83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an.

Eritzegoitin, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–1 zenbakidun funtzionarioa. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio-egoera: hutsik. 4. gradua.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–2 zenbakidun lanpostua. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: EGA-C1 edo baliokidea.

–3 zenbakidun lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %50). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: hutsik.

Izenen zerrenda.

–Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik. 4. gradua.

–Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik.

–Iker Iñigo Blasco. Aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Antzinatasuna: 2018-12-28.

Iragarkiaren kodea: L2305850