74. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 12a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa

Agoitzen, 2023ko apirilaren 7an, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoa betez eta autonomia erkidegoko eta udaletako hauteskunde orokorretarako deialdiaren 2023ko apirilaren 4ko dekretuari jarraikiz, honako hauek agertu dira Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratzeko xedez:

Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa, María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile titularra, eta Francisco Jesus Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea; denak agertu ondoren, Batzordearen kideak izendatzeari ekin zaio. Kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria, ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.2 artikuluaren arabera izendatua, Roberto Sierra Gabarda jauna, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile dekanoa.

Bokal judizialak: María Teresa Santos Alonso andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epailea; eta Francisco Jesus Ojer Valencia jauna, Lergako bake epailea.

Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, María Teresa Gurruchaga Zabala andrea, Agoizko Barruti Judizialeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua (Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegia).

Horrekin guztiarekin, egintza amaitutzat eman eta honako hau luzatzen da. Kide guztiek sinatu dute, baita nik ere. Fede ematen dut.

Agoitzen, 2023ko apirilaren 7a.–Roberto Sierra Gabarda, María Teresa Santos Alonso, María Teresa Gurruchaga Zabala eta Francisco Jesús Ojer Valencia.

Iragarkiaren kodea: J2305589