89. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

35/2023 FORU DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Abenduaren 14ko 115/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko abenduaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2022ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen baitako Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela zehaztea 2022ko lan eskaintzan sartu diren maisu-maistren ehun eta hirurogei lanpostu hutsei dagozkien espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautapen proben deialdian sartu ahal izateko.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko apirilaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuko maisu-maistren lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baitira lanpostu huts hauen espezialitatea eta hizkuntza:

–Maisu-maistrak, Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz) espezialitatea: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32046, 33057, 33276, 33779, 34021, 34305, 34618, 34976, 35166 eta 37214.

–Maisu-maistrak, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatea: hogeita sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31835, 32289, 32438, 32500, 32590, 32595, 32729, 32748, 32750, 32874, 33310, 33417, 33584, 33907, 34055, 34216, 34265, 34323, 34405, 34634, 35209, 35293, 36543, 36897, 37006 eta 37287.

–Maisu-maistrak, Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatea: hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 37074, 37087, 37241, 37490, 38080, 38118, 38124, 38174, 38194, 38222, 38224, 38273, 38408, 38421, 38426 eta 38430.

–Maisu-maistrak, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatea: berrogeita hemezortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 1840, 31848, 31868, 31907, 32018, 32025, 32196, 32207, 32265, 32276, 32285, 32441, 32445, 32488, 32493, 32526, 32557, 32695, 32885, 32964, 33004, 33015, 33177, 33286, 33296, 33366, 33384, 33539, 33543, 33595, 33670, 33872, 33929, 33942, 33943, 33944, 33956, 34099, 34124, 34381, 34440, 34499, 34768, 34786, 35124, 35279, 36523, 36886, 36887, 36907, 36909, 36911, 36927, 36929, 37152, 37179, 37206 eta 37502.

–Maisu-maistrak, Lehen Hezkuntza (euskaraz) espezialitatea: hogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31861, 31883, 32116, 32256, 32392, 33399, 33560, 33702, 33737, 33976, 34133, 35007, 36380, 36476, 36882, 36885, 36900, 36902, 36903, 36905, 36908, 36916, 36921, 36926 eta 37055.

–Maisu-maistrak, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitatea: hogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31910, 32203, 32738, 32770, 32940, 33189, 33538, 34053, 34094, 34126, 34322, 34487, 34603, 36849, 37090, 38433, 38437, 38445, 38488 eta 38494.

–Maisu-maistrak, Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) espezialitatea: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32998, 33046, 33341, 33780 eta 34009.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2305600