62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Norgehiagoka, 277., 283., 293., 294. eta 295. herri-koben erabilera eta ustiapena lagatzeko

Valtierrako Udalak, 2023ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen baldintza-agiri bat, onuradunak norgehiagoka bidez zehazteko 277., 283., 293., 294. eta 295. herri-koben erabileraren lagapenean.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal-bulegoetan. Eskaintzek izan behar dute herria turismoaren aldetik sustatzeko proiektuei buruzkoak, eta horiek aurkezteko hamabost eguneko epea dago, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Valtierran, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2304380