89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 26ko 67/2022 Foru Aginduarena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia.

Aipatutako foru agindua 2022ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6koan.

Akats bat atzeman da euskarazko testuan, 2. mailako "Batxilergoko Zientzien eta Teknologiaren modalitateko egitura eta ordutegien antolaketa" izeneko III. eranskinean.

Honako hau dioen tokian:

"(2 ikasgai)

Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak / Marrazketa Teknikoa II / Fisika / Kimika / Teknologia eta Ingeniaritza II".

Honako hau behar du:

"(2 ikasgai)

Biologia / Geologia eta Ingurumen Zientziak / Marrazketa Teknikoa II / Fisika / Kimika / Teknologia eta Ingeniaritza II".

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2306029