76. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

311E/2023 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era arte sustantzia-adikzioen eta sustantziarik gabeko adikzioen ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 672982.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aipatu 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, dirulaguntza deialdi honen xedea da toki erakundeek, fundazioek, gizarte ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek, herritarren parte-hartzearekin, osasuna prebenitu, sustatu eta mantentzeko programak garatzea, bat etorriz Osasun Departamentuak politika sanitarioaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin, bereziki, ekintza horien xedea denean Osasun Plan indardunean, 2022-2025 Nafarroako Osasun Publikoaren Planean, Drogen eta Adikzioen Prebentziorako III. Planean eta Drogen Plan Nazionalean aipatzen diren helburu berak dauzkatenak, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bizimoduei buruz emandako gomendioekin bat datozenak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea toki erakundeei 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era arte sustantzia-adikzioen eta sustantziarik gabeko adikzioen ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetako oinarri arautzaileekin bat etorriz.

2. 310.419 euroko gastua baimentzea ebazpen honetatik eratorritako konpromisoei aurre egiteko, 2023ko gastu aurrekontuetako "Adkizioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzak" 520001-51200-4609-313902 partidaren kontura.

Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta dirulaguntzak eman direla jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 7an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

1. ERANSKINA

Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarte egiten diren sustantzia-adikzioen eta sustantziarik gabeko adikzioen ondorioen prebentzio komunitariorako programetarako.

1. Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarte egiten diren sustantzia-adikzioen eta sustantziarik gabeko adikzioen ondorioen prebentzio komunitariorako programetarako.

2. Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen bidez ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak toki erakundeak izaten ahalko dira, deialdiaren epean, osasunaren prebentzio, sustapen eta mantentzeko ekintzak edo programak egiten badituzte eta Osasun Departamentuak zehazturiko lehentasunekin bat etortzen badira, eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten badira.

Eskatzaileak ezin dira egon dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten gainerako egoeretan, zeinak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarrita baitaude.

Baldintza horiek guztiak diruz laguntzen den jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira. Onuradunaren erantzukizuna da, aldaketarik bada, horien berri ematea.

3. Diruz laguntzekoak diren gastuak, diruz laguntzekoak ez direnak eta laguntzen zenbatekoak.

1 Gastu diruz lagungarriak:

a) Jarduera eta material suntsikorren gastuak, aurkeztutako programara zuzenean lotuak.

Lokalen alokairua eta funtzionamendu gastuak jarduera gastuei dagozkiela ulertuko da jarduera garatzeko helburu bakarrarekin alokatzen denean eta beste inorekin partekatzen ez denean. Gastuok beste batzuekin partekatzen badira, diruz lagunduko da bakoitzak bere gain hartzen duen gastuaren zati proportzionala.

b) Onuradunaren funtzionamenduko gastu orokorrak (langileak, lokalen mantentzea, bulegoko materiala eta abar) dirulaguntzari egozten ahalko zaizkio, gehienez ere justifikatu beharreko kantitatearen % 25era bitarte.

Finantza gastuak, lege edo finantza aholkularitzako gastuak, notario eta erregistro gastuak, dirulaguntza jaso duen proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, baita banku bermerako gastuak ere, dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, baldin eta zuzeneko lotura badute dirulaguntzaren xede den jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz burutzeko. Bankuetako kontuen zor interesak ez dira inoiz diruz lagungarriak izanen.

Dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa denean (obraren exekuzioaren kostua izanez gero), edo 12.000 eurotik gorakoa denean (ekipamendu ondasunen horniduraren edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuen kostua izanez gero), onuradunak frogatu egin beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, salbu eta, dirulaguntza jaso dezaketen gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan hornidura edo zerbitzua egin dezaketenak behar adina ez badira, edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

2 Diruz lagungarriak ez diren gastuak:

Gastu hauek ez dute dirulaguntzarik izanen:

a) Gastu inbentariagarriak; produktu bakar batean 500 eurotik gorako gastuak hartuko dira halakotzat.

b) Inbertsioak.

c) Onuradunaren beraren publizitateari edo sustapenari loturiko gastuak.

d) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

e) Instrukzio organoaren ustez, programan sartutako jardueren garapenari loturik ez dagoen prestakuntza.

f) Deialdiaren 2. eranskinean ezarritako moduluak gainditzen dituzten kopuru unitarioak. Eranskin horretan jaso gabeko kasuetan, ez da dirulaguntzarik emanen Foru Komunitateko Administrazioan indarra duten tarifetatik gorako jardueren kostuetarako.

g) Inprimatutako materiala: inprimatutako materialetarako dirulaguntza emanen da, bakar-bakarrik eta salbuespenez, baldin eta instrukzio organoaren iritziz ezinbestekoa bada programaren helburua lortzeko.

h) Jardunaldi, kongresu eta kanpamentuetara joate hutsa, monitoreak eta boluntarioak izan ezik.

i) Langileak ed adikzioen tratamendua osatzeko laguntzak, tokiko dirulaguntzak eta hirugarrenentzako dirulaguntzatzat hartzen ahal diren transferentziak.

j) Ikasleekin ikasgeletan egiten diren jarduerak.

k) Lan osasuneko eta lanbide prestakuntzako jarduerak, salbu eta monitoreen eta boluntarioen kasuan.

3 Laguntzen zenbatekoa.

Ebazpen honetatik eratorritako konpromisoei aurre egiteko, 310.419 euroko gastua eginen da 2023ko gastu aurrekontuetako "Adkizioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzak" 520001-51200-4609-313902 partidaren kontura.

Orobat, 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta dirulaguntzak eman direla jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Eskabideak.

1 Noiz eta non aurkeztu.

a) Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

b) Eskabideak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), "Tramiteak" atalean dagoen deialdiaren fitxan (aurrerantzean, laguntzen fitxa), "Tramitatu" aukeratuz.

Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo cl@ve eduki beharko da.

Dokumentazioa agiri bereizitan aurkeztuko da, zein bere izenaz identifikatuta, eta laguntzen fitxan eskuragarri dauden artxiboen zenbakiak nahiz izenak aldatu gabe.

Eskabideetan, gaitutako helbide elektroniko bat eman beharko da, zerbitzu arduradunaren eta eskatzaileen arteko komunikazio eta jakinarazpen kanala izanen dena.

c) Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

d) Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

2 Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) Dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofiziala, behar bezala betea, dirulaguntza eskatzen duen erakundearen ordezkariak sinatua, eta egin beharreko programa edo jardueraren atal teknikoak eta ekonomikoak behar bezala arrazoiturik. Inprimaki ofizial hori eskuragarri egonen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (Leire kalea 15, 31003 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orri ofizialean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea), deskargatzeko.

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

c) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzailearen ordezkariak egina, adierazten duena eskatzailea, haren administratzailea eta/edo ordezkaria dirulaguntzen onuradun izatea galarazten duten egoeretatik bakar batean ere ez daudela. Egoera horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira. Aitorpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofizialari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

e) Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia, behar bezala betea.

f) Dirulaguntzaren aurrerakinik eskatuz gero, deialdiaren 10. oinarriko 2. puntuan xedaturikoarekin bat, eskatzaileak, oinarri horretan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak aldez aurretik zuzkitu behar direla azaltzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

g) Eskatzailearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena. Adierazpen hori dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofizialari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

h) Toki erakundeak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 28.ean xedaturikoarekin bat, ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri diren espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskabidea aurkezteak berekin dakar Osasun Departamentuari baimena ematea Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan, jakiteko eskatzaileak bete dituen zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3 Eskabidea zuzentzea.

Eskabideak adierazi diren eskakizunak bete ezean, dagokion instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskabidea ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

5. Prozedura instrukziorako eta ebazpenerako organo eskudunak.

1 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak izapidetuko ditu eskabideak, eta instrukzio organo izendatuko da Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntza eskuratzeko eskakizunak betetzen al diren, eta eskabideak baloratuko ditu ofizioz, deialdiari jarraikiz.

Instrukzio organoak programak ebaluatu eta bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko argibide osagarriak eskatzen ahalko ditu, eta diruz lagundutako jardueraren gaineko frogagiri guztiak eskuratzen ahalko ditu.

2 Osasuneko zuzendari nagusia da dirulaguntza eskabideak emateko prozedura ebazteko organo eskuduna. Ebazpen hori 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta. Epe hori iragan eta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira.

6. Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazioko arau orokorrak.

1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak norgehiagoka araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Eskabideak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, deialdiaren 3. eranskinean ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

Ikusten bada programak edo jarduerak 3. oinarriaren 2. puntuaren arabera diruz laguntzekoak ez diren gastuak dituela, edo deialdi honen eremuari ez dagozkiola, horiexek kendu, eta berriz eginen da eskabidearen ebaluazio ekonomikoa, hura baloratu baino lehen.

7. Onuradunen betebeharrak.

Laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako jarduerak eskabideetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean adierazitako baldintzetan gauzatzea, bai eta hala egin izana frogatzea ere. Diruz laguntzen diren jarduerak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitarte eginen dira, Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Osasun Departamentuari beste erakunde batzuek helburu eta xede bererako emaniko laguntza edo dirulaguntza guztien berri ematea, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen betiere. Beste laguntzarik jaso ezean, hori ere adieraziko da justifikazio memoriarekin batera. Eskabidea egiteko inprimaki ofiziala eskuratzeko bide berberak erabiliz lor daiteke erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

c) Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat. Horren berri aurretiaz eman behar zaio instrukzio organoari.

d) Dirulaguntza jasotzen duten toki erakundeak behartuak egonen dira "Adikzioei buruzko udal programetako jardueren memoria teknikoa" aurkeztera, eta erraztasunak emanen dituzte bere profesionalek Drogak eta adikzioak prebenitzeko planean proposatzen den prestakuntzan parte har dezaten.

e) Jarduerak gauzatu bitartean gertatzen diren aldaketa guztien berri ematea instrukzio organoari, baldin eta dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzei eragiten badiete.

f) Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, programa idazteko nahiz hedapen eta betearazpen proposamenak aurkezteko sortzen diren agiri eta material guztietan hizkera inklusiboaren erabilera bermatuko da, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun balioak, genero rol ez estereotipatuak eta zainketa ardurakidetza ageri diren irudiena ere.

g) Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

8. Gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen onuradunek arau horietan ezartzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Aipatutako informazioa onuradunaren legezko ordezkariak aurkeztu beharko du, telematikoki, deialdian horretarako gaitutako izapidearen bidez. Informazioa osatzeko epea hilabetekoa izanen da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian, argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskabidea egiten denetik hasita.

Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Onduradunak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenen kalterik gabe, betetzen ez badira, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

9. Aldaketak.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero, haren berri eman beharko zaio dagokion instrukzio organoari, eta emandako laguntza aldatzeko eskatu beharko da.

Gertatzen diren gorabeherak behar adina arrazoituko dira aldaketaren eskabideetan; gertatu bezain laster formulatuko dira eta dirulaguntzaren xedeko jarduera gauzatzeko epea bukatu baino lehen betiere; aurkezten direnetik beranduenez hilabeteko epean ebatzi beharko dira eta, bidezkoa bada, laguntza aldatuko da eta, zein den kasua, dagokion diru kopurua itzuliko.

Programa gauzatzeko diruz lagundutako gastu multzoen artean (langileak, jarduerak eta funtzionamendua) gehienez ere % 5eko desbideratze ekonomikoa onartuko da, haren osotasunari eragiten diola ulertu gabe.

Onuradunak, berari egoztekoak ez diren gerora sortutako arrazoiengatik, ezin badu diruz lagundutako programetako bat garatu, jakinaren gainean jarriko du instrukzio organoa. Aurrerakinik kobratu ez badu, dirulaguntza osoa edo partziala kobratzeko eskubidea galduko du. Aurrerakinik kobratu badu, kobratutakoa itzuliko du.

10. Dirulaguntza ordaintzea.

1. Ordainketa jarduera osorik justifikatu ondoren.

Onuradunak aurrerakinik eskatzen ez badu, eta konturako ordainketarik ere ez, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 11. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren amaierako justifikazioa —jarduera eta gastua egin izana justifikatzeko memoria teknikoa eta ekonomikoa—, 2023ko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da, 11. oinarriaren 2. puntuan adierazitakoaren arabera.

2. Ordainketa aurreratua.

Onuradunek hala eskatzen dutenean, eta frogatzen dutenean beharrezkoa dela funts likidoen hornidura egitea dirulaguntzaren xedeak betetzeko, aldez aurretik ordaintzen ahalko da Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emandako dirulaguntza.

Horretarako, dirulaguntza eskabidearekin batera, aurreko urteko bukaerari dagokion kontu egoeraren orria aurkeztu beharko da, bai eta 2023ko diru sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra duela frogatzeko.

Beharrezkotzat jotzen bada, Idazkaritzak emaniko ziurtagiri bat aurkeztuko da, aurreko paragrafoan aipatutako alderdiak adierazita, hots: diru sarrera eta gastuen aurreikuspena, eta programa gauzatzeko aldez aurretiko funts horniduraren beharra.

Dirulaguntzaren amaierako justifikazioa 2023ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 11. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

3 Konturako ordainketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluaren arabera, onuradunak ez badu frogatzen aurretik diru funtsez hornitu beharra duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, onuradunak eskatuz gero, konturako ordainketen bidez egiten ahalko da ordainketa, eta, ordainketa horietan, diruz lagundutako jardueraren zati eginari dagozkion gastu arruntak eta langile gastuak ordainduko dira, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, betiere onuradunak epe horretan egindako jardueraren memoria tekniko sinplifikatu bat eta jarduera horren ondoriozko gastuen zerrenda aurkeztu ondoren.

Konturako ordainketa horiek onuradunak eskatu beharko ditu, 2023ko urriaren 31 baino lehen betiere, eta Osasuneko zuzendari nagusiak eskabidea jasotzen denetik hilabeteko epean eman beharko duen ebazpen baten bidez ebatziko dira.

Dirulaguntzaren amaierako justifikazioa 2023ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 11. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

11. Amaierako justifikazioaren edukia.

1. Memoriak tekniko batek eta memoria ekonomiko batek osatuko dute azken justifikazioa, non adieraziko baita jarduera egin dela, baita 2022ko abenduaren 1etik 2023ko azaroaren 30era egin diren gastuak ere.

2. Entitateak eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko du azken justifikazioa, Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoan, Osasun Departamenduko zerbitzu arduradunari zuzenduta.

3. Diruz lagundutako programa edo jardueraren memoria ekonomikoari faktura eta ordainagirien kopia erantsiko zaio. Fakturak zerrenda zenbakitu batekin aurkeztuko dira, kontzeptuka xehatuta, euskarri informatikoan (kalkulu orri elektronikoa). Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakora egokituko dira.

Memoria ekonomikoak diruz lagundutako programaren gastua hartuko du barne. Langileak kontratatuz gero, Gizarte Segurantzako eta PFEZko gastuak aurkeztea onartzen ahalko da, 2024ko urtarrilaren 31ra arte.

4. Jasotako dirulaguntzaren erabilera justifikatzeko, memoria teknikoaz gainera, gastuak diruz lagundutako jarduerari egoki aplikatu zaizkiola adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, toki erakundeko idazkariak sinatua eta kontu-hartzaileak ikus-onetsia, horrelakorik baldin bada; gainera, programari loturiko fakturen zerrenda gehituko zaie, baita ordainagiriak ere.

5. Memoriak aurkezteko epea bukaturik, eta horiek diruz lagundutako jarduerarekin bat datozela egiaztatu ondoren, kudeaketa organoak espedientea itxiko du, aldez aurretik fiskalizazioa eginda.

12. Azpikontratazioa.

Onuradunak diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko ditu, diruz lagundutako zenbatekoaren % 50era bitarte gehienez, behar bezala justifikatzen bada.

Azpikontratazio aurreikuspena nahitaez eta xehe zehaztu beharko da aurkezten diren eskabideetan.

Dirulaguntza jaso dezakeen gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, onuradunak frogatu beharko du enpresa hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, hiru hornitzaileren aurrekontu bana aurkeztuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Hirugarrenekin itundutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, dagokion idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa. Azpikontratazioetan, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak bete beharko dira.

Azpikontratatzen direnak onuradunaren mende soilik egoen dira, eta hark hartuko du bere gain diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa Administrazioaren aurrean.

Kontzeptu horretatik kanpo geldituko da onuradunak diruz laguntzen den jarduera bere kasa aurrera eramateko egin behar dituen gastuak kontratatzea, esaterako, monitoreei edo profesionalei ordaintzea zerbitzu bat eman dezaten, betiere programaren plangintza eta jarraipena onuradunak egiten badu.

13. Bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, salbu xede bererako erabiltzen ahal diren Osasun Departamentuaren beste dirulaguntza batzuekin.

Alabaina, administrazio publikoek, erakunde pribatu edo publikoek, partikularrek, eta estatukoek edo nazioartekoek programa bererako emandako dirulaguntza guztien zenbatekoa, guztira, ez da inolaz ere izanen haren kostu osoa baino handiagoa.

14. Itzulketa eta ez-betetzeak.

1 Jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, guztia edo zati bat, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren arrazoiak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2 Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

3 Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

4 Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa % 5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, penalizazioa % 1 handituko da igarotzen den egun bakoitzeko, 15 egunera arte gehienez ere.

15. Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuraduna dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboetarako zehapen araubidearen mende egonen da, zeina Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita baitago, eta han ezarritako erantzukizunak izanen ditu.

16. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen, haren oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluarekin.

18. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/eu/ webgune ofizialean eta Espainiako Dirulaguntzen Datu Basean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

19. Datuen babesa.

Eskabidean eta deialdi honetan aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira deialdia ebazteko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Datuen tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren Atarian dago ikusgai, zehazki, Osasun Departamentuaren "Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa" izeneko atalean, web helbide honetan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datuen-babesa

2. ERANSKINA

Gehieneko modulu diruz lagungarriak

a) Foru Komunitateko Administrazioan indarrean dauden gehieneko ordainsariak, langileriaren, kilometrajearen eta irakaskuntzaren kontzeptuetan: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/langile-publikoak edo kasuan kasuko hitzarmen kolektiboak.

b) Jardunaldi, irakaskuntza, prestakuntza, jarduera eta antzekoetan, hauexek izanen dira gehieneko tarifak:

–Hitzaldia, irakaskuntza tailerrean edo hezkuntza jarduera: gehienez 71,72 euro orduko, eta 12 ordu proiektu bakoitzeko, salbu eta zenbait eskualde edo 3 entitate baino gehiago hartzen dituzten proiektuak (behar bezala justifikatua), horietan gehienekoa 72 ordukoa izanen baita proiektu bakoitzeko.

–Hitzaldiak, jardunaldiak, mahai-inguruak, antzerkia, zineforuma: gehienez ere 155 euro saio bakoitzeko, 55 euro mahai-inguruan parte hartzeagatik eta 500 euro programako, zenbait eskualde hartzen dituzten proiektuak salbu (behar bezala justifikatua).

–Boluntarioen eta monitoreen prestakuntza eta eguneratzea: gehienez ere 500 euro programako.

–Ariketa fisikoko taldeak: gehienez 155 euro taldeko hilean, eta, gehienez, 3 talde programako, salbu eta toki erakundeek oinarrizko laguntzako zentroen laguntzarekin egiten dituzten programetan, zeinetan taldeen kopurua oinarrizko laguntzako zentroek esaten dutenaren araberakoa izanen baita. Garraioa eskualdeko programetan soilik lagunduko da diruz.

–Jardueren zabalkunde gastuak: gehienez 205 euro programako.

–Paper-gauzetako gastua jardueretarako; gehienez 350 euro programako. Behar bezala justifikatutako eta zehaztutako beste material batzuk, gehienez ere 1.750 euro programako.

Eranskin honetan aurreikusitakoak baino tarifa handiagoak aurkezten badira, horien beharra justifikatu beharko da, eta dagokion instrukzio organoak onartu beharko ditu jarduerak egin baino lehen. Bestela, eranskinean aurreikusitakoak ordainduko dira, edozein dela ere haien egiazko kostua.

3. ERANSKINA

Programen balorazioa

Programa bat dirulaguntza jasotzeko modukotzat jotzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Horietarik 15 gutxienez 2. atalean lortu beharko dira (proiektuaren kalitatea).

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da programaren kostuari portzentaje bat aplikatuta, lorturiko puntuen adinakoa, betiere gutxieneko puntuazioa gainditzen bada, eta aurrekontuan jasotakoaren arabera. Kreditu erabilgarria gaindituz gero, dirulaguntzak hainbanatuko dira, baremoa aplikatzetik ateratzen diren kopuruen arabera.

Balorazio-irizpideak.

Irizpide hauek erabiliko dira balorazioan:

1.–Aurkezturiko programa bat etortzea eta/edo osagarria izatea Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: gehienez 25 puntu.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategia indardunekin bat etortzea: 15 puntu arte.

–III. Prebentzio Planarekin bat etortzea: Drogak eta adikzioak: 8 puntu arte.

–Bat etortzea Drogei buruzko Plan Nazionaleko Drogen kontrako Ekintza Planarekin: 5 puntu arte.

–Bat etortzea Osasun Sistema Nazionaleko Osasunaren Sustapenerako eta Prebentziorako Estrategiarekin toki eremuan: 2 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

–Haurren eta nerabeen osasuna sustatzea: 2 puntu arte.

–Guraso eskola: puntu bat arte.

–Gazteen osasuna sustatzea. Foru Plana: 2 puntu arte.

1.3. Ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste ikuspegi batzuk sartzea: 5 puntu arte.

–Adikzioetarako arrisku faktoreen ikuspegia sartzea, Droga eta Toxikomanien Europako Behatokiaren arabera (prebentzio selektiboaren eta adieraziaren estrategiak): 3 puntu.

–Genero ikuspegia kontuan hartzea: 1 puntu.

–Kultura arteko ikuspegia kontuan hartzea: 1 puntu.

1.4. Drogei buruzko Plan Nazionalaren deialdiaren arabera aurkeztutako eskabideen kasuan, modu osagarrian, deialdi horretan zehaztutako helburuak aintzat hartuko dira.

2.–Aurkeztutako programaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

–Beharren hasierako analisia informazio kuantitatiboarekin eta kualitatiboarekin: 4 puntu arte.

–Baliabide komunitarioen hasierako analisia: 3 puntu arte.

–Helburu orokorren argitasuna eta garrantzia: 3 puntu arte.

–Berariazko helburuen zehaztasuna: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

–Erreferentziako populazioaren definizioa, kontuan izanda diruz lagundu beharreko proiektuak proiektu komunitarioak direla: 3 puntu arte.

–Xede-populazioa: 5 puntu arte.

–Parte-hartzaileengan duen eraginaren analisia: 5 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

–Helburuen, metodologiaren eta planteatzen diren jardueren arteko koherentzia: 7 puntu arte.

–Ebaluazioa adierazle kuantitatibo eta kualitatiboekin: 7 puntu arte.

3.–Entitatearen egokitasuna programa aurrera eramateko: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

–Integrazioa eskatzailearen beste ekimen batzuekin: 3 puntu arte.

–Integrazioa eskualdean garatzen diren beste programa batzuekin: 3 puntu arte.

–Pertsona guztientzat hurbileko prebentzio-egiturak garatzea, prebentzio unibertsal, selektibo eta adierazia bultzatzen duten esku-hartzeekin: 3 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eta autolaguntzarako eremuak askotarikoak izatea: 10 puntu arte.

–Prebentzio komunitarioaren estrategiak erabiltzea: 3 puntu arte.

–Sareko lana: 3 puntu arte.

–Bitartekaritza soziala erabiltzea: 2 puntu.

–Berdinen arteko hezkuntza: 2 puntu.

3.3. Eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

–Konfinantzaketa ≥ % 50: 5 puntu.

–Konfinantzaketa < % 50: 2 puntu.

–Ez dago kofinantzaketarik: 0 puntu.

3.4. Programa gauzatzeko gaitasun teknikoa: 8 puntu arte.

–Eskatzailearen profesionalen arduraldia programan: 5 puntu arte.

–Erabilitako baliabideak aurkeztu den proiektuarentzat egokiak izatea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

–Aurkeztutako proiektuak boluntariorik badu guraso elkarteekin, bitartekariekin, haur eta gazteen aisian eta abar egindako esku-hartzeetan: 2 puntu.

–Eskatzailean boluntarioak izatea: 1 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2304157