62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1016/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, anatomia patologikoaren teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 25ko 878E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan anatomia patologikoaren teknikari espezialisten (APTE) 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 2ko 1799E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 15ekoa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 8ko 2364E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (6 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, anatomia patologikoaren teknikari espezialisten (APTE) lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat:

REBOLO EXPOSITO, TANIA

–Txanda irekia:

USTARROZ IZQUIERDO, SANDRA

MORENO BARCOS, ANA

GONZALEZ MAYORGA, FRANCISCO ANKOR

ALVAREZ MONTERO ELENA

AZNAREZ MARTINEZ, MARIA CARMEN

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

Desgaitasuna

REBOLO EXPOSITO, TANIA

70115

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

USTARROZ IZQUIERDO, SANDRA

70124

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MORENO BARCOS, ANA

71050

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

GONZALEZ MAYORGA, FRANCISCO ANKOR

70869

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ALVAREZ MONTERO, ELENA

70915

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

AZNAREZ MARTINEZ, MARIA CARMEN

70917

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2304622