89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako funtzionario-lanpostu bat. Izendapena

2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi bat, urtarrilaren 12an, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren funtzionario-lanpostu bat. Jarraikiz deialdi horretako probetako kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenari, Lekunberriko Udalak erabaki du Javier Almirantearena Legaz izendatzea zerbitzu anitzetako funtzionario, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita; hori guztia, jarraikiz 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitaratutako deialdiari.

Izendatutako izangaiak 2023ko maiatzaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lekunberrin, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2306084