84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

70C/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ile-apaindegien sektoreko Batzorde Paritarioak 2021etik 2024ra bitarteko hitzarmen kolektiboko 2023rako soldata berrikusteari buruz erdietsitako Akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako ile-apaindegien sektoreko Batzorde Paritarioak 2021etik 2024ra bitarteko hitzarmen kolektiboko 2023rako soldata berrikusteari buruzko Akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31005805011985), erregistro honetan 2023ko martxoaren 14an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarietako batzuek (ELA) 2023ko otsailaren 10ean izenpetua; eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ile-apaindegien sektoreko Batzorde Paritarioaren Akordioa, 2021etik 2024ra bitarteko hitzarmen kolektiboko 2023rako soldata berrikusteari buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2305422