84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Bazkatokien eta laborantzako lurren eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Esako Udalak, 2023ko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 10 egun naturaleko epea irekitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesa duten Esako bizilagunek erabilgarri dauden herri-lurretako bazkatokien eta laborantzako lurzatien herritarren arteko adjudikazioa eska dezaten lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen edo herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren araubidean, udalerriko ondasun horiek arautzen dituzten ordenantzetan (2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa, eta 2015eko 131. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 8koa) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan ezarri baldintzen arabera.

Esan, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2305717