78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2023 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako PROA+ programan 2023-2024 ikasturtean parte hartzeko deialdia arautzen duena. Deialdi honen xedea da hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten eta diru publikoz finantzaturik dauden ikastetxeetan.

XXI. mendeko espainiar gizarteak argi du hezkuntzaren kalitatea hobetu beharra dagoela eta hezkuntzak herritar guztientzat egon behar duela eskuragarri, inongo bazterketarik gabe, ekitate printzipioari jarraituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren (LOMLOE) oinarrian dagoen funtsezko printzipioa honako hau da: herritar guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzea hezkuntza sistemaren maila guztietan. Helburu hori lortzeko, emaitza orokorrak hobetu behar dira, eta oinarrizko hezkuntza titulurik lortu gabe bukatzen duten ikasleen zein eskola-uzte goiztiarraren tasak gutxitu.

Nafarroako Foru Komunitatean ekitatearen eta hezkuntza inklusioaren printzipioak sustatzea komeni da; horregatik, Hezkuntza Departamentuak deialdi publiko hau egiten du, PROA+ programan parte hartu nahi duten ikastetxeetan printzipio horiek garatzeko.

Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako programak, hemendik aurrera PROA+ programa, zeinaren hartzaile baitira Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoa ematen dituzten eta diru publikoz finantzaturik dauden ikastetxeak, ardatz nagusi du hezkuntza konplexutasun handia duten ikastetxeei errefortzua ematea haien antolakuntzan behar diren aldaketak egin ditzaten ikasle guztien eskola arrakasta bermatzeko, eta arreta berezia eskain diezaieten kalteberenak diren ikasleei.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatzen dute programa, eta Europar Batasunak ere bai, mekanismo horren baitakoa den heinean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak helburu hori lortzera bideratzen du bere ahalegina; era horretan, eredu malgu bat eskaintzen du ikastetxeek autonomia handiagoa izan dezaten irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen diseinu eta garapenean, bai eta ikasleen eskola emaitza eta konpetentzien garapen hobea ere ziurtatzeko, batez ere kalteberenak direnena, metodologiak ezartzeko garaian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. PROA+ programan parte hartzeko deialdia onestea, zeina zuzenduta baitago diru publikoz finantzatutako ikastetxeei, gutxienez ikasleen %30 kalteberatasun egoeran badute eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen badituzte, antolakuntzan behar diren aldaketak egin ditzaten ikasle guztien eskola arrakasta bermatzeko xedez, eta arreta berezia eskain diezaieten kalteberenak diren ikasleei.

2. Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako PROA+ programan eskaera egin eta parte hartzeko prozedura ezartzea, ebazpen honen I. eranskinean ezarritako moduan.

3. PROA+ programan parte hartzen duten ikastetxe guztiek sinatu beharreko Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen arteko akordio eredua onestea, ebazpen honen III. eranskinaren araberakoa.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura eta Inklusio Atalera.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako
PROA+ programaren garapena

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako programak, hemendik aurrera PROA+ programa, zeinaren hartzaile baitira Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoa ematen dituzten diru publikoz finantzatutako ikastetxeak, ardatz nagusi du hezkuntza konplexutasun handia duten ikastetxeei errefortzua ematea haien antolakuntzan behar diren aldaketak egin ditzaten ikasle guztien eskola arrakasta bermatzeko, eta arreta berezia eskain diezaieten kalteberenak diren ikasleei.

Programa honek hezkuntzakoak eta hezkuntzakoak ez diren eta ikasleen eskola arrakasta oztopatzen duten trabetan du eragina, eta itunak sortzen ditu bai ikastetxean bertan, bai ikastetxearen eta hezkuntza administrazioaren artean, baita ikastetxearen eta haren ingurunearen artean ere.

PROA+ programan parte hartzen duten ikastetxeek prestakuntza, laguntza eta baliabide gehigarriak jasoko dituzte, abiapuntuan duten egoeraren eta Nafarroako Foru Komunitaterako dagoen aurrekontu-zuzkiduraren arabera.

Bigarrena.–PROA+ programaren oinarri pedagogikoak eta ildo estrategikoak.

Programaren muina osatzen duten oinarri pedagogikoak hauek dira:

a) Ekitatea, ikastetxeen barruan aukera-berdintasuna bermatzeko beharrezkoa baita.

b) Hezkuntza inklusiboa.

c) Irakasleek ikasle guztien arrakastarako aukeran sinestea.

d) Ikasteko zailtasunen jarraipena, prebentzioa eta hautemate goiztiarra, eta errefortzurako mekanismoak abian jartzea.

e) Arreta berezia ematea ikasleen esparru sozio-afektiboari.

f) Ezagutza metatua erabiltzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesua etengabe hobetzeko.

Printzipio pedagogiko horietan oinarritzen dira programaren zutoin diren bost ildo estrategikoak:

1. Ikasleak hezi ahal izateko gutxieneko baldintzak bermatzea.

2. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ematea.

3. Ikastetxean jarrera positiboak garatzea.

4. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua hobetzea funtsezko konpetentziekin zerikusia duten arloetan.

5. Ikastetxea antolatu eta kudeatzeko modu berriak aplikatzea ikasle guztien hezkuntza arrakasta hobetzeko helburuz.

Hirugarrena.–PROA+ programaren helburuak.

Programa honen helburu nagusia da laguntzako mekanismo bat abian jartzea diru publikoz finantzatzen diren ikastetxeen artean hezkuntza zailtasun handienak dituztenak sendotzeko, 2023-2024 ikasturtean egiten dituzten jarduketak sustengatzeko.

Helburu nagusi hori lortzeko, eta abiapuntua zein den kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak honako helburu espezifiko hauek erdietsi beharko ditu:

3.1. Tarteko helburuak:

–Eskola-absentismoaren tasa murriztea.

–Ikaskuntza kognitibo eta sozio-emozionalen emaitzak hobetzea.

–Errepikatze-tasa murriztea.

–Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen kopurua murriztea.

3.2. Ikastetxeko jarrerei dagozkion helburuak:

–Ikastetxean inklusio giro egokia sortzea eta horri eustea.

–Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan gogobetetze maila ona lortzea eta horri eustea.

–Irakasleek ikasle guztiengan itxaropena izan dezaten lortzea eta itxaropen horri eustea.

–Eskola inklusiboaren eta barne segregaziorik gabeko ikastetxe baten aldeko urratsak egitea.

3.3. Estrategiak eta palanka jarduerak garatzeko helburua:

–Estrategiak eta palanka jarduerak (irakaskuntza partekatua) aplikatzea, tarteko helburuak eta ikastetxearen jarrerari buruzkoak lortzeko bide gisa.

3.4. Baliabideen inguruko helburuak:

–Ikastetxeetako irakasle eta profesional taldeak egonkortzea programak irauten duen bitartean, eta lidergo pedagogikoan eta eskola-uzte goiztiarra saihesteko behar diren konpetentzietan trebatzea, programaren helburuak lortu ahal izateko.

–Hezkuntza formala, ez-formala eta informala bateratzea tarteko helburuen mesedetan.

–Eskura dauden baliabideak erabiltzea programaren helburuak modu eragingarri eta efizientean erdiesteko.

3.5. Ingurunerako helburuak:

–Ikasle guztiak hezi ahal izateko baldintzak bermatzen laguntzea.

–Ikastetxeen arteko segregazioa gutxitzen laguntzea.

Laugarrena.–Aplikazio-eremua eta hartzaileak.

Deialdi honetan parte har dezakete diru publikoz finantzatutako ikastetxeek, baldin Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen badituzte eta matrikulaturik dituzten ikasleen %30 gutxienez kalteberatasun egoeran badaude (datuak ofizioz hartuko dira EDUCA erroldatik).

Ulertuko da ikasleak kalteberatasun egoeran daudela honako hauetako bat badute:

a) Laguntza premiak: elikadura, etxebizitza, oinarrizko hornidurak eta abar.

b) Eskola premiak: etxeko giro desegokia, arrakala digitala, eskolako materiala, eta abar.

c) Gizarte eta hezkuntza premiak: jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eta abar.

d) Hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza laguntzako berariazko beste premia batzuk (HLBP).

e) Ikasteko zailtasunak, estali gabeko premiengatik: pobrezia- eta bazterkeria-arriskua, indarkeriaren biktimak, gizartean estigmatizatuta dauden kolektiboak, eta abar.

Bosgarrena.–Aldeen konpromisoak.

Hezkuntza Departamentuak akordio bat eginen du (IV. eranskina) PROA+ programan parte hartzeko onartua izan den ikastetxe bakoitzarekin; hartan jasoko dira ebaluatu daitezkeen jarduketa eta adierazle guztiak.

Hezkuntza administrazioak konpromiso hauek hartzen ditu:

1) Laguntza eta sostengua ematea ikastetxeei haien plan estrategikoa eta palanka jardueren plana aplikatzeko prozesuan, Hezkuntzako ikuskatzailetzaren eta kanpoko laguntza-zerbitzuen bidez.

2) Ikastetxeei tresnak eskaintzea, gai hauek lantzeko: ikastetxearen barne balorazioa, kudeaketa eta antolaketa ereduak, jarduketa plan koordinatuen garapena eta ezarpena, eta prozesu osoaren balorazioa.

3) Astean ordu batzuetarako zuzkidura ematea programa ezartzeko (ez da finkagarria izanen), horretarako dagoen aurrekontu-zuzkiduraren arabera, eta ikasle kalteberen ehunekoa eta matrikulatutako ikasleen kopurua kontuan hartuta. Orduen zuzkidura honako helburu hauetara bideratuko da:

–Ikastetxean PROA+ programa bultzatu eta koordinatuko duen pertsonaren ordu murrizketarako (Hobetzeko plan estrategikoa –HPE– eta palanka jarduera).

–Irakaskuntza partekatuko palanka jarduera orokorra gauzatzea.

4) Kalitateko prestakuntza ahalbidetzea zuzendaritza-taldeek eta irakasleek programa ezar dezaten. Horiez gain, parte hartzaile guztiei emanen zaie ziurtagiria.

5) Ikastetxeen sareko lana sustatzea, ezagutzak eta esperientziak truka ditzaten, eta ikastetxeen jardunbide egokiak eta hezkuntza arrakasta lortzeko jarduketak zabaltzea.

Ikastetxeak konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

1) Akordioan jasotako Hobetzeko plan estrategikoa (HPE) bere Hezkuntza planaren esparruan garatzea, eta ikasturte bakoitzerako palanka jardueren plangintza zehaztea; plangintza hori ikasturtetik ikasturtera alda daiteke, plangintzaren aplikazioaren ebaluaziotik ateratako emaitzaren arabera.

2) Klaustroko bi kidek gutxienez (zuzendaritza-taldeko kide bat eta ikastetxean programa koordinatuko duen pertsona) modu aktiboan parte hartzea programan trebatzeko hasierako prestakuntzan, etengabeko prestakuntzan eta PROA+ ikastetxeen sareko bileretan.

3) Behar diren neurriak ezartzea PROA+ programaren ezarpena txertatzeko ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

4) Urtero, ezarritako helburuen lorpenen berri ematea xede horretarako sortutako batzordeari.

5) PROA+ programaren jarraipenerako eta ebaluaziorako eskatzen diren datu guztiak ematea.

6) PROA+ oinarri pedagogikoak aplikatu, zehaztu eta garatzea, eskola inklusiboa eredu hartuta.

7) Barne segregaziorik ez egitea ikasleen artean.

Akordioan finkatutako jarraipen eta ebaluazio mekanismoak aplikatzeko konpromisoa hartzen dute bi aldeek. Ikastetxe batek exekuzio planaren edo hitzarmenaren zati garrantzitsu bat betetzen ez badu, horrek zuzkidura gehigarria edo baliabide gehigarriak aldi baterako kentzea ekar lezake, eta beste PROA+ ikastetxe bateko baliabideak osatzeko erabiltzea.

Seigarrena.–Palanka jarduerak.

PROA+ programaren helburuak lortzeko eta haren ildo estrategikoak garatzeko, irakaskuntza partekatuko palanka jarduera orokorra gauzatu beharko dute programan onartuak izan diren ikastetxe guztiek. PROA+ programan sartzen diren ikastetxeek baliabide gehigarriak izanen dituzte palanka jarduera hori gauzatzeko.

Gainera, ikastetxeek beren ikastetxean egiteko beste palanka jarduera batzuk ere aukeratu ahal izanen dituzte palanka jardueren katalogotik; jarduera horiek ikastetxe bakoitzeko testuingurura egokitu beharko dira.

Zazpigarrena.–Hobetzeko plan estrategikoa (HPE).

Hobetzeko plan estrategikoaren (HPE) xedea izanen da ikastetxeak ikasle guztien arrakasta lortzea bere hezkuntza proiektuaren esparruan.

Plan bakarra izanen da, eta ikasleen eskola-emaitzetatik abiatuta ikuspegi inklusibo batetik erantzun beharko die ikastetxearen beharrei, bertan sarturik ikastetxea partaide den bestelako planen jarduketa ildoak, programak edo proiektuak ere.

Ikasturtea amaitutakoan ikastetxeak bere Hobetzeko plan estrategikoaren ebaluazioa eginen du, emaitzak baloratu eta akordio berri baten diseinuaren nondik norakoak ezartzeko, hala badagokio.

Balorazio honetatik ateratako ondorioak eta hurrengo ikasturterako hobetzeko proposamenak ikastetxearen urteko memorian jasoko dira.

Zortzigarrena.–Ikastetxeetan PROA+ programa koordinatzeko ardura duten irakasleen eginkizunak.

Honako hauek izanen dira PROA+ programaren koordinatzailearen eginkizunak:

a) Palanka jardueren garapena dinamizatu eta koordinatzea.

b) Hobetzeko plan estrategikoa prestatzen laguntzea, hori PROA+ programaren erreferentziazko ikastetxe direnen kasuan.

c) PROA+ ikastetxeetarako ezarritako berariazko prestakuntzan parte hartzea.

d) Ezarritako koordinazio bileretan parte hartzea.

e) PROA+ programari buruzko agiriak (palanka jarduerak edo HPE) prestatzen parte hartzea eta haiek zuzen betetzen direla zaintzea, baita Hezkuntza Departamentuak eskatzen ahal duen beste edozein ere.

Bederatzigarrena.–Parte hartzeko baldintzak eta ikastetxeak hautatzeko irizpideak.

Gehienez ere sei ikastetxe hautatuko dira.

Ikastetxeek parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

a) Ikastetxean dauden ikasleen %30 edo gehiago kalteberak izatea (EDUCAko erroldan erregistratuak).

b) Klaustroko irakasleen %70ek edo hortik gora onetsi beharko dute PROA+ programan parte hartzea.

c) Eskola Kontseiluak gehiengo soilez onestea.

Puntuaziorik onena lortzen duten sei ikastetxeak hautatuko dira. Honako hauek izanen dira hautaketa irizpideak (III. eranskina):

1) Ikasle kalteberen ehunekoa.

2) Ikastetxean matrikulatutako ikasleak. Eskualde berean dauden landa eskola osatugabeek baterako eskaera aurkezten ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 14ko 86/2008 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituta.

3) Frogatutako eskarmentua inklusioarekin lotutako jardunbide egokietan (ofizioz eginen da 2022-2023 ikasturteko Aniztasunari Erantzuteko Planaren berrikuspenaren arabera).

Berdinketa kasuetan, ikasle kalteberen ehuneko handiena duen ikastetxea hautatuko da.

Hamargarrena.–Hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordea.

Hezkuntza Departamentuak batzorde bat eratuko du PROA+ programan parte hartzea eskatzen duten ikastetxeen hautaketa, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

–PROA+ programan parte hartuko duten ikastetxeak hautatzea, ebazpen honen bederatzigarren oinarrian ezarritako irizpideei jarraituta.

–Hautatutako ikastetxe bakoitzerako akordioan xehatuko diren konpromisoak zehaztea.

–Ikastetxeei programa ezartzeari eta hartutako konpromisoak betetzeari buruzko aholkuak ematea.

–Akordioan ezarritakoaren arabera konpromisoak zenbateraino garatzen ari diren ebaluatzea.

–Txosten bat egitea, ikasturtea amaitutakoan ikastetxe bakoitzak PROA+ programan jarraitzearen gaineko proposamenarekin.

Hamaikagarrena.–Ebaluazioa.

2023-2024 ikasturtea amaitutakoan, ikastetxeek Hobetzeko plan estrategikoaren ebaluazioa aurkeztu beharko dute. Era berean, parte hartu duten ikastetxe guztiek akordioa betetzean eta palanka jardueren aplikazioan lortutako emaitzak aurkeztu beharko dituzte.

Ebaluazio horiek Hezkuntza Departamentuak ezarritako ereduari jarraituta eginen dira.

Hamabigarrena.–Datuen zabalpena eta babesa.

1. Hezkuntza Komunitate osoari emanen zaio PROA+ programan parte hartzeari buruzko informazioa.

2. PROA+ programaren komunikazio, deialdi, publizitate, ebazpen eta jakinarazpen orotan honako aipamen hau txertatu beharko da berariaz: "Hezkuntza eta Lanbide Prestakuntzaren Ministerioak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak diruz lagundutako programa"; baita beste aipamen hau ere: "Europar Batasunak Mekanismo horren baitan diruz lagundutako programa", Europar Batasuneko ikurrarekin batera.

3. Era berean, PROA+ programan parte hartzeak berekin dakar datuen tratamendua honako hauei jarraituta gauzatzea: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 679/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesa arautu zuena datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zuena 95/46/EE Zuzentaraua.

Hamahirugarrena–Aurkeztu beharreko agiriak.

II. eranskina. Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria, ziurtatzen duena Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren onespena, eta gutxienez ikastetxeko irakasleen %70en parte-hartzea. II. eranskina betetzearekin batera Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren aktak erantsiko dira.

Hamalaugarrena.–Eskaerak aurkeztea.

Hamahirugarren oinarrian adierazten den dokumentazioa deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun baliodunetan aurkeztu behar da, Inklusio Atalari zuzenduta, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan arautu zen erregistro hori).

II. ERANSKINA

Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren onespena ziurtatzen duena

Nik,................................................................................................................................. jaunak/andreak, Nafarroako Foru Komunitateko........................................................................................................................ herrian dagoen..................................................................................................... ikastetxeko zuzendari naizen aldetik, PROA+ programan parte hartzeko eskatzen dut, hala onetsi delako ..................................................... egunean egindako Eskola Kontseiluan eta................................................................................ egunean egindako Klaustroan.

Horretarako, ikastetxeak dokumentazio hau aurkezten du:

1. Eskola Kontseiluaren akta.

2. Klaustroaren akta. Azken horretan honako datu hauek agertuko dira:

–Klaustroko irakasleen kopurua.

–Programa ezartzeko bozketaren emaitza:

• Aldeko botoen kopurua: ...................................

• Kontrako botoen kopurua: ....................................

• Boto zurien kopurua: ....................................

• Abstentzioen kopurua: .........................................

...............................(e)n, 2023ko .........................................aren ......(e)(a)n.

Sinatua: .........................................................................

Ikastetxeko zuzendaria

III. ERANSKINA

Hautatzeko irizpideak

Balorazio taula

IKASLE KALTEBEREN EHUNEKOA

Ehunekoa

Puntuazioa

30-35

0,5

36-40

1

41-45

1,5

46-50

2

51-60

2,5

61-70

3

71-80

3,5

81-90

4

90 baino gehiago

4,5

IKASTETXEAN MATRIKULATUTAKO IKASLEAK

Ikasle kopurua

Puntuazioa

50 baino gutxiago

1

51-100

1,5

101-150

2

151-200

2,5

201-250

3

251-300

3,5

300-350

4

350 baino gehiago

4,5

HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN ARLOKO JARDUNBIDE EGOKIAK

BAI

1

EZ

0

IV. ERANSKINA

AKORDIOA, NAFARROAKO GOBERNUAREN HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ETA IKASTETXEEN ARTEAN SINATUA, HEZKUNTZA BIDERATU, BILAKATU ETA ABERASTEKO LURRALDE LANKIDETZAKO PROA+ PROGRAMAREN ESPARRUAN

1. ERABAKIAREN ESPARRUA

1. Testuingurua.

  • ________________________________________________________________________ ikastetxea diru publikoz finantzatutako ikastetxea da, eta bertan ikasketa hauek ematen dira: _____________________________ (zehaztu hezkuntza etapak).
  • Ikastetxeko ikasleen %_______ kalteberak dira (Hezkuntza Departamentuak beteko du).
  • 2023ko _____________(a)ren _____(e)(a)n eginiko Klaustroaren bilkuran, Klaustroko irakasleen % ______(e)k babestu du PROA+ programan parte hartzea.

2. PROA+ ikastetxeen zeregina.

Ikastetxearen PROA+ zereginaren ardatza izanen da ikasle guztiek, batez ere kalteberenek, hezkuntza arrakasta lortzea, eta horretarako honako neurri hauek sustatuko dira:

  • Ikasle guztien ikasteko gaitasunari buruzko itxaropena sortzea irakasleengan.
  • Inplikatutako eragile guztien gogobetetasuna dakarten irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak ezartzea.
  • Ikastetxean giro inklusiboa sustatzea.

3. PROA+ programaren helburu estrategikoak.

Europar Batasunak honako helburu hauek ezarri ditu 2030. urtea baino lehen erdiesteko:

  • %15etik behera murriztea irakurriaren ulermenean, matematikan eta zientzietan errendimendu baxua duten 15 urteko ikasleen tasa.
  • %15etik behera murriztea konpetentzia digitaletan errendimendu baxua duten 15 urteko ikasleen tasa.
  • %9tik behera murriztea hezkuntza-uzte goiztiarraren tasa.

Bestetik, PROA+ programak helburu espezifiko hauek ezartzen ditu, ikastetxe bakoitzean abiapuntuaren arabera zehaztu beharrekoak:

–Tarteko helburuak:

  • Ikaskuntza kognitibo eta sozio-emozionalen emaitzak hobetzea.
  • Errepikatze-tasa murriztea.
  • Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen kopurua murriztea.
  • Eskola-absentismoaren tasa murriztea.

Ikastetxeko jarreren inguruko helburuak:

  • Inklusioa bultzatzea, ikastetxeko baldintzak ikasleen aniztasunera egokitzea bultzatuta eta ikasleen segregazioa alboratuta.
  • Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan inplikatutako eragileen gogobetetze maila hobetzea.
  • Irakasleek ikasleengan dituzten itxaropenak sendotzea.

Estrategiak eta palanka jarduerak garatzeko helburua:

  • Estrategiak eta palanka izaerako jarduerak aplikatzea, tarteko helburuak eta ikastetxeko jarrerei buruzko helburuak lortzeko bide gisa.

–Baliabideen inguruko helburuak:

  • Ikastetxeetako irakasle eta profesional taldeak egonkortzea programak irauten duen bitartean, eta lidergo pedagogikoan eta eskola-uzte goiztiarra saihesteko behar diren konpetentzietan trebatzea, programaren helburuak lortu ahal izateko.
  • Hezkuntza formala, ez-formala eta informala bateratzea tarteko helburuen mesedetan.
  • Eskura dauden baliabideak erabiltzea programaren helburuak modu eragingarri eta efizientean erdiesteko.

Ingurunerako helburuak:

  • Ikasle guztiak hezi ahal izateko baldintzak bermatzen laguntzea.
  • Ikastetxeetako segregazioa murrizten laguntzea.

4. Ildo estrategikoak.

PROA+ programa bost jarduketa ildo estrategikoren inguruan egituratzen da. Ildo horiek PROA+ printzipio pedagogikoetan dute funtsa, eta ikastetxeek horietan oinarritu beharko dituzte Hobetzeko plan estrategikoko palanka jarduerak.

1. Ikasleen hezigarritasunerako gutxieneko baldintzak bermatzea.

2. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea.

3. Ikastetxean jarrera positiboak garatzea.

4. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea funtsezko konpetentziekin zerikusia duten arloetan.

5. Ikastetxea antolatu eta kudeatzeko modu berriak aplikatzea ikasle guztien hezkuntza arrakasta hobetzeko helburuz.

2. ALDERDIEN KONPROMISOAK

2.1. Ikastetxearen konpromisoak.

Ikastetxeak hauek egiteko konpromisoa hartzen du:

a) Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoan (LOMLOE) jasotako PROA+ oinarri pedagogikoak aplikatzea. Lege horren bidez aldatu zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa. Hona oinarri horiek:

  • Ekitatea, ikastetxeen barruan aukera berdintasuna berma dadin.
  • Hezkuntza inklusiboa.
  • Irakasleek ikasle guztien arrakastarako aukeran sinestea.
  • Ikasteko zailtasunen jarraipena, prebentzioa eta hautemate goiztiarra, eta errefortzurako mekanismoak abian jartzea.
  • Arreta berezia ematea ikasleen esparru sozio-afektiboari.
  • Ezagutza metatua erabiltzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesua etengabe hobetzeko.

b) Behar diren neurriak ezartzea ikastetxearen ohiko funtzionamenduan txertatzeko PROA+ programaren ezarpena.

c) Hobetzeko plan estrategiko bat diseinatzea 2023-2024 ikasturtean, ikastetxearen hezkuntza proiektuaren esparruan, PROA+ programan parte hartzeko jarraibideak ematen dituen ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritakoari jarraituta (Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, jarraibideak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitateko diru publikoz finantzatutako ikastetxeek 2023-2024 ikasturtean Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako PROA+ programan parte hartzeko).

d) Klaustroko bi kidek gutxienez (zuzendaritza-taldeko kide bat eta ikastetxean programa koordinatuko duen pertsona), modu aktiboan parte hartzea programan trebatzeko hasierako prestakuntzan, etengabeko prestakuntzan eta PROA+ ikastetxeen sareko bileretan.

e) Zuzendaritza-taldeko kide bat eta ikastetxean programa koordinatuko duen pertsona modu aktiboan parte hartzea PROA+ ikastetxeen koordinazio bileretan.

f) Ikasturterako palanka jardueren plangintza zehaztea, eta testuinguruan jarri eta gauzatzea.

g) Ezarritako helburuen lorpenak aurkeztea hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordeari.

h) PROA+ programaren jarraipenerako eta ebaluaziorako eskatzen diren datu guztiak ematea, Europar Batzordeak ezarritako betebeharrak betez.

i) Programaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak emandako argibideen arabera. Parte hartzen duten ikastetxeek, eskumena duten administrazioek ezartzen dituzten prozedurez baliatuta, hitzarmenak edo beste mota bateko lankidetzarako bideak formalizatzen ahalko dituzte Europar Batasuneko beste erakunde eta entitate batzuekin (udalak, unibertsitateak, hirugarren sektoreko antolakundeak, fundazioak edo bestelakoak).

j) Aipamen hau jasotzea berariaz ikastetxearen komunikazio jarduketa guztietan: "Hezkuntza eta Lanbide Prestakuntzaren Ministerioak eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak diruz lagundutako programa", baita beste aipamen hau ere: "Europar Batasunak Mekanismo horren baitan diruz lagundutako programa", Europar Batasunaren ikurrarekin batera.

2.2. Hezkuntza Departamentuaren konpromisoa

Hezkuntza Departamentuak konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Ikastetxeei laguntza eta sostengua ematea palanka jardueren plangintza eta hala badagokio Hobetzeko plan estrategikoa aplikatzeko garaian.

b) Kalitateko prestakuntza ahalbidetzea zuzendaritza-taldeei eta irakasleei, programa ezar dezaten.

c) Ikastetxearen berezitasunak errespetatzea.

d) Palanka jarduera orokorrak ezartzeko (Irakaskuntza partekatua) baliabide gehigarriak ematea (ez dira finkatuko), edo aparteko zuzkidura ekonomikoak.

e) Ikastetxeko PROA+ programaren koordinaziorako irakasleei hainbat ordu esleitzea programa koordinatzeko ekintzak egin ditzaten.

f) Behar diren ziurtagiriak egitea.

g) Posible den neurrian, indarrean den antolamendu juridikoaren barnean, eta programak iraun bitartean, irakasleen egonkortasuna bultzatzea PROA+ ikastetxeetan.

3. EBALUAZIOA

a) Jarraipenerako eta kontuak emateko sistema eta tresnak.

Ikasturtea amaitutakoan, PROA+ ikastetxeak hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordeari egindakoaren kontuak eman beharko dizkio eta eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du. Programaren ebaluazioa egiteko, ikastetxeak PROA+ programaren aplikazioaren baitako tresnak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Ikastetxe batek ez badu programaren zati esanguratsu bat betetzen, horrek eragina izan dezake hurrengo ikasturteetako finantzazio gehigarrian.

Akordioaren garapenaren ebaluazioa ikastetxeko zuzendaritzak, Hezkuntzako ikuskatzailetzak eta hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordeak eginen dute. Haren eginkizunen barnean, batzordeak informazio osagarria eskatzen ahalko die Hezkuntzako ikuskatzailetzari, laguntzako kanpoko zerbitzuei, ikastetxeko zuzendaritzari eta informazio esanguratsua eman dezakeen beste edozein eragileri.

b) Emaitzak ebaluatzeko sistema.

Sistema horrek gutxieneko adierazle komun batzuk jasoko ditu, Hezkuntzaren eta Lanbide Prestakuntzaren Ministerioaren eta autonomia erkidego guztien artean adostuak, PROA+ programa osorako, eta palanka jarduera bakoitzerako, kasuan kasuko fitxa eta errubrikaren araberakoak. Horiez gain, eginiko urratsen, aplikazioaren, kalitatearen eta inpaktuaren adierazleak finkatuko dira.

c) Berraztertze- eta berritze-klausulak.

Ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen dute ikasturtea amaitu baino lehen zehazteko eta adosteko akordio hau berritzea. Baldintza hori ez betetzeak, edo egiazkoak ez diren datuak emateak akordioa deuseztatzeko bidea emanen dute. Akordioaren indarraldiaren azken hiruhilekoan, ikastetxeko zuzendaritzak akordioaren betetze mailari buruzko txostena eginen du; Hezkuntza Departamentuak ezarritako egiturari jarraituko zaio.

Akordioaren indarraldian, bi aldeen arteko adostasuna badago, hartutako konpromisoak aldatu ahal izanen dira, hautaketa, jarraipen eta ebaluazio batzordearen bitartez. Akordio honen gehigarrian jasoko dira aldaketak.

d) Helburuak, adierazleak eta haztatze-sistema.

Hiru maila aintzat hartuko dira helburuei eta adierazleei dagokienez, eta programa kudeatzeko aplikazioan xede horretarako jarriko diren tresnen bidez ebaluatuko dira.

a) Konpromisoak.

b) Palanka jarduerak.

c) Ikastetxearen aurrerabidea.

Iragarkiaren kodea: F2303734