83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2023ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Virgen de Jerusalén zahar etxearen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoan.

Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta plantillaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da plantilla organikoaren aldaketa, arestian aipatu jendaurreko aldia iragandakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2305627