83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2023ko martxoaren 28ko osoko bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia, 2022ko abenduaren 27koa, 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 9an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 57.550,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 10.500.00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 79.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 142.230,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 281.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 574.780,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 17.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 81.500,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 45.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 410.630,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 15.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 5.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 574.780,00 euro.

Beraskoainen, 2023ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2305549