84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

80E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2023ko programa onesten duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru dokumentua da, Nafarroako ingurumen kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan honetan administrazio honek 2023-2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen baldintzak betearazteko eta Foru Komunitateko ingurumena eta pertsonen osasuna ongi babesteko ezarritako helburuak eta jarduketak biltzen dira.

Plan honek Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak ikuskatzeko arauak bateratzen ditu. Zuzendaritzaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak honako hauek dira: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena); 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, aplikatzen zaien instalazioak; Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren Hondakinen mugaz haraindiko garraioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz (horren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da); ingurumeneko ikuskapenen azpiprograma sektorialak. Horrez gainera, plan honen bidez bete egiten dira Batasuneko, Estatuko eta Komunitateko araudietan ezarritako bi betebehar hauek: ikuskatzeko eskumena duten erakundeek ikuskapen planak egin beharra, eta ikuskapenen plangintzan jardunbide onak aplikatu beharra, eskura dituzten baliabide materialak, langileak eta baliabide teknikoak ahalik ongien kudeatu ahal izateko.

Ingurumen Ikuskapeneko Planaren 8. puntuaren arabera, ikuskapen plana urteko programen bidez gauzatuko da. Programa horiek urte naturalean zehar garatuko dute Plana, 26/2022 Foru Dekretuak 73. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz. Horregatik egin da Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2023ko programa hau, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2022ko programa amaitu ondoren; azken hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 25eko 98E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Ingurumen kalitatearen ikuskapenerako 2023ko programa ebazpen honen bidez onesten da, eta bost apartatu eta 3 eranskinetan egituratzen da, jarraian adierazi eta laburtzen den edukiarekin.

Lehen apartatuan, programaren sarrera eta aurrekariak jasotzen dira, baita hura egiteko eskumen esparrua eta erabilitako terminoen definizioen erreferentzia bat ere.

Bigarren apartatuan, programaren indarraldia eta eremu geografikoa jasotzen dira.

Hirugarren apartatuan, 2022ko jarduketen memoria jasotzen da.

Laugarren apartatuan, programaren helburuak jasotzen dira, bai estrategikoak eta bai espezifikoak.

Bosgarren apartatuan, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ingurumen ikuskapenerako funtzioak betetzeko dituen giza baliabideak adierazten dira.

Halaber, aplikatu beharreko arauei eta hondakinen instalazioetako eta mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologiei buruzko hiru eranskin daude.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, praktikan jartzen da Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoa.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 21ean.– Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

1.–SARRERA.

1.1. Aurrekariak.

1.2. Eskumen esparrua.

1.3. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2022ko PROGRAMA BERRIKUSTEA.

3.1. Programaren berrikuspen orokorra.

3.2. 2022ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK.

4.1. Programaren helburu estrategikoak.

4.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2023. urterako.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

4.2.13. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

4.2.14. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

4.2.15. Laburpen orokorra.

5.–GIZA BALIABIDEAK.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

1.–SARRERA

1.1. Aurrekariak.

Industriako emisioei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuarena) ingurumen ikuskapenerako sistema bat finkatzeko beharra ezarri zuen instalazioetan, horietako bakoitzaren ingurumen eragin garrantzitsu guztien analisia barne.

Sistema horrek bermatu behar du instalazio guztiek ikuskapen plan baten estaldura izanen dutela, ingurumen jokabidearen egiaztapen maila egokiarekin. Halaber, bermatu beharko da plan hori berriro aztertu eta aldian behin eguneratuko dela, bidezkoa denean.

Horrez gain, ikuskapen plan horien gutxieneko edukia zehazten da, baita aldian behin ingurumen ikuskapen programatuen programak egiteko betebeharra ere, non ikuskapen bisiten maiztasuna jasoko den, instalazioen ingurumen arriskuen ebaluazio sistematikoaren arabera; hori, gehienez ere, hiru urtekoa izanen da arrisku txikienen kasuan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoarekin bat, 2022rako ingurumen ikuskapenerako programa hau egiten da, eta indarraldian zehar egin beharreko jarduketak nahiz gutxieneko edukia jasotzen ditu.

1.2. Eskumen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezartzen baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

1.3. Definizioak.

Ikus Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean jasotako definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean izanen du indarra programa honek. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute. Ikuskapen programako bisita batzuk hurrengo urteko lehen hilabetean egiten ahal dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2023an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2022KO PROGRAMA BERRIKUSTEA

3.1. Programaren berrikuspen orokorra.

2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. Gainera, 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak urtero prestatzen dira, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Beraz, honako hau da 2004az geroztik Departamentuko langileek eta kanpoko beste eragile batzuek eginiko ikuskapenen kopurua:

URTEA

LGID DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

2014

93

41

134

2015

97

31

128

2016

130*

0

130

2017

131*

0

131

2018

104*

11

115

2019

152*

23

175

2020

132

56

188

2021

206

67

283

2022

255

89

344

* Baimendutako ikuskapen erakundeari agindutako laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

1. taula.–Ikuskapen kopurua 2004az geroztik

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta ikuskapen espediente bat sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

2022. urtea COVID-19ak eragindako pandemia egoeran hasi zen, eta protokolo bat erabili zen bisita horiek segurtasunez egiteko. Urtean zehar, industria arloko arreta neurriak murriztu ziren pixkanaka, nahiz eta Departamentuak protokoloari eutsi dion urte osoan zehar. 2023ko aurreikuspena da pandemia aurreko egoerara itzultzea, gaixotasun kutsakorren aurreko ohiko arretarekin. Hain zuzen, aipatu behar da protokoloa eraginkorra izan dela eta bisitetan ez dela kutsaturik izan.

2022. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko.

ERREFERENTZIA

HELBURU ESTRATEGIKOA

IRAM KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

EGINDAKO
IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

%

2022/01

Jardunean dauden IBI jarduerak ikuskatzea

I (6)

6

6

100

I (5)

33

35

106

II (4)

14

14

100

III (3-2-1)

63

53

84

Guztira

116

108

93

2022/02

Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea

I (6)

2

2

100

I (5)

3

3

100

II (4)

1

0

0

III (3-2-1)

0

0

-

Guztira

6

5

83

2022/03

IBB jarduerak ikuskatzea

I (6)

0

0

-

I (5)

10

10

100

II (4)

7

5

71

III (3-2-1)

167

102

61

Guztira

184

117

63

2022/04

Programatu gabeko ikuskapenak

20

25

125

2022/05

Hondakin uren laginketa eta neurketa

50

50

100

2022/06

Laborategi akreditatuen kontrola

10

9

90

2022/07

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

I (6)

1

2

200

I (5)

5

12

240

II (4)

4

6

150

III (3-2-1)

9

10

111

Guztira

17

30

176

2022/08

Interes komuneko instalazio mugakideak

3

0

0

GUZTIRA

410

344

84

2. taula.–2022. urteko ikuskapen programaren betetze maila

Oro har, handia izan da programaren betetze maila, eta COVID-19ak eragindako pandemia egoerak ez du eragozpen adierazgarririk eragin, erkidego mugakideetako langileekiko baterako ikuskapen bisiten kasuan izan ezik. Alde horretatik, ikuskatzaileen eskuragarritasuna faktore garrantzitsuagoa izan da, plantillaren zati handi baten aurka egiteko prozesuen ondorioz.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 345 ikuskapen egin dira, aurreikusitakoen %84, alegia.

1) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioei dagokienez (jardunean daudenak):

–6. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

–5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

–4. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

–3-2-1 taldeetan, aurreikusitako 63 instalazioetatik 53 bisitatu dira.

Hortaz, instalazio guztien %93 bisitatu dira. Lehentasuna eman zaio talde honetako instalazioak bisitatzeari, bereziki 6., 5. eta 4. taldekoei. Bisitatu ez dituzten instalazioak 2023ko programara igaro dira.

2) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden itxitako instalazioetan bost bisita egin dira, hau da, aurreikusitako instalazioen %83.

Instalazio bat ez dute bisitatu, ingurumenarekin loturarik ez duten arazo sozialengatik eta sute bat egon delako. Bisita 2023ko programan programatuko da, eta bidezkoa denean eginen da.

3) 17/2020 Foru Legearekin bat IBB duten instalazioei dagokienez:

–5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

–4. taldeko instalazioetan, zazpi bisita zeuden aurreikusiak, eta bost egin dira.

–3-2-1 taldeetan, aurreikusitako 167 instalazioetatik 102 bisitatu dira.

Hortaz, instalazio guztien %63 bisitatu dira. Talde horretako instalazioen ikuskapenak ez zirenez nahitaezkoak programaren hasieran, 2022an, hark izan du eragin handiena bisitak egiteko lehentasunak ezartzerakoan, eta lehentasuna eman zaie IBI duten instalazioei. Instalazio horietako batzuetako kontrola GANek egin du, hondakin uren laginketa eta neurketa eginez.

4) Hondakinen mugaz haraindiko ikuskapenen ehunekoa %171koa izan da.

Ikuskapen ekintza guztiek ez dituzte ekarri egiaztapen txostenak.

5) Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako berrogeita hamar laginketak egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak, hau da, programatutakoen %100.

Aurreikusitako instalazioetako batzuk beste laginketa batzuekin ordezkatu dituzte, urtean zehar sortutako beharren ondorioz.

6) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 10 kontroletatik 9 egin dira, %90, alegia.

Kasu batean ez da egin txostena, neurketa ez baita egin akreditazioa duen laborategia instalazioan zegoenean.

7) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioei dagokienez, aurreikusitako hiru bisitetatik ez da bat bera ere egin.

Arrazoia bera izan da hiru kasuetan: COVID-19ak eragindako osasun egoera zela eta, zinez komeni zen ahalik eta gehien murriztea ikuskatzaileen presentzia.

8) Hasiera bateko ikuskapen planean aurreikusita ez zeuden 25 ikuskapen egin dira, nahiz eta hasiera batean 20 egitea zegoen aurreikusita. Errekerimenduak, salaketak eta bestelako gorabeherak frogatzeko izan dira.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 410 bisita zeuden aurreikusiak, eta 344 egin dira; guztien %84. Lehentasuna eman zaio 815/2013 Errege Dekretuak ukitutako instalazioak bisitatzeari, eta horien barruan, arrisku indize handiena dutenak.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du Departamentuaren ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzeko orduan, ikuskapen bisita baten ondoriozkoak soilik hartzen dira kontuan, ez beste kontrol batzuetan atzematen direnak (baimendutako laborategi edo ikuskapen entitate batek egindako txostenak...).

ADIERAZLEAK

EGINDAKO BISITAK

ZEHAPEN
ESPEDIENTEA IREKITZEKO
PROPOSAMENAK

TXOSTEN ONEN
KOPURUA
(ez betetzerik gabekoak)

TXOSTEN EGOKIEN
KOPURUA (garrantzi txikiko ez betetzeak dituztenak)

TXOSTEN ZUZENEN
KOPURUA
(onak eta egokiak)

TXOSTEN AKASTUNEN KOPURUA (garrantzizko / garrantzi handiko ez betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

27

78

%

98

8

15

5

20

60

2017

N

131

12

25

15

40

63

%

99

9

19

11

30

48

2018

N

115

6

20

12

32

76

%

78

5

17

10

27

66

2019

N

178

18

51

20

71

107

%

86

10

29

11

40

60

2020

N

138

16

43

15

58

80

%

73

12

31

11

42

58

2021

N

221

25

76

26

102

119

%

88

11

34

12

46

54

2022

N

255

36

61

21

82

173

%

76

14

24

8

32

68

3. taula.–Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenen kopuruaren eta betetze mailaren araberako txostenen kopuruaren eboluzioa

3. taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

–Bisita kopuruak gora egin du azken urtean. Egindako bisiten ehunekoa onargarria da aurreikusitakoen aldean, %76. Langileen eskuragarritasun arazoen ondorioz, ezin izan da lortu egikaritze ehuneko handiagoa. Lehentasuna eman zaie IBI duten instalazioei eta arrisku indize handienekoei.

–Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenen kopuruaren ehunekoa (%14) azken urteetakoa (bisiten %10-12) baino handiagoa da.

–Txosten onen kopuruak (ez betetzerik gabeak) behera egin du azken urtean. Portzentajeak behera egin du 2019-2021 hirurtekoaren aldean (bisiten %29-34), eta 2016-2018 hirurtekokoa baino handiagoa da (bisiten %15-19).

–Txosten zuzenen kopuruak (onak eta egokiak) ere behera egin du, eta %32an dago, 2016-2018 hirurtekoko (bisiten %20-30) eta 2019-2021 hirurtekoko (bisiten %40-46) balioen artean. Era berean, txosten akastunak dituzten bisiten ehunekoak gora egin du.

1. irudia.–Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak) eta bisiten kopuruaren ehunekoa

Antzemandako gabeziei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

ADIERAZLEAK

GARRANTZI HANDIKO AKATSAK

GARRANTZIZKO
AKATSAK

GARRANTZIZKO AKATSAK ETA GARRANTZI HANDIKOAK

GARRANTZI TXIKIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

245

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,88

1,14

3,02

2017

N

80

178

258

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

2,02

0,79

2,81

2018

N

40

153

193

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

1,79

0,87

2,66

2019

N

72

173

245

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

1,4

0,59

1,99

2020

N

44

128

172

68

240

Batezbestekoa

0,32

0,93

1,25

0,50

1,75

2021

N

81

208

289

129

418

Batezbestekoa

0,37

0,94

1,31

0,58

1,89

2022

N

118

326

444

165

609

Batezbestekoa

0,46

1,28

1,74

0,65

2,39

4. taula.–Akatsen kopuruaren eboluzioa, zenbaki absolutuetan eta batez bestean, kategorien arabera

Bigarren taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

–Bisita bakoitzean antzemandako akatsen indizeak, pixkanaka behera egin ondoren 2016-2018 urtealditik, eta 2019-2021 urtealdian 2,83 eta 1,88 bitartekoa izan ondoren batez bestean, gora egin du 2,39ra.

–Garrantzi handiko akatsen indizeak, behera egin ondoren 0,44tik 0,37ra, gora egin du 0,46ra.

–Garrantzizko akatsen indizeak, behera egin ondoren 1,46tik 0,95era, gora egin du 1,28ra.

–Ondorioz, garrantzizko eta garrantzi handiko akatsen indizeak, behera egin ondoren 1,90etik 1,32ra, gora egin du 1,74ra.

2. irudia.–Akatsak guztira, garrantzi handikoak, garrantzizkoak eta garrantzi txikikoak, batez bestean

Datu serie luzeago baten faltan, garrantzi handiko, garrantzizko eta garrantzi txikiko akatsen 2016-2021 urtealdiko beherako joera eten egin da, eta balioak bi urtealdietako balioen artean daude.

Beraz, txosten zuzenen, akatsik gabekoen edo soilik garrantzi txikiko akatsak dituztenen kopuruak (bisitatutako instalazioen %43) nabarmen egin du behera, %31ra.

Horren azalpena izaten ahal da inoiz edo aspaldian bisitatu ez dituzten IBB instalazioetako bisitei hasiera eman izana, eta, ondorioz, hasierako jarduera lizentzien ingurumen baldintzen betetzea lasaitu da.

3.2. 2022ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2022ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtean zehar eta 2023rako aurreikuspena:

ERREFERENTZIA

INSTALAZIOA

ARAZOAK

2022ko EGOERA

2023ko EGOERAREN
AURREIKUSPENA

2022/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia.

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

–Instalazioaren ustiapena hobetu da.

–Ikuskapen programatik ezabatu da.

–Urtean bi ikuskapen bisita eginen dira.

2021/10

Zarata, estanpatze instalazio baten inguruan.

Zarata maila apaltzea.

–Titularrak gaueko txandan lan egiteari utzi dio, bere borondatearen aurka.

–Udalak ez du pantaila akustiko bat instalatzeko jarduera lizentziarik eman nahi.

–Ikuskapen programatik ezabatu da.

2021/11

Partikula jalkikorrak Ororbian.

Emisioak murriztea.

–Graftech Ibérica SL enpresak 2016/1032 Erabakiko TEOak aplikatu ditu.

–2022an ez da horrekin lotutako kexarik erregistratu.

–Ikuskapen programatik ezabatu da.

2021/12

Usainak Viana eta Logroño inguruetan.

Emisioen murrizketa industria instalazio batean.

–Baldintza meteorologikoak direla kausa Logroñon eragozpenak eragiten ahal diren kasuetan, jarduera bertan behera uzteko funtzionamendu protokolo bat ezarri da.

–Arazoa mantendu da herritarrentzako eragozpen maila onargarrietan, eta ez da guztiz konpondu.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Planteatuko da bisitak egitea Errioxako ikuskatzaileekin batera.

2021/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia.

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 8. artikulua).

–Egoera bere horretan mantentzen da.

–Titularrak konponbide bakarra proposatu du: tratamendu instalazio bat eraikitzea (gaur egun izapidetzen ari dira), eta, ordura arte, araudia ez betetzen segitzea.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Urtean bi bisita eginen dira.

2021/14

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2021/15

Zerrategia.

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

–Lege egoera irregularra.

–Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

–Ikuskapen programan mantentzen da

2022/16

Arrautza produktuen lantegia.

Arbizuko hiriguneko isurketen sarean sortutako usainak.

–Arrautza produktuak fabrikatzen zituen enpresak eta Mankomunitateko hondakindegiak neurriak hartu dituzte usainen arazoak konpontzeko.

–Ikuskapen programatik ezabatu da.

2022/17

Aparrak Kasedako zubian.

Aparrak desagertzea.

–Ez dira jaso lehengo urteko apar mailak; hala ere, 2023ko urtarrilean kasu garrantzitsu bat egon zen.

–Aragoi ibaira isurtzen duten enpresek tentsioaktiboak aztertu dituzte azken urteko isurietan, eta soilik horietako batean gainditu da maila.

–Ikuskapen programan mantentzen da. Jarraipena Basozainen eskutik.

–Ikuskapen bisitak inguruko instalazioen ikuskapen programaren barruan.

5. taula.–2022ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea

Informazio hori kontuan hartuta, 2022/09, 2022/10, 2022/11 eta 2022/16 erreferentziak programatik ezabatu dira 2023ko programatik, eta gainerakoei eutsi egin zaie. Ez da azaldu apartatu honetan kontuan hartu beharreko arazo berririk.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK

4.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Helburuak, gutxienez ere, hauek dira:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

4.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2023. urterako.

Ikuskapen programa hau idazteko unean, nahiz eta COVID-19ak eragindako pandemiak aktibo jarraitzen duen, 2020ko, 2021eko eta 2022ko zailtasun eta murrizketarik gabe funtzionatzen ahal da. Alde horretatik, bi urteren ondoren, 2023an berriro eginen dira bisitak aldez aurretik instalazioaren titularrari jakinarazi gabe, ohiko egoeretan izan ezik (hondakindegiak...).

Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak eta atzeratuko direnak.

Honako programa hauek ditu ingurumen ikuskapenerako 2023ko programak:

1) Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

2) Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

3) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Eta azpiprograma hauek:

4) Hondakin uren laginketa, ikuskapenak egiteko akreditazioa duen entitate baten kargura.

5) Ingurumen baimen integratua edukita itxi diren instalazioak.

6) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

7) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

8) Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenak: COV eta NOx.

9) Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak; A taldea, B taldea eta C taldea.

10) Minden eta digerituen aplikazioaren kontrola.

Gainera, kontuan hartu dira beste bisita talde batzuk:

11) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

12) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

13) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

14) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2023ko ekitaldian programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Lehen bi zutabeetan adierazten da Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren programa eta azpiprogramekiko lotura. Berrikusketa bat egin da 3.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten 14) azpiprogramako proiektuetarako.

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU
ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

1.

IBI behar duten instalazioak.

2023/01

IBI duten jarduerak.

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak.

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko jarraipena, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena martxan jartzen direnetik urtebetera egitea.

2.

IBB behar duten instalazioak.

2023/02

IBB duten jarduerak.

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten IBB jarduerak ikuskatzea.

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

2023/03

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen kontrola.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua).

4.

IBE-ek hartutako isurketa laginak.

2023/04

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate baimenduen kargura.

5.

Itxitako IBB instalazioak.

2023/05

Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

Itxitako jarduerak ikuskatzeko programen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea.

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

2023/06

Hondakindegien ikuskapena.

Hondakindegien ikuskapena.

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

2023/07

AEEHen eta EEHen kudeatzaileen ikuskapena.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileen ikuskapena.

8.

Ozonoaren aitzindariak.

2023/08

Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenen ikuskapena Erriberan.

Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenen ikuskapena Erriberan.

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

2023/09

ETS instalazioen kontrola.

ETS baimenerako baldintzak egiaztatzea.

10.

Minden eta digerituen aplikazioak.

2023/10

Minden eta digestatoen aplikazioaren "in situ" kontrola.

Sei instalazio jakinetako minden eta digestatoen aplikazioaren "in situ" kontrola.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

2023/11

Programatu gabeko gaztiguak eta

ikuskapenak.

Bisiten ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

2023/12

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko laborategi akreditatuek eginiko laginketa kontrolatzea.

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

2023/13

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioetako ikuskapenak.

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak.

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

2023/14

Usainak Viana eta Logroño inguruetan.

Usainen emisioak murriztea.

2023/15

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia.

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua).

2023/16

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

2023/17

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

2023/18

Aparrak Kasedako zubian.

Jarraipena Basozainen eskutik.

Ikuskapen bisitak inguruko instalazioen ikuskapen programaren barruan.

6. taula.–2023an aurreikusitako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

Abuztuaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (REDIA) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo IBI izateari utzi diotenak.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

ARRISKUA

6

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BERRIAK

GUZTIRA

2023

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

1

1

2

0

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

3

9

4

5

0

0

21

3

Mineralen industriak

0

3

2

4

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

2

1

2

2

0

0

0

7

5

Hondakinen kudeaketa

2

5

5

18

0

0

2

32

6

Paperaren eta kartoiaren industria

1

0

3

1

0

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

0

0

28

1

0

1

30

Abeltzaintza intentsiboa

0

0

0

124

11

0

7

142

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

1

4

0

0

0

5

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

5

13

23

187

19

0

10

257

2023ko BISITAK

10

13

7

55

7

0

0

92

7. taula.–IBI duten instalazioen arriskuen analisia 2023an

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasotako instalazio horiek ingurumen baimen bateratuaren araubidean artzen dira, eta, 2021eko ekainetik aurrera, Departamentuarena da soilik horien gaineko eskumena, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen azken xedapenean adierazitakoarekin bat.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 63.3. artikuluaren arabera, organo eskudunek jarduera eta instalazioak ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat finkatuko dute. Horretarako, ikuskapen programa bat edo gehiago edukiko ditu, non zehaztuko diren hartzen den eremu geografikoa, ukitzen dituen instalazioen mota edo kokapena, ikuskapen bisiten eta ingurumen kontrolerako beste modu batzuen maiztasuna, indarraldia eta erregelamenduz zehazten diren gainerako edukiak.

Adierazi behar da, duten garrantziagatik, horietako batzuk historikoki ikuskapen programetan jaso direla eta sarritan bisitatu direla, baita IBI instalazio batzuk baino sarriago ere.

Halaber, kontuan izan behar da instalazioen zerrenda egiteke dagoela. Hortaz, gerta liteke aldaketak egotea instalazioen kopuruan, sailkapenean eta arriskuen ebaluazioan.

Eskuragarri dagoen informazioarekin, arriskuen azterketa IMPEL Easy Tools proiektuan zehaztutako metodologiaren bidez egin da, 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan egindakoaren antzera, eta honako emaitza hau lortu da:

IBB
MULTZOA

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKU MAILA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BERRIAK

GUZTIRA 2023

1

Errekuntza eta energia instalazioak

0

0

0

8

0

0

0

8

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

0

2

89

0

0

0

91

3

Mineralen industriak

0

0

0

1

0

0

0

1

4

Industria kimikoa

0

0

0

7

5

0

2

13

5

Hondakinen kudeaketa

0

0

3

143

2

0

0

148

6

Paperaren industria

0

0

0

3

0

0

0

3

8

Larruaren industria

0

0

0

3

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

0

1

1

15

40

0

1

57

10

Abeltzaintzako ustiategiak

0

0

1

31

464

0

0

496

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

3

13

2

22

0

40

12

Zura kontserbatzeko industria

0

0

1

0

0

0

0

1

13

Hondakin uren tratamendua

0

1

3

1

102

0

1

108

16

Beste industria jarduera batzuk

0

0

1

30

3

0

0

34

17

Biltegiratze instalazioak

0

0

0

8

0

0

0

8

GUZTIRA

0

2

15

352

618

22

4

1009

2023ko BISITAK

0

2

7

93

80

0

0

182

8. taula.–IBB duten instalazioen arriskuen analisia 2023an

Aurretik adierazitako salbuespenarekin, hau da, inbentarioa egiten ari direla eta handitzen ahal dela, agerikoa da lau urteko epean bisitatu beharreko instalazioen kopuru osoak (1.009) askogatik gainditzen duela lan hori egin behar duten langileen gaitasuna. Ondorioz, langileak baldintza optimoetan egiteko gai izanen litzatekeen bisiten kopurua programatu da; beraz, aurreko urteen moduan, bisiten ehuneko handia lortuko da, baina ia ziurra da ez dela beteko.

Hori dela eta, zerbitzuko langileek IBI instalazioetan lehentasuna duten bisitak egin eta gero ikuskatuko dira proiektu horretan zerrendatutako jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Arriskuen analisiaren xede izan diren jarduerak, enpresak, eragileak eta negoziatzaileak aldatu egiten dira urtetik urtera; izan ere, jarduera eten gabe, hondakinen mugaz haraindiko garraioak egiteari uzten ahal diote.

Eraginpean dauden instalazioetan aplikatu da arriskuen azterketa egiteko metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta honako emaitza hau eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

ARRISKUA

6

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

0

0

5

0

0

0

5

Hondakin ez arriskutsuen garraioa

0

3

9

2

6

3

23

GUZTIRA

0

3

14

2

6

3

28

2023ko BISITAK

0

3

7

0

4

1

15

9. taula.–HMHGak eragindako instalazioen arriskuen analisia 2023an

Arriskuen analisian oinarrituta, guztira, hamabost instalazio ikuskatu nahi dira, betiere kontuan izanda SEPRONAk eskura dituen baliabideak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 153 instalazio aztertu dira. Horietatik 49 aukeratu dira, non 50 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, instalazio batean bi lagin hartu dira.

Laginketa eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek egin dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020 akreditazioa du), eta, gero, laborategi akreditatu batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga balioak betetzen dituzten.

Instalazio horien laginketa eta neurketak barne hartzen ditu ingurumen baimen integratua duten instalazioetako 21 laginketa eta ingurumen baimen bateratua duten instalazioetako 29.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

ARRISKUA

6

ARRISKUA

5

ARRISKUA

4

ARRISKUA

3

ARRISKUA

2

ARRISKUA

1

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

2

4

0

1

-

11

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

0

10

1

1

0

6

31

49

2021eko INSTALAZIO KOPURUA

0

3

1

7

2

6

33

52

2023ko INSTALAZIO KOPURUA

3

1

0

2

4

1

39

50

2023ko BISITAK

6

1

0

1

1

0

0

9

10. taula.–Itxitako IBI instalazioen arriskuen analisia 2023an

"Besteak" taldean sartzen dira, instalazioaren aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren edota abelburuen kopuruaren jaitsiera direla eta, orain 1/2016 Errege Lege Dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek ingurumen baimen bateratuaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena IBB duten jardueren taldean sartuko da. Taldean sartzen dira, halaber, egikaritu ez diren edo erabat desegin diren instalazioak, ez baitago instalaziorik bisitatzeko. Instalazioren bat martxan jartzen bada berriro, zerrenda horretatik kanpo geratuko da.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (IBI eta IBB instalazioetakoak), kontuan hartuta horiei lotuta izaten ahal den problematika.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, hondakindegien (aktiboak eta itxitakoak) azpiprograma espezifiko bat finkatzen da. Hondakindegi aktiboen kasuan, bisiten maiztasuna aurreikusten da 4.2.1 eta 4.2.2 taldeetan; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Hondakindegi ez aktiboen kasuan, abenduaren 27ko 1481 Errege Dekretuaren eta Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren aurrekoak, 42 kokaleku aztertu dira, eta litekeena da horietako 3 ez existitzea. Beraz, 39 gelditzen dira.

2023ko programan itxitako 13 hondakindegi sartzen dira, bi IBI duten jarduera aktiboetan eta 11 itxitako instalazioetan.

Itxitako hondakindegiak ez dira sartzen 4.2.1 eta 4.2.2 programetan, ingurumen baimen integratua duten instalazioetan daudenak izan ezik.

ARRISKUA

6

ARRISKUA

5

ARRISKUA

4

ARRISKUA

3

ARRISKUA

2

ARRISKUA

1

GUZTIRA

INSTALAZIO

AKTIBOEN

KOPURUA 2023

2

1

0

3

0

0

6

2023ko BISITAK

4

1

0

0

0

0

5

ITXITAKO

INSTALAZIOEN

KOPURUA 2023

**

**

**

**

**

**

39

2023ko BISITAK

**

**

**

**

**

**

13

2023ko BISITAK GUZTIRA

**

**

**

**

**

**

18

11. taula.–Hondakindegien (aktiboak eta itxitakoak) arriskuen analisia 2023an

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen (AEEH) eta eraikuntza eta eraispen hondakinen (EHH) kudeatzaileen azpiprograma espezifiko bat finkatzen da, eta 4.2.1 eta 4.2.2 taldeen maiztasuna zuzentzen du; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Programan bederatzi instalazio sartzen dira AEHHen kudeatzaile gisa eta beste bederatzi instalazio EHHen kudeatzaile gisa, horietako bat komunean.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, ozonoaren aitzindariak (COV eta NOx) isurtzen dituztenen ikuskapen eta kontrol azpiprograma bat finkatzen da Nafarroako Erriberan. Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren eta Nafarroako airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko planaren ondoriozko azpiprograma espezifiko bat da, eta 4.2.1 eta 4.2.2 taldeen maiztasuna zuzentzen du; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Programan Nafarroako Erriberan eta 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden lau instalazio sartzen dira. Horrez gain, disolbatzaileen kudeaketa planen kontrola eginen da Nafarroan eta Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztietan.

Halaber, eremu horretan NOx emisio handiak dituzten hiru instalazio bisitatuko dira, gaur egun abian dauden lauetatik. Guztietan egiaztatu da TEOak aplikatu direla dagozkien aplikazio erabakietara egokitzeko orduan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak ikuskatzeko azpiprograma bat finkatu da; A taldea (< 50.000 t CO2), B taldea (> 50.000 eta < 500.000 t CO2) eta C taldea (> 500.000 t CO2). Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren ondoriozko azpiprograma espezifiko bat da, eta 4.2.1 eta 4.2.2 taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzendu da kategoriaren arabera. Dagoeneko egin da horien arriskuen analisia.

Bisiten helburua da egiaztatzea ETS izapideetan instalazio horietarako onetsitako jarraipen plana baliozkoa dela, hau da, instalazioaren errealitatea islatzen duela. Horrez gain, egotekotan, aurreko urteko egiaztapen txostenean jasotako ez betetzeak konpondu direla berrikusiko da.

Urtean behin, akreditazioa duen egiaztatzaile batek emisioen urteko txostena eta jarraipen plana bete dela egiaztatzen ditu, eta ikuskapenek baieztatu behar dute egiaztatzailearen ondorioek, jarraipen planaren baliozkotasunari begira, baliozkoak izaten jarraitzen dutela, egiaztatzailea ordezkatu eta haren lana egin gabe.

ETS Zuzentarauaren eraginpeko 22 instalazioetatik, programan 15 jaso dira: horietako 13k IBI dute, eta bik IBB. Bederatzi A taldekoak dira, eta zortzi B taldekoak.

Kontu horien ikuskapenak etapa hauek ditu:

–Prestaketa: dokumentazioa kontsultatzea (jarraipen planaren azken bertsioa, emisio txostenak, egiaztapen txostenak, esleipena eskatzeko dokumentuak).

–"In situ" bisita: datuen kontrol eta fluxu sistema egiaztatzea, neurketa sistemak bisitatzea, mantentze eta kalibraketa protokoloak egiaztatzea, instalazioa bisitatzea, emisio iturriak eta iturri fluxuak egiaztatzea (BEG emisioak sortzen dituzten erregai eta lehengaiak).

–Ikuskapenaren txostena eta hartu beharreko neurriak, hala badagokio.

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasotzen da Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorra, eta, horren arabera, zenbait ikuskapen azpiprograma finkatuko dira.

Zehazki, mindak eta digerituak aplikatzen dituzten instalazio handiak kontrolatzeko azpiprograma bat finkatzen da.

Simaurraren eta digerituaren aplikazioa kontrolatzeko protokolo bat finkatzen da titularrekin. Ondoren, horien aplikazioa kontrolatzen da hamabost egunez behin.

Sei instalazio kontrolatuko dira: bik digestore anaerobio bat dute eta lurrean digeritua aplikatzen dute, eta lauk mindak aplikatzen dituzte. Digerituak aplikatzen dituzten instalazioetako batean hogei kontrol bisita eginen dira, eta besteak hamar; minda aplikatzen duten instalazioetako bakoitzean, berriz, hamar bisita eginen dira. Guztira, 70 kontrol bisita eginen dira.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Aurreko urteetan egindako bisita kopurutik abiatuta, 2023an, programatu gabeko 20 bisita egitea aurreikusten da.

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Aurten, urtean zehar, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi baimenduak gune horietan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi baimendunaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

Aurreikusita dago hamar instalaziotara egitea bisita 2023an, eta helburua da laborategi akreditatu bakoitzari bi kontrol egitea eta aurreko urtean aztertutako instalazioak ekiditea.

4.2.13. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko hiru bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako teknikariak egotea programako hiru bisitatan.

Vianako bi instalaziotako ikuskapenetan, komenigarritzat jo da Errioxako teknikariek parte hartzea. Bestalde, 2020-2022 urtealdian, EAEren ondoan dagoen etxalde bateko ikuskapenera ezin izan ziren erkidego hartako teknikariak joan, COVID-19ak eragindako egoera zela eta.

Errioxako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat instalaziotan interesgarria litzateke bisita Nafarroako Gobernuko teknikariek egitea, nahiz eta ez dagoen horretarako premia larririk. Ikuskapen bisita bat eskatuko litzateke dagokion erkidegoan, bidezkoa bada.

Hasiera batean, ez dirudi erraza izanen denik 2023an bisita horiek elkarrekin egitea; nolanahi ere, planifikatu eginen dira.

4.2.14. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Koordinazioa fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

Zenbait urte eman ondoren arazo horiek aztertzen, 2023an 3.2 puntuko taulan adierazitakoak konpontzen saiatuko dira.

4.2.15. Laburpen orokorra.

Hona hemen zer ikuskapen eginen diren 2023ko programan:

a) Ingurumen baimen integratua duten instalazioak.

–Bi bisita bost instalaziori; guztira, hamar. Bisitok sei hilabetean behin eginen dira, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategoriakoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzen ditu.

–Ikuskapen bat 5. arrisku kategoriako 13 instalazioetako bakoitzari, urtean behin ikuskatu behar direnei (13 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (zazpi bisita 23 instalazioetatik).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei eta instalazio berriei, 63 instalazio 216tik.

Hortaz, 2023an, IBI duten instalazioetan 92 ikuskapen egitea aurreikusten da. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) Ingurumen baimen bateratua duten instalazioak.

–5. arrisku taldeko bi instalazioak bisitatu dira.

–Zazpi bisita egin dira 4. arrisku taldeko instalazioetara (15 instalazio dira guztira).

–173 bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara eta instalazio berrietara (988 instalazio dira guztira).

2023an, guztira 182 ikuskapen eginen dira IBB duten instalazioetan, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta irekita dauden IBI instalazioak lehenetsi direla.

c) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

–Aurreikusi da 5. arrisku taldeko hiru instalazioen garraioak kontrolatzea.

– Zazpi bisita egin dira 4. taldeko instalazioetara (14 instalazio dira guztira).

–Bost bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (11 instalazio dira guztira).

Guztira, 28 instalazioetatik 15 kontrolatu behar dira.

d) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

50 laginketa programatu dira 49 instalaziotan (153 isurketa aztertu dira guztira).

e) Itxitako IBI jardueren instalazioak.

–6. arrisku taldeko hiru instalazio bisitatu dira.

–Bisita bat egin da 5. arrisku taldeko instalaziora.

–Bi bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (zazpi instalazio dira guztira).

39 instalazio "Besteak" taldean sartzen dira: talde horretan sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere.

Bederatzi bisita programatu dira aztertutako 50 tokitatik.

f) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

Hiru hondakindegi aktibo eta itxitako 12 bisitatzea programatu da, bi IBI duten instalazioetan (guztira 39 instalazio aztertu dira).

g) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

AEEHen bederatzi kudeatzaile eta EEHen beste bederatzi bisitatzea programatu da (guztira 17 bisita); izan ere, batek bi hondakin motak kudeatzen ditu.

h) Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Programatu da eremu horretan 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko lau instalazio eta NOx emisio handiak dituzten bi instalazio bisitatzea (azken horiek IBI instalazioen taldean jasotzen dira dagoeneko).

i) ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Programatu da IBI duten 13 instalazio eta IBB duten bi instalazio bisitatzea (guztira ETS delakoaren eraginpeko 22 instalazio).

j) Minden eta digerituen aplikazioak.

Programatu da sei instalazio kontrolatzea: horietako bostetan 10 kontrol bisita egiten dira, eta batean 18 (guztira 68 kontrol bisita).

k) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen gisara, kalkulatu da 20 bisita programatu gabe eginen direla.

l) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2023ko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

KATEGORIA

IRAM

INSTALAZIOAK

IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

1.

IBI behar duten instalazioak

2023/01

I (6)

5

10

I (5)

13

13

II (4)

23

7

III (3-2-1)

216

63

Guztira

257

92

2.

IBB behar duten instalazioak

2023/02

I (6)

0

0

I (5)

2

2

II (4)

15

7

III (3-2-1)

988

173

Guztira

1005

182

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2023/03

I (6)

0

0

I (5)

3

3

II (4)

14

7

III (3-2-1)

11

5

Guztira

28

15

4.

IBE-ek hartutako isurketa laginak

2023/04

153-0(1)

50

5.

Itxitako IBB instalazioak

2023/05

I (6)

3

6

I (5)

1

1

II (4)

0

0

III (3-2-1)

7

2

Beste batzuk

39

0

Guztira

50

9

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2023/06

Aktiboak

6(1)

5-0 (2)

Itxitakoak

39

13-10(3)

Guztira

45-39

18-10

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2023/07

AEEH

32(1)

9(4)

EEH

28(1)

9(4)

Guztira

60-0

18-17-0

8.

Ozonoaren aitzindariak

2023/08

COV

NOx

4(1)

4(5)

4(1)

3(6)

Guztira

8-0

7-0

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2023/09

IBI

20(1)

14(7)

IBB

2(1)

2(8)

Guztira

22-0

16-0

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2023/10

6-0(1)

62

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2023/11

20

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

2023/12

10

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

2023/13

3

GUZTIRA

1379

423

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

2023/14

Usainak Viana eta Logroño inguruetan

Usainen emisioak murriztea.

2023/15

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea.

2023/16

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

2023/17

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

2023/18

Aparrak Kasedako zubian

Jarraipena Basozainen eskutik.

Ikuskapen bisitak inguruko instalazioen ikuskapen programaren barruan.

(1) Instalazio horien arrisku indizea dagoeneko kalkulatu da 2023/1 eta 2023/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(2) Bost bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(3) Hiru bisita dagoeneko sartzen dira 2023/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen

(4) Bisitetako bat komuna da; izan ere, AEEH eta EEHak kudeatzen ditu, eta behin bakarrik zenbatzen da. Bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/1 eta 2023/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(5) Lau bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(6) Hiru bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(7) 14 bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(8) Bi bisitak dagoeneko sartzen dira 2023/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

12. taula.–2023an programatutako ikuskapen bisiten kopurua eta dagozkien programa, azpiprograma, helburu eta erreferentziak

5.–GIZA BALIABIDEAK

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 11. puntuak urteko programak egikaritzeko beharrezko baliabideak aztertzen ditu, berezko nahiz kanpoko baliabide materialekin eta giza baliabideekin.

Programa gaur egun eskuragarri eta Ikuskapen Atalera atxikita dauden giza baliabideekin garatuko da, eta horiek ikuskapen planean helburuak betetzeko beharrezkotzat jotakoen oso azpitik daude.

Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola IBI eta IBB jarduerak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea...

Ikuskapen planean eta urteko programetan ingurumen baimen bateratua duten instalazioak sartu dira, eta, ondorioz, datozen lau urteetan instalazio ugari bisitatu beharko dira; beraz, praktikan ezinezkoa da programaren helburuak betetzea egungo langile kopuruarekin.

Alde horretatik, planteatu da ikuskapen bektorialak eta beste sinpleago batzuk egitea jarduera jakinetan (hiriko HUAk); hala ere, bisita bat egiteko behar den gutxieneko denbora (lekualdatzeak, instalazioa aztertzea, dokumentuak idaztea...) dela eta, neurri horiek eraginkortasun mugatua dute.

Laginketa azpiprograman, Gestión Ambiental de Navarra, S.A. enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak, entitate ikuskatzaile egiaztatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020 arauaren arabera.

Horrez gain, enpresa publiko horretako langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz emisio fokuak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

Aurreko urteetan bezala, hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea SEPRONAren ardura izanen da.

I. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

–Ikus Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 2. eranskina.

–Aplikatu beharreko arau berriagoak:

1) 1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, ontziei eta ontzien hondakinei buruzkoa.

2) 988/2022 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, zeinaren bidez arautzen diren Ustiategietan.

Erabilgarri dauden Teknika Onenen Erregistro Orokorra, eta abeltzaintzako emisioak kalkulatzeko, haien jarraipena egiteko eta jakinarazteko euskarria, eta nekazaritza esparruan zenbait arau aldatzen diren.

3) 1051/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez nekazaritza lurretan elikadura jasangarrirako arauak ezartzen diren.

4) 1053/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, behi baserriak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

5) Batzordearen 2022ko abenduaren 9ko 2022/2508 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, ehungintza industriarako emisio industrialei dagokienez.

6) Batzordearen 2022ko abenduaren 6ko 2022/2427 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, sektore kimikoan hondakin gasak tratatu eta kudeatzeko ohiko sistemei dagokienez.

7) Batzordearen 2022ko urriaren 11ko 2022/2110 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz, metal ferreoak eraldatzeko industriarako emisio industrialei dagokienez.

II. ERANSKINA

Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikus Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinaren 1.2 puntua.

III. ERANSKINA

Hondakinen mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikus Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinaren 2.2 puntua.

IRUDIEN ZERRENDA

1. irudia.–Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak) eta bisiten kopuruaren ehunekoa.

2. irudia.–Akatsak guztira, garrantzi handikoak, garrantzizkoak eta garrantzi txikikoak, batez bestean.

TAULEN ZERRENDA

1. taula.–Ikuskapen kopurua 2004az geroztik.

2. taula.–2022. urteko ikuskapen programaren betetze maila.

3. taula.–Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenen kopuruaren eta betetze mailaren araberako txostenen kopuruaren eboluzioa.

4. taula.–Akatsen kopuruaren eboluzioa, zenbaki absolutuetan eta batez bestean, kategorien arabera.

5. taula.–2022ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

6. taula.–2023an aurreikusitako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz.

7. taula.–IBI duten instalazioen arriskuen analisia 2023an.

8. taula.–IBB duten instalazioen arriskuen analisia 2023an.

9. taula.–HMHGak eragindako instalazioen arriskuen analisia 2023an.

10. taula.–Itxitako IBI instalazioen arriskuen analisia 2023an.

11. taula.–Hondakindegien (aktiboak eta itxitakoak) arriskuen analisia 2023an.

12. taula.–2023an programatutako ikuskapen bisiten kopurua eta dagozkien programa, azpiprograma, helburu eta erreferentziak.

Iragarkiaren kodea: F2305390