83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Ikusirik badela akats bat enplegua egonkortzeko deialdian (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), zuzendu egiten da.

Beste apartatu bat erantsi behar zaio 7. oinarriari (Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak). Honako eduki hau izanen du:

"c) Behin merezimenduen balorazioa eginda aurreko apartatuei jarraikiz, 1,5 puntu gehituko zaizkio, guztira, zuzenketa-faktore gisa, %33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lortutako puntuazioari".

Orobat, luzatu egiten da eskabideak aurkezteko epea, hamabost egunez, deialdia zuzentzeko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aberinen, 2023ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2305703