89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko. Izendapen proposamena

Alkatetzaren 178. ebazpena, 2023ko martxoaren 29koa. Castejongo Udaleko alkate udalburu David Álvarez Yanguasek eman zuen.

Bukatu da hautapen-prozesua honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finko gisa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko, Castejongo Udalaren zerbitzura.

Horretarako izendatutako kalifikazio epaimahaiak zerrenda bat egin du, prozesua gainditu duten izangaiekin, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta izendatzeko proposamena egin du.

Kontuan hartuz ezen, deialdi honen 7. oinarriaren arabera, alkate honi dagokiola izendatzea eta, beraz, kontratatzea puntuaziorik handiena lortu duen pertsona.

Aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izendatzeko eta, beraz, kontratatzeko proposamena egitea Alex Garcés Diagoren alde, lan-kontratudun finkoa izan dadin Castejongo Udalaren zerbitzura, bera baita puntuaziorik handiena lortu duena hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lorezaintzan eta hilerriko lanetan ere aritzeko, Castejongo Udalaren zerbitzura.

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 7.2 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 10 egun naturaleko epean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena.–Izendapen proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Hirugarrena.–Behin betiko onestea ondoren azaltzen diren kalifikazioak, egin dadin aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plaza lortu ez dutenekin:

16009250 P

65,2

44146054 S

64

78741681 P

62,5

16020884 G

53,5

72687413 F

53,094

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, eta bidezko diren errekurtsoen berri ematea.

Castejonen, 2023ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2306071