu hauetan:

a) Dirulaguntza emateko ebazpenean azaltzen diren kontzeptuetako bakoitzaren zenbatekoaren %20ra bitarteko aldaketak. Aldaketaren portzentajeak hortik gorakoak badira, ez dira onargarriak izanen. Bestalde, ez da beharrezkoa izanen baimena eskatzea diruz lagundutako kontzeptu bakoitzaren zenbatekoaren %10etik beherako aldaketetarako.

b) Hasiera batean aurreikusi gabeko kontzeptu diruz lagungarri gehiago sartzea, dirulaguntza emateko ebazpenean hautagarria den aurrekontu osoaren %20ko mugarekin.

2.–Aldatzeko eskaera aurkeztu beharko da 3.4 oinarrian gastu diruz lagungarriak egiteko adierazitako epea bukatu baino 3 hilabete lehenago, gutxienez ere. Laguntza eskaeran izandako xehetasun maila berberarekin justifikatu beharko da aldaketa, eta ezin izanen da inola ere gainditu guztira emandako zenbatekoa.

9. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

1.–Gastu diruz lagungarriak egin direla justifikatzeko epea 2024ko martxoaren 31n bukatuko da, egun hori barne.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2.–Frogagiri hauek telematikoki aurkeztuko dira laguntzen fitxaren bidez eta horretan dagoen justifikazioari buruzko esku-liburuan ezarritakoari jarraikiz:

a) 1. agiria. Gauzatu izana justifikatzeko inprimakia.

b) 2. agiria. Diruz lagundutako jardueren memoria.

c) 3. agiria. Fakturak eta ordainagiriak.

d) 4. agiria. Proiektuaren finantzabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzen fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

e) 5. agiria. Dirulaguntzaren publizitatearen justifikazioa (froga grafikoa, erakusten duena enpresaren webgunean sartu dela Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa). Halaber, Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) logotipoa diruz lagungarriak diren gastu guztietan txertatu izanaren egiaztapena, eta gastu horiek egin izanaren ebidentzia edo froga grafikoa.

f) 6. agiria. Bidaien ziurtapenak.

g) 7. agiria. Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko inprimakia.

h) 8. agiria. Nazioarteko negozioaren plan estrategikoa, ICEXek egina.

i) Ebaluazio inkesta (on-line).

3.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak gastu diruz lagungarrien frogagiriak eskatzen ahalko dizkio ICEXi, justifikazioetan jasotako datuak egiaztatzearren.

10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1.–Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2.–Ordainketaren ebazpena bi hilabeteko epean emanen da gehienez, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1.–Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako jarduera egin dela justifikatzea, 9. oinarrian ezarritako moduan.

c) Enpresaren web-orrian eta 3. oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagundutakoen euskarrietan aipatzea dirulaguntza hau jaso izana; horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) logotipoa txertatuko da, esteka honetatik jaitsi daitekeena:

https://www.planinternacionaldenavarra.es/imagenes/contenidos/docs/Logos-PIN.zip

d) Ebaluazio inkesta (online) betetzea, laguntzen fitxan eskura dagoena.

e) Aurkeztea eraginkortasunaren adierazleen galdetegia, laguntzen fitxan eskura dagoena (salmenten, esportazioen eta enpleguaren zifrak, 2023ko eta 2024ko ekitaldietakoak) eta horien ziurtagiriak.

f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.–Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %5 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 9. oinarrian ezarritako epean egiten bada.

12. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1.–Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzei dagokien fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren barnean.

2.–Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak enpresen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoaren helbide berari loturik.

13. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Edozein kasutan, gastu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

14. oinarria.–De minimis laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio-aldia 2023ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

15. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egotzi zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak, orobat, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoan argitaratuko dira, laguntzen fitxan, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-la-promocion-exterior-complementarias-al-programa-icex-next-2023.

16. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

BIDAIA-POLTSAK

HERRIALDEA

POLTSAREN ZENBATEKOA

(eurotan)

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ERDIALDEA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

ALEMANIA

740

ANDORRA

540

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

NORVEGIA

1.100

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

SUITZA

920

Iragarkiaren kodea: F2216748