60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/04506 JV/oc espedientea

Areson obrak egiteko baimen-eskaera.

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Aresoko Udala.

Helbidea: Eliz bidea plaza, z.g. - 31876-Areso (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Tokia: Areso.

Udal-mugartea eta probintzia: Areso (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

–Bideak berritzeko egin beharreko obrak honako hauek dira:

  • Urteagako bidea:
    • Sestraren errepasoa egitea 500 metro linealean; 10 eta 20 cm arteko sakonerako ildoen betelana eginen da, eta oinarri-azpiko geruza bat zabalduko da, 500,00 x 3,50 x 0,20 m-ko material granular ofitikoz egina eta PM % 95ean trinkotua.
  • Gorritiko bidea (Matxain):
    • Sestraren errepasoa egitea 490 metro linealean;,10 eta 20 cm arteko sakonerako ildoen betelana eginen da, eta oinarri-azpiko geruza bat zabalduko da, 490,00 x 4,00 x 0,15 m-ko material granular ofitikoz egina eta PM % 95ean trinkotua.
  • Tellagurretako lurpeko kanalizazioa (erretena):
    • Hodi berriko 50 metro lineal jartzea, hormigoi armatuzkoak, 1000 mm-ko barne-diametrokoak, hodi zaharra kenduz, betelana egitea eta ondorengo trinkotzea.
  • Antxonbordako bidea:
    • 50 m³-ko hondeaketa (lur-erauzketa) eta betelanak egitea.
  • Merkuko bidea:
    • Sestraren errepasoa egitea 100 metro linealean; 10 eta 20 cm arteko sakonerako ildoen betelana eginen da, eta oinarri-azpiko geruza bat zabalduko da, 100,00 x 3,50 x 0,20 m-ko material granular ofitikoz egina eta PM % 95ean trinkotua, eta areka garbitzea.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, hogei egunez, eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten epe horretan, Aresoko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko martxoaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2303745