82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Planeko arau orokorretan eta erabilera-arauetan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatua egiteko proiektu bat, Udalak berak sustatuta eta Silvia Barbarin Gomezek idatzita. Aldaketak eragiten die Hirigintzako Arau Orokorren 17. eta 21. artikuluei eta Udalaren Hirigintza Planeko erabilera-arau orokorren 1., 3., 9., 10., 12. eta 13. artikuluei.

Erabakia eta onetsitako araudia argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, honako hauetan xedaturikoa bete dadin: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mendabian, 2023ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305859