84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023)". DDBN identifikazioa: 684636.

Kulturaren hirugarren sektorea eta haren inguruko egiturak –irabazi-asmorik gabe eta interes orokorreko helburuekin osatzen direnak– funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

Deialdi honetan jasotako dirulaguntzek eta laguntza neurriek helburu dute kultura eskuratzea eta bizitza kulturalean parte hartzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria. Xedea da, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sorkuntzari eustea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Kontuan harturik gastua baimentzeko helburua eta baldintzak betetzen direla, bai eta legez ezarritako betebeharrak ere, eta ikusirik espedientean jasota dagoela kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatu du onets daitezela "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023)" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, 140.000 euroko gastua baimendu dadila 2023ko gastu-aurrekontuko "IDEIA: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kulturaren hedapenerako eta dibulgaziorako" izeneko A20002 A2500 4816 334104 partidaren kargura, eta foru agindu hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023)" izeneko deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334104: IDEIA: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kulturaren hedapenerako eta dibulgaziorako

2023

140.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 28an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, "Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023)" deialdiarenak

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da arautzea kultur entitate eta elkarteen kultur proiektuetarako ematen diren laguntzak, proiektu horien bidez jarraitutasunez egiten badira kultura hedatzeko jarduerak, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko eskumen esparruan, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearekin bat, pertsona guztiek kulturarako irispidea izatera eta bizitza kulturalean libreki parte hartzera bideratutako jarduerak egin ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean, konferentzia, hitzaldi, erakusketa, sariketa eta biltzarren bidez.

1.2. Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

1.3. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteek gauzatuko dituzte proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari zuzenduak egon.

1.4. Proiektuak 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 1era egin beharko dira, bi egun horiek barne.

Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

1.5. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

1.6. Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Arte eszenikoetako eta musikako jarduketak, euskarri digitalean egindakoak barne.

b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteetako emanaldiak.

c) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.

d) Nafarroako kultur ondare immateriala dokumentatzeko, ikertzeko, transmititzeko, iraunarazteko, hedatzeko eta sustatzeko proiektuak.

1.7. Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez interes publikokotzat jotzen diren eta aurreko apartatuetan aipatzen diren xedea eta epea betetzen duten berariazko jarduerak egiteko.

2.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauek eskatzen dituzten entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio edo entitate bat izatea, estatutuetan ezarria daukana bere xede eta helburuen artean dagoela deialdi honetako xedearekin lotutako jarduerak egitea.

b) Legez 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei. Halaber, ezin izanen dira onuradun izan zehapen administratibo irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren entitateak, edo, kasua zein den, zehapen edo kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.3. Kanpoan gelditzen dira:

a) Toki erakundeak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.

d) Sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (140.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa ez 15.000 eurotik gorakoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.4. Proiektuak aurkeztu eta bakoitzaren aurrekontuak onartu ondoren, unitate kudeatzaileak proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, puntuazioaren arabera zerrendan duten hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte, 7.3.4. a) oinarrian adierazitakoarekin bat.

3.5. Dirua geratzen bada, baina ez hurrengo proiektuak eskatutako dirulaguntza emateko adina, eskatzaileari eskatzen ahalko zaio hasiera batean aurkeztutako proiektua berregin dezala, eta horretarako 7.3.4. b) oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

3.6. Entitate onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitate batek, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa.

4.2. Proiektua aurkezteko, 8. oinarrian aipatzen diren apartatuei jarraituko zaie (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, nolanahi ere, alderdi hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Apartatu honetan, proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak zehaztuko dira. II. eranskineko eredua erabiliko da.

c) Aurrekontua. Atal honetan proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da entitateak proiektuari aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak) koherenteak direla. Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da. Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak eskuragarri egonen dira dirulaguntzaren fitxan, tramite bilatzailean: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023) –https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia–.

5.3. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo dirulaguntzaren fitxaren bitartez: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023).

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da zuzenketaren eguna dela aurkezpen eguna.

5.4. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten da. Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, hedapen planaren deskribapena DIN A4 neurriko 6 orritan eginen da gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin. Hortik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

e) Aurrekontu zehaztua. Memorian proiektuari buruz agertzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

f) Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (8.1.e puntuan aipatua) egiaztatzen duten agiriak.

5.5. Aurreko deialdietan parte hartu duten kultur entitateek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

a. Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, pertsona edo entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

b. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6.–Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak badira eta 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 1era bitarte egiten badira. Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak egindako gastu hauek hartuko dira kontuan:

6.1.1. Zuzeneko kostuak:

a) Kontratatutako artisten/hizlarien soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Hurrengo puntuan aipatutako eginkizun tekniko-administratiboak eta zuzendaritza tekniko-artistikoari loturiko eginkizunak betetzeko kontratatutako langileek ezin izanen dute artista gisako gasturik aurkeztu.

b) Eginkizun tekniko-administratiboetarako eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan (deialdi honen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira administrazio eginkizuna, eginkizun teknikoak, kudeatzailetza, komisario-lanak, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa, prestakuntza-lanak eta antzekoak); edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Onartutako guztizko gastuen %15 izanen da, gehienez.

Entitateari lotutako pertsonen kontratazioaren kostuei dagokienez (proiektua osorik edo partez gauzatzeko), honako arau hauetan araututakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua.

c) Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola tokien, ekipamenduen eta baliabide materialen alokairuak.

d) Proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko, digitalizatzeko eta komunikatzeko gastuak (onartutako guztizko gastuen %15 gehienez ere).

e) Talde artistikoaren ostatu gastuak, mantenu gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietakoak.

Gastu horiek jarraian adierazten diren mugak izanen dituzte:

I. Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen direnenak; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez.

II. Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria baino ez) 20 euro ordainduko dira gehienez. Ez dira onartuko gosariak, kafeak, hamaiketakoak edo antzeko kontzeptuak.

III. Joan-etorriak:

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,34 euro ordainduko da gehienez kilometro bakoitzeko; V. eranskina bete beharko da, jarraibide-orrian ezarritakoaren arabera. Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da.

–Ibilgailua alokairukoa denean, bakarrik alokairuaren kostua.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

f) Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

g) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa).

6.1.2. Zeharkako kostuak:

a) Zeharkako kostuen barnean daude bai gastu aldakorrak, entitate onuradunek egiten dituzten jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak; bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

b) Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuari onartutako guztizko gastuen %15 baino gehiago.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1.1.g) puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Zeharkako zergak (BEZa, adibidez), berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 2,5 baino gehiago badira.

e) Ostatu hartzeko, mantenuko (bazkari-afariak) eta joan-etorrietako gastuak, baldin eta eginkizun administratiboak eta zuzendaritzako eginkizun tekniko-artistikoak dituzten langileenak badira.

f) Sariak, ordezkaritzako gastuak, protokolo eta luxuzko gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

g) Autobide-gastuak (bidesaria), aparkalekuko eta kilometraje-gastuak, ibilgailua alokatzen bada.

7.–Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Ebazpen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da –Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023), tramite bilatzailean–. Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza izanen du, baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hura izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko atalburu bat, eta kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat izaten ahalko da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua:

7.3.1. Batzordekideek eskatzaileen proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte, baloratzeko.

7.3.2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bide erabiliz, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

7.3.3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du zer zenbateko dagokien 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

7.3.4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

a) Unitate kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, partidako diru erabilgarria agortu arte.

b) Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, entitate onuradunari eskatzen ahalko zaio eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

7.3.5. Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

7.3.6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8.–Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian jakinaraziko da.

Oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza jasotzeko, guztizkoaren 50 puntu lortu beharko dira gutxienez, eta horietatik 12, gutxienez ere, 8.1.a) "Proposamenaren interesa eta kalitatea" azpiapartatuan lortutakoak izan.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak, batzordeak horretarako oinarritzat harturik memoriaren apartatuetan eta III. eranskinean adierazitako datuak:

8.1. Proposamenaren kalitate artistikoa. (50 puntu gehienez):

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunei dagokienez (20 puntu gehienez). Irizpide honetan, proposatutako programazioa baloratuko da (urteko programazioa edo proiektu zehatzak; jarduera finkatuak edo jarduera berritzaileak), interes eta kalitate artistikoaren arabera.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20 arte

Ongi

15 arte

Nahikoa

12 arte

Hala-holakoa

9 arte

Eskasa

3 arte

Oso eskasa

0

b) Proposamenaren ekarpena Nafarroako kultur eskaintzari, eta bereziki, pertsona guztiek kulturarako irispidea izatera eta bizitza kulturalean libreki parte hartzera bideratutako proposamenena.

Baloratuko da nolako ekarpena egiten den Nafarroako kultur eskaintza orekatzeari begira (5 puntu gehienez). Horretarako, kontuan hartuko da antzeko proposamenik dagoen Nafarroan, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Ez dago antzeko proposamenik

5 arte

Antzeko proposamenak, 5 baino gutxiago

3 arte

Antzeko proposamenak, 5etik 10era

1 arte

Antzeko proposamenak, 10 baino gehiago

0

c) Proiektuaren lurralde-eremua. Baloratuko da nolako irismena duen programak Nafarroako maparen gainean, kultur eskaintza orekatua izan dadin lurralde osoan (5 puntu gehienez). Horretarako, honako honen arabera baloratuko dira kultur programak edo jarduerak: proiekzioa, hedapen eremua eta beste udalerri batzuetan, eskualdean edo Nafarroan duten eragina:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1,0

d) Proposamenaren esperimentazio eta berrikuntza maila (teknologiaz kanpo), Nafarroan lehendik zegoen kultur eskaintzaren aldean (5 puntu gehienez). Baloratuko da noraino den berritzailea Nafarroako oraingo panoramaren aldean, kontuan izanik ikuspegi berriak eta originalak dituen (gaiak, formatuak, metodologiak, jardueraren eragina gisa horretako ekimenak ohikoak ez diren eremu batean, etab.):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1,0 arte

e) Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (5 puntu gehienez). Irizpide honetan, entitatearen ibilbidea baloratuko da, baita haren jarraitutasuna eta egonkortasuna ere, taula honen arabera. Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak fundazio-akta aurkeztuko du, elkartea bada, eta, fundazioen kasuan, eraketaren eskritura publikoa Fundazioen Erregistroan inskribatu zeneko data egiaztatzen duen agiria:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 urtetik gorako ibilbidea

5,0

10 eta 20 artean

4,5

5 edo gehiago eta 10 baino gutxiago

3,5

3 edo gehiago eta 5 baino gutxiago

2,5

3 baino gutxiago

1,0

f) Gaitasuna partaidetzarako bideak irekitzeko eta mantentzeko eta lankidetza sareak osatzeko beste eragile batzuekin (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko dira beste eragile batzuekin parte hartzeari edo lankidetzan aritzeari lotuta dauden ekimenak, proposatutako jardueran jasota daudenak, proposatutako programa diseinatu, kudeatu eta egiteko orduan:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1,0

g) Marketina eta komunikazioa (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Oso eskasa

1,0

8.2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa) (25 puntu gehienez):

a) Bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu gehienez). Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%0tik %20ra arte

15

%20 baino gehiago, %30 arte

10

%30 baino gehiago, %40 arte

8

%40 baino gehiago, %50 arte

6

%50 baino gehiago, %55 arte

4

%55 baino gehiago, %60 arte

2

%60 baino gehiago, %70 arte

1

b) Aurrekontu-zorroztasuna (10 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak zehatzak eta egokiak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatuta egotea ekonomia, efizientzia eta jasangarritasun irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, koherenteak eta elkarren artean orekatuak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10 arte

Ongi

7 arte

Nahikoa

5 arte

Eskasa

2 arte

Oso eskasa

0

8.3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak). (25 puntu gehienez):

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da zenbatekoa izanen den euskararen erabilera proposatutako programazioan:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso erabilia

5,0

Erabilia

2,5

Gutxi erabilia

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai programaren helburu eta ekintzetan (5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Desparekotasunaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero-rolak eta -estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak.

2 puntu

Sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa parekidea aurreikusten duten proiektuak.

2 puntu

Desparekotasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

1 puntu

c) Neurriak hartzea bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez). Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan neurriak txertatzea dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Oso eskasa

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 0-11 urte bitarteko haurrak, 12-35 bitarteko gazteak eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez). Baloratuko da aurkeztutako programazioa publiko berriei zuzenduta egotea eta haiek parte hartzea, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Oso eskasa

0

e) Adierazleak erabiltzea proposatutako programaren interes soziala eta kulturala baloratzeko (5 puntu gehienez). Baloratuko da neurketa tresnak eta ebaluatzekoak txertatzea, eta erabilitako adierazleak eta haien eragina ere baloratuko dira (kulturan eta tokiko kultur eragileengan, lurraldean eta herritarrengan, ingurumen jasangarritasunean, desparekotasunean...), taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0 arte

Nahikoa

2,5 arte

Oso eskasa

0

9.–Dirulaguntza esleitzeko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iragaten bada berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

9.2. Dirulaguntza hauek esleitzeko prozeduran emanen diren ebazpen guztiak deialdiaren fitxan argitaratuko dira –Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023)–, tramite bilatzailean.

Gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Presuntziozko ezespenaren aurka, pertsona edo entitate interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete pertsona edo entitate interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, entitate eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten entitate onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko azken memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Gardentasun betebeharren gaineko adierazpenak egiteko ezarri diren ereduak deialdiaren fitxatik bertatik betetzen ahalko dira –Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023), tramite bilatzailean–.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, pertsona edo entitate onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio ordainduko emandako dirulaguntza, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.1. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.2. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.3. Entitate onuradunak diruz lagundutako proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektuak Kultura eta Kirol Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.5. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, karteletan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: "Diruz lagundua", Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala).

Proiektua dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, aurreko apartatuan deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.6. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.7. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.8. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, entitate onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

11.9. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.10. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

11.11. Entitateak konpromisoa hartu beharko du hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabiltzeko jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: "Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad", helbide honetan dagoena: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

12.–Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Ordainketa eskaera proiektua bukatzean edo proiektuaren zati bat gauzatu ondoren egiten ahalko da (entitate bakoitzak ordainketa partzialeko 3 eskaera egin ditzake gehienez).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du ordainketa eskatzeko:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota (guztizkoa edo partziala) eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. 100 euroko edo hortik gorako gastuen ordainketak banku-ordainagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagiri hori banku-erakundeak emanen du, eta bertan identifikaturik ageriko dira jaulkitzailea, hartzailea, ordainketa-data eta zenbatekoa. Zenbateko hori baino txikiagoak badira, honako hauen bidez justifikatzen ahalko dira: banku-ordainagiriak, "ordaindua" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuta eta zigilatuta, edo dagokion faktura edo gastu-frogagiria ordaindu dela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria.

Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuan sartuko dira, b apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Dokumentazio hori Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete bat lehenago (hots, 2023ko urriaren 10ean, egun hori barne).

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskaera, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda V. eranskinean ageri den Excel plantillan igorriko da.

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

Faktura horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Berariaz baztertzen dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak, bai eta fakturatutako ondasunaren, obraren eta/edo zerbitzuaren xedea argi eta garbi eta bereizita ezartzen ez duten fakturak ere.

d) Jarduerak, deialdi honekin ez ezik, baliabide propioekin, kanpoko baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin ere finantzatu badira, diru-sarrerak egiaztatzen dituen frogagiria bidaliko da, eta V. eranskineko dagokion fitxan zenbakitutako zerrendan zehaztu beharko dira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten erabilera adierazita.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Faktura guztiak PDF formatuan sartuko dira, b apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako informazioaren xehetasunak eman beharko ditu.

Agiri horiek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, aurrerakin gisa, eta gehienez esleitutako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultur Ekintzako Zerbitzuari egin beharko dio eskaera, eta adierazi zer ordainketa mota eskatzen den (aurrerakina), eta zer zenbateko.

Aurrerakin hori Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez eskatu behar da.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

13.–Justifikatzeko epea eta modua.

V. eranskina betetzea eranskin horretako jarraibide-orriaren arabera.

13.1. Nolanahi ere, edozein dela aurreko apartatuko aukeren artean hautatzen den ordainketa modua, entitate onuradunek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dituzte jarraian adierazten diren egiaztagiriak, 2023ko azaroaren 10ean beranduenez (egun hori barne).

Bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:

a) Eskaera, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) 12.1.b), c) eta d) oinarrietan eskatutako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.12 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Gastuen eta ordainketen frogagiriek 2022ko azaroaren 2tik 2023ko azaroaren 10era artekoak izan behar dute, biak barne.

Gastu diruz lagungarrien barruan 2023ko laugarren hiruhilekoko faktura eta nominen PFEZren atxikipenak sartu badira, bai eta 2023ko urriko nominen Gizarte Segurantza ere, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta gastu diruz lagungarri horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, pertsona edo entitate onuradunak, beranduenez 2024ko urtarrilaren 31n, dagozkion likidazioak eta egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

V. eranskinean jakinarazi behar da balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu edo konpentsatu daitekeen, eta hainbanatuz gero, hainbanaketaren ehunekoa adieraziko da.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazio-kontua ematea entitate onuraduna nahitaez bete beharreko egintza da, eta 13. oinarri honetan eskatutako dokumentazioa sartu behar da bertan, entitate deklaratzailearen erantzukizunpean eta deialdian ezarritako epean.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera bukatu eta gero onartzen diren gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

Dirulaguntzaren espedientea kudeatzen duen unitateak argibideak eskatzeko jarduketaren bat egiten badu, jarduketa horrek ezin du ekarri dokumentu batzuk beste batzuekin ordezkatzea, ez eta, oro har, gerora sortutako dokumentuak aurkeztea ere.

14.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Kasu guztietan, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein dirulaguntzarekin.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15.–Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osoki edo partzialki.

Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du osoki edo partzialki, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

Justifikazio-betebeharra 13.1 oinarrian aurreikusitako epearen barruan betetzen ez bada, honako mailakatze-irizpide hau hartuko da kontuan bereziki:

–Egiaztagiriak azaroaren 10a baino geroago baina azaroaren 25a baino lehen aurkezten badira, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da gehienez, epez kanpo aurkeztu arte igaro diren egunen kopuruaren proportzioan.

–Egiaztagiriak azaroaren 25a baino geroago aurkezten badira, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

16.–Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17.–Arau hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

18.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20.–Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honen eranskinen araberakoak izanen dira; eranskinok eskuragarri egonen dira dirulaguntzaren fitxan, tramite bilatzailean: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko (IDEIA 2023) –https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia –.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

–Eskaera-fasea.

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

–Laguntzak esleitzeko fasea. (Laguntza esleitzen denetik hilabeteko epean- entitate onuradunek bakar-bakarrik):

IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.

Gardentasunari buruzko adierazpena.

–Justifikazio fasea (entitate onuradunek bakar-bakarrik):

V. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

Iragarkiaren kodea: F2305444