83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Iragartzen da bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Hori dena, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei.

Zuñigan, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2305692