83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 2 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Oinarriei buruzko azalpena

2022ko azaroaren 25eko Erabakia ikusirik, zeinak gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 2 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi baitzuen (aipamena 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratu zen), horretarako eskatuz "Lanbide Heziketako Goi-mailako titulua edo horren baliokidea Gizarteratzean edukitzea" sartzeko baldintza gisa,

HAU ERABAKITZEN DA:

1. Argi uztea deialdian sartzen ahal direla Gizarte Hezkuntzako diplomatura-titulua eta Gizarte Hezkuntzako gradua duten izangaiak.

2. Azalpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari igortzea, eta eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko beste epe bat irekitzea, argitaratu eta biharamunetik hasita, aurreko betekizuna bete arren aurrez haien eskaera aurkeztu ez duten pertsonentzat.

Horretarako gaitutako hasierako epean eskabidea aurkeztu zuten izangaiek ez dute berriro eskaerarik aurkeztu beharko.

3. Adierazi behar da, bai sartzeko baldintzak, bai izangaiek aurkeztutako merezimenduak, ondorio guztietarako, hasierako deialdian (2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan argitaratua) ezarritako epeen eta daten arabera zenbatuko direla.

Iruñean, 2023ko apirilaren 4an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2305625