89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Praktiketako funtzionarioak izendatzea

Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoak, 2023ko apirilaren 20an, 100/2023 zenbakiko ebazpena eman du.

"Baztango udaltzain izateko 2 plaza, euskaraz dakitenenak, oposizio-prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren espedientea ikusirik, 2022ko urriaren 14ko 204. zenbakiko NAOn argitaratu zena.

Epaimahai kalifikatzailearen proposamena ikusita, eta deialdiaren 7.3.4 eta 7.3.5 oinarrietan xedatutakoa kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

1.–Epaimahaiak proposatutako izangaiak, Tomás Garmendia Muñoz eta Miren Josune Iturzaeta Barnó, praktiketako funtzionario izendatzea, oinarrizko prestakuntzako ikastaroan.

2.–Izendapen horrek 2023ko apirilaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak, hau da, Nafarroako Segurtasun Eskolako Oinarrizko Prestakuntzako Ikastaroan sartzen diren egunetik aurrera. Eskola horrek adierazi beharko dio Alkatetza honi, behar besteko denboraz, ikastaroa noiz bukatuko den.

3.–Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izangaiek C mailari dagokion oinarrizko ordainsari pertsonala jasoko dute, eta, hala badagokie, familia-laguntza, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emango zaie.

Era berean, izaera horren arabera funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen mende egongo da, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin.

4.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Baztanen, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2306372