Iragarkia
68. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 4a - BEREZIA
5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
34/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 29koa, Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeetarako deialdia egiten duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak Nafarroako Kontzejuetako gobernu eta administrazio organoen osaera arautzen du.
Bestaldetik, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak Nafarroako Kontzejuetako organoetako kideak hautatzeko sistema ezartzen du, eta udal-hauteskundeen egun berean izanen da hori.
Bat etorriz Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin, kontzejuetako hauteskundeetarako deialdia Nafarroako Gobernuak egin behar du foru dekretu baten bidez, eta dekretu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da udal-hauteskundeetarako deialdiaren errege dekretua argitaratzen den egun berean, edo lehenago, baina, betiere, errege dekretu horrek indarra hartzen duen egun berean hartuko du indarra.
Foru lege horren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, kontzejuetako hauteskundeetarako deialdiarekin batera kontzejuen zerrenda (kontzejuak udaletan bilduak) argitaratu behar da, aipatu arauan ezartzen diren zehaztapenekin.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren hogeita bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Kontzejuetako hauteskundeetarako deialdia egiten da, Nafarroako Kontzejuetako gobernu eta administrazio organo berriak eratzeko, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikuluan ezarritakoari.
2. artikulua. Kontzejuetako hauteskundeak 2023ko maiatzaren 28an eginen dira, igandearekin, eta honako kargu hauek betetzeko bozketa eginen da:
a) Kontzeju irekiko lehendakariak; kontzeju irekiaren araubidean eratuko dira 50 biztanle baino gutxiagoko kontzejuak, edo, 50 biztanle edo gehiago izanik ere, borondatez kontzeju ireki gisa eratzea erabakitzen duten kontzejuak, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari horren berri eman badiote eta erabaki hori kontzeju-batzarrean hartu bada legezko kideen gehiengo osoz eta kontzejuetarako hauteskundeen deialdia baino lehen.
b) Kontzeju-batzarretako lehendakariak eta bokalak; kontzejua gobernatu eta administratzeko, lehendakari batek eta lau bokalek osatutako batzarra eratuko da 50 biztanle edo gehiago eta 1.000 baino gutxiago duten kontzejuetan, edo, kontzeju irekiko araubidean eratutako kontzejuak izanik, borondatez batzarra eratzea erabakitzen duten kontzejuetan, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari horren berri eman badiote eta erabaki hori legezko kideen gehiengo osoz hartu bada kontzejuetarako hauteskundeen deialdia baino lehen.
c) Kontzeju-batzarreko lehendakaria eta bokalak; 1.000 biztanle edo gehiagoko kontzejuak gobernatu eta administratzeko, lehendakari batek eta sei bokalek osatutako kontzeju-batzarra eratuko da.
3. artikulua. Foru dekretu honen bidez deitzen diren hauteskundeak honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen dira: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikulua; Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, eta hura garatzen duen araudia.
4. artikulua. Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoa betez, kontzejuen zerrenda onesten da (hurrenkera alfabetikoan antolatua eta kontzejuak udaletan bilduak). Zerrenda hori foru dekretu honen eranskinean ageri da. Kontzeju bakoitzari dagokion udalerria zehazten da, bai eta kontzeju bakoitzean Kontzeju Irekiko lehendakaria ala kontzeju-batzarreko lehendakaria eta bokalak hautatu behar diren ere.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek udal-hauteskundeetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
KONTZEJUEN ZERRENDA, UDALETAN BILDUAK
UDALA | KONTZEJUA | BIZTANLEAK (2022-1-1) | HAUTATU BEHARREKO KARGUAK |
Allin | Amillao | 25 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Allin | Aramendia | 75 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Arbeitza | 181 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Artabia | 123 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Etxabarri | 64 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Eultz | 56 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Galdio | 61 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Larrion | 149 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Muneta | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Allin | Zubielki | 107 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Artatza | 147 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Bakedao | 127 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Barindao | 98 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Ekala | 37 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ameskoabarrena | San Martin | 65 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Zudairi | 228 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Antzin | Antzin | 316 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Antzin | Mendilibarri | 16 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Aritzu | 50 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Anue | Burutain | 87 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Anue | Egozkue | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Etsain | 46 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Etulain | 28 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Leazkue | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Olague | 231 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Araitz | Arribe-Atallu | 253 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Araitz | Azkarate | 97 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Araitz | Gaintza | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Araitz | Intza | 64 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Araitz | Uztegi | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Arakil | Egiarreta | 84 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Ekai | 37 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Arakil | Errotz | 67 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Etxarren | 159 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Etxeberri | 61 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Hiriberri Arakil | 118 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Ihabar | 129 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Izurdiaga | 169 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Satrustegi | 55 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Arakil | Urritzola | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Arakil | Zuhatzu | 44 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Aranguren | Aranguren | 88 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Aranguren | Labiano | 159 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Aranguren | Taxoare | 365 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Aranguren | Zolina | 37 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Arrieta | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Azparren | 18 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Hiriberri-Artzibar | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Lakabe | 40 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Nagore | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Saragueta | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Artzibar | Uritz | 18 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Atetz | Aroztegi | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Atetz | Beratsain | 24 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Atetz | Beuntza | 58 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Atetz | Eritzegoiti | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Atetz | Ziganda | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Basaburua | Arrarats | 56 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Basaburua | Beruete | 146 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Basaburua | Gartzaron | 77 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Basaburua | Igoa | 85 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Basaburua | Ihaben | 41 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Basaburua | Itsaso | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Basaburua | Jauntsarats | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Basaburua | Orokieta-Erbiti | 83 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Basaburua | Udabe-Beramendi | 83 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Aitzoain | 469 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Añezkar | 191 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Artika | 4799 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Berriobeiti | Ballariain | 33 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Berriobeiti | Berriobeiti | 660 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Berriogoiti | 1076 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Berriobeiti | Elkarte | 16 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Berriobeiti | Larrageta | 85 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Lotza | 66 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Oteitza | 58 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Bertizarana | Legasa | 259 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Bertizarana | Narbarte | 291 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Bertizarana | Oieregi | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Biurrun-Olkotz | Biurrun | 186 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Biurrun-Olkotz | Olkotz | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Zarrakaztelu | Figarol | 252 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Asterain | 332 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Zizur Txikia | 2448 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Zizur | Gazolatz | 132 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Larraia | 62 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Muru-Asterain | 77 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Paternain | 396 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Undio | 257 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zizur | Zarikiegi | 175 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ergoiena | Dorrao | 119 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ergoiena | Lizarraga | 168 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ergoiena | Unanu | 86 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Altzuza | 245 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Ardatz | 86 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Azpa | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Eguesibar | Badostain | 335 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Eguesibar | 419 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Elkano | 223 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Elia | 19 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Eguesibar | Ibiriku | 61 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Olatz | 683 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Sagaseta | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Aintzioa | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Aurizberri | 245 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Bizkarreta-Gerendiain | 101 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Erro | 137 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Esnotz | 33 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Lintzoain | 64 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Mezkiritz | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Orondritz | 44 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Zilbeti | 49 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Antxoritz | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Eugi | 347 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Inbuluzketa | 40 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Iragi | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Larrasoaña | 155 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Saigots | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Sarasibar | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Urdaitz | 109 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Zabaldika | 43 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Zubiri | 474 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Etxarri Aranatz | Lizarragabengoa | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ezkabarte | Arre | 1075 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Ezkabarte | Azotz | 175 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Zildotz | 55 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ezkabarte | Eusa | 51 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Makirriain | 81 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Orikain | 116 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Orrio | 54 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Sorauren | 189 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezporogi | Ageza | 41 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Galar | Arlegi | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Cordovilla | 850 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Espartza | 372 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Ezkirotz | 337 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Galar | 141 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Olatz Nagusia | 25 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Galar | Getze Galar | 289 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galar | Subitza | 193 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Galoze | Itzalle | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Galoze | Izize | 14 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Galoze | Uskartze | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Argiñano | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Estenotz | 20 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Garisoain | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Genbe | 26 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Irurre | 33 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Gesalatz | Iturgoien | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Gesalatz | Izurtzu | 23 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Lerate | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Muetz | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Muniain Gesalatz | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Bidaurre | 39 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Goñi | Aizpun | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Goñi | Azantza | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Goñi | Goñi | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Goñi | Amunarritz | 60 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Goñi | Urdotz | 16 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gorza | Gorza | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gorza | Igari | 9 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Girgillao | Etxarren | 28 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Girgillao | Girgillao | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ibargoiti | Abintzao | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ibargoiti | Getze Ibargoiti | 158 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ibargoiti | Idotzin | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ibargoiti | Izko | 47 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Iguzkitza | Azketa | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iguzkitza | Iguzkitza | 201 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Iguzkitza | Labeaga | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iguzkitza | Urbiola | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Eraso | 36 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Etxaleku | 106 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Imotz | Goldaratz | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Latasa | 90 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Muskitz | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Oskotz | 67 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Imotz | Urritza | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Imotz | Zarrantz | 13 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itza | Aginaga | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itza | Aldaba | 58 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Aritz | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itza | Atondo | 37 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itza | Eritze | 54 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Gulia | 55 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Itza | 139 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Larunbe | 73 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Lete | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itza | Otxobi | 68 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Saratsa | 129 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Saratsate | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Itza | Zia | 39 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itzagaondoa | Ardatz | 36 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Beorburu | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Gartziriain | 27 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Larraiotz | 27 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Markalain | 46 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Nabatz | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Nuin | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Txulapain | Ollakarizketa | 109 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Txulapain | Otsakar | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Osinaga | 25 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Txulapain | Untzu | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lana | Galbarra | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lana | Gastiain | 52 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Lana | Narkue | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lana | Ulibarri | 19 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lana | Biloria | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lapoblación | Lapoblación | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Lapoblación | Meano | 92 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Albiasu | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Aldatz | 109 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Alli | 39 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Arruitz | 75 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Astitz | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Azpirotz-Lezaeta | 59 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Baraibar | 79 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Errazkin | 62 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Etxarri | 65 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Gorriti | 83 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Iribas | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Madotz | 16 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Mugiro | 66 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Oderitz | 59 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Uitzi | 111 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Leotz | Iratxeta | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Leotz | Leotz | 23 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Leotz | Olleta | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Longida | Aos | 48 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Longida | Artaxo | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Longida | Ekai Longida | 73 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Longida | Murelu Longida | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Longida | Billabeta | 33 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Mendaza | Acedo | 130 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Mendaza | Asarta | 43 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Mendaza | Mendaza | 87 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Mendaza | Ubago | 37 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Arteaga | 36 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Gauza | 60 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Metauten | Metauten | 41 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Ollobarren | 53 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Ollogoien | 21 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Zufia | 73 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Murillo el Cuende | Murillo el Cuende | 40 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Murillo el Cuende | Arrada | 594 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Murillo el Cuende | Traibuenas | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Nabaskoze | Aizpurgi | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Nabaskoze | Nabaskoze | 76 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Nabaskoze | Ustaize | 20 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Noain (Elortzibar) | Elortz | 327 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Noain (Elortzibar) | Gerendiain | 24 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Noain (Elortzibar) | Imarkoain | 423 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Noain (Elortzibar) | Dorre | 287 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Noain (Elortzibar) | Zabalegi | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Anotzibar | 39 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Ziaurritz | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Odieta | Gaskue | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Odieta | Gelbentzu | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Gendulain | 13 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Latasa | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Ostitz | 94 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Odieta | Erripa | 47 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Olaibar | Enderitz | 131 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Olaibar | Olabe | 134 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Olaibar | Olaitz | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Olaibar | Otsakain | 57 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ollaran | Anotz | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ollaran | Beasoain-Egillor | 116 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ollaran | Iltzarbe | 50 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ollaran | Ollo | 60 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ollaran | Saldise | 10 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ollaran | Senosiain | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ollaran | Ultzurrun | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oloritz | Etxague | 15 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Oloritz | Mendibil | 56 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oloritz | Oloritz | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oloritz | Soltxaga | 50 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Aratzuri | 396 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Artazkotz | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Oltza Zendea | Asiain | 154 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Ibero | 226 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Izkue | 74 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Itzu | 64 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Oltza Zendea | Lizasoain | 86 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Oltza | 63 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Ororbia | 774 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erromantzatua | Arbontze | 45 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erromantzatua | Biotzari | 55 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erromantzatua | Domeñu | 41 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Zangoza | Gabarderal | 136 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zangoza | Rocaforte | 40 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Sartze | Ibiltzieta | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Sartze | Sartze | 26 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Tebas-Muru Artederreta | Muru Artederreta | 210 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Tebas-Muru Artederreta | Tebas | 425 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Torralba del Río | Otiñano | 14 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Alkotz | 193 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Arraitz-Orkin | 210 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Auza | 161 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Eltso | 63 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Eltzaburu | 144 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Gerendiain | 86 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Gorrontz-Olano | 27 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ultzama | Ilarregi | 52 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Iraizotz | 280 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Larraintzar | 121 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Lizaso | 139 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Suarbe | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ultzama | Urritzola-Galain | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Zenotz | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Untzitibar | Altzorritz | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Untzitibar | Artaitz | 39 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Untzitibar | Zenborain | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Untzitibar | Untziti | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Untzitibar | Zabaltzeta | 15 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulgoiti | Aietxu | 17 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulgoiti | Imirizaldu | 25 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulgoiti | Irurozki | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulgoiti | Ongotz | 20 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulbeiti | Artieda | 162 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Urraulbeiti | Arripodas | 19 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulbeiti | San Vicente | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulbeiti | Tabar | 59 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Allotz | 112 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Arandigoien | 92 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Aritzala | 81 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Aritzaleta | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Aizkoa | 83 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Bearin | 205 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Eraul | 90 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Gorozin | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Ibiriku Deierri | 53 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Iruñela | 58 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Lakar | 67 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Lorka | 133 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Murelu Deierri | 34 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Murugarren | 66 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Errezu | 121 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Ugar | 44 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Hiriberri Deierri | 79 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Zabal | 69 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Zurukuain | 106 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zabaltza | Arraitza | 89 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zabaltza | Ubani | 143 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Zabaltza | Zabaltza | 65 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Iragarkiaren kodea: F2305121
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50