65. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udaleko artxibozain 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 20an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren zerbitzurako udal artxibozain lanpostu bat, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko 2022ko 35. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratutako deialdiaren 9.1 oinarriarekin, honako hau erabakitzen da: kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena onestea Beatriz Marcotegui Barber andrearen alde, deitutako oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.

Interesdunak 30 egun naturaleko epea du proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 9.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalean aurkezteko.

Iruñean, 2023ko martxoaren 20an.–Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2304660