83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, 2023ko plantilla organikoan

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen 2023ko plantilla organikoaren II. eranskineko akatsak zuzentzea, honela:

ERABAKITZEN DA:

1. 37005 eta 37015 zenbakidun lanpostuak beteta daudela ageri da 2023ko plantilla organikoan. Hori, baina, akatsa da, hutsik daudelako. Hortaz, 2023ko plantilla organikoaren espedientea izapidetzen hastean hutsik zeuden lanpostuen zerrendan agertu beharko zuketen. Hain zuzen, erabaki honen bidez, aldatu egiten da plantilla organikoaren behin betiko onespena.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305668