89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

37/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez berritzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 10. artikuluan Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamabost kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposaturik, sindikatu bakoitzak bat.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteek proposaturik.

d) Bi kide, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkaritza handiena duten erakundeek (edo erakundeak) proposaturik.

e) Lau kide, Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik.

2023ko urtarrilaren 17an, ANELek (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen Elkartea) jakinarazi zuen CEPES Navarrako Zuzendaritza Batzordeak, Nafarroako ekonomia soziala ordezkatzen duen konfederazio gisa, 2023ko urtarrilaren 9an egindako bileran, erabaki zuela kontseilu horretarako bi ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea Ignacio Ugalde Barbería jauna eta Esther Burgui Itoiz andrea, CEPES Navarraren ordezkari gisa, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkaritza handiena duen erakundea den aldetik.

2. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2305602