60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-214. Esteribarren ur publikoen aprobetxamendurako eskaera

Joaquín Equisoain Ripak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Joaquín Equisoain Ripa.

Ur-ibilgua: Inbuluzketa.

Hargunearen tokia: Ordoki.

Hargunearen udalerria: Inbuluzketa-Esteribar (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,008 l/s.

Xedea: Ureztaketa.

Eskatutako aprobetxamendua, funtsean, Inbuluzketa errekatik (Arga ibaiaren arroa, Inbuluzketa-Esteribar, Nafarroa) ura zuzenean hartzean datza, 24. poligonoko 21. lurzatian 0,035 hektarea ureztatzeko, lehen aipatutako udalerri berean.

Aprobetxamenduari lotutako instalazioak hauek dira: Inbuluzketa errekatik ura zuzenean hartzeko hargune bat, errekaren ertzean kokatuko den 1,36 zaldi-potentziako motoponpa txiki baten bidez. Ura instalazio mugikor baten bidez eramanen da ureztatu beharreko lurretaraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2303669