89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURILLO EL FRUTO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren apirilaren 18ko 49/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Diego Palacios Bescos kontratatzea funtzionario gisa, Murillo el Frutoko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, plaza adjudikatuta. Hori dena, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenari, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori onetsi zen Alkatetzaren 2022ko azaroaren 9ko 134/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Murillo el Fruton, 2023ko apirilaren 18an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2306075