83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

2022rako lan publikoaren eskaintza aldatzea eta enplegua egonkortzeko prozesuak amaitzea, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari lotuta

Alkatearen 2022ko maiatzaren 13ko 28/2022 Ebazpenaren bidez, Arbizuko Udalaren lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Eskaintza hori lotuta dago abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz abian jarri diren egonkortze prozesuei (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea), eta lanpostu hauek jasotzen zituen:

"Lan-kontratudun finkoak.

–Soroslea - kirol kudeatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Lanaldia: %100. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Soroslea - igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %50. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Yoga monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %3,17. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Garbiketako lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %50. Oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

–Zumbako monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %2,82. Oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa.

–Igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %40,85. Lehiaketa bidez betetzekoa.

–Igerilekuko monitorearen lanpostu bat, D mailakoa, araubidea: lan-kontratudun finkoa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Lanaldia: %30,98. Lehiaketa bidez betetzekoa".

Lan publikoaren eskaintza gauzatzeko, deialdi hauek egin ziren:

–Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 31n).

–Deialdia, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 14an).

Udal honetan dagoen dokumentazioa aztertuta, ikusi da aipatutako lanpostuak ez daudela 2022ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6koan, argitaratutako Udalaren plantilla organikoan.

Egonkortze prozesuak ukitutako lanpostuak Arbizuko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresa publikokoak dira –Askalats Arbizu SL-koak, alegia–, eta lanpostu horiek langile finkoek betetzen dituzte, dagozkien lan eskubideak eskuratu ondoren.

Aurreko guztia kontuan harturik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 84.2 artikuluarekin bat, bidezko da bukaera ematea prozedurari, jarraipena ematea ezinezkoa baita gerora sortutako arrazoiengatik, hau da, langile finkoen lanpostuak eskaini izanagatik.

Hortaz, horregatik guztiagatik, eta Alkatearen 2023ko martxoaren 22ko 18/2023 Ebazpenean adierazitakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ondoriorik gabe uztea Arbizuko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, zeina onetsi baitzen alkatearen 2022ko maiatzaren 13ko 28/2022 Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.–Amaitzea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko prozedura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia 2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n).

Hirugarrena.–Amaitzea lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko prozedura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an).

Laugarrena.–Aipatutako hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubide gisa eskatu ziren tasak itzultzea.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arbizun, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2305523