89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1440E/2023 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, azaroaren 24ko 24722E/2022 Ebazpenaren 4. puntua aldatu eta gastua 100.000 handitzen duena. Ebazpen horren bidez, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 24an emandako 24722E/2022 Ebazpenaren bidez, langabeen egokitzapen profesionalerako prestakuntza ekintzak egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 27an emandako 588E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen deialdiaren gastua 260.000 euro handitzeko. Deialdiari buruzko 24722E/2022 Ebazpenaren 4. puntuan adierazten zen kopuru hori adinako zenbateko gehigarri bat baimentzen ahalko zela gehienez.

Deialdi horretan eskaera handia izan denez, berriz ahitu da aurrekontuan hartarako ezarrita zegoen diru kopurua.

Oraindik eskaerak iristen dira, eta ezin zaie erantzunik eman oraingoz.

Bestalde, zenbait onuradunek uko egin diote prestakuntza eta enplegu programa integratuei (REACT EGIF funtsetakoak horiek ere). Horrek esan nahi du 218.593,29 euroko zenbatekoa konpromisotik kendu eta libre gelditu dela.

Funtsak REACT EGIF programa operatibotik eta NL-NEZko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari egindako esleipenetik datozenez, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak aukera ematen du gure programen artean berresleitzeko, baldin eta haien guztizko zenbatekoa handitzen ez bada.

Hori horrela, uste dugu egokia eta beharrezkoa dela baimendu daitekeen zenbatekoa handitzea, Egokitzapena izeneko deialdirako eskatutako ibilbideei sostengu emateko (txosten honetan identifikatuta daude).

Horregatik guztiagatik, ebazpenaren 4. puntua aldatzen da.

Honako hau dioen tokian: "260.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez...".

Honako hau behar du: "360.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez...".

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 24ko 24722E/2022 Ebazpenaren 4. puntua aldatzea, zenbateko gehigarria baimendu ahal izateko, gehienez ere 360.000 eurokoa.

2. 100.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, partida honen kargura: "REACT. Koronabirusak ukitutako sektoreetako langileen egokitzapenerako laguntzak PO EGIF 14-20" izeneko 950002 96200 4819 242117 partida.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2306429