66. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan edo egoitza elektronikoan (https://liedena.sedelectronica.es) aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Ledean, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2304537