60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

854/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi batzuk onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa), lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, egonkortze-tasari dagokiona, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuari jarraikiz (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak egiteko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Eskaintza horretan, besteak beste, I. eranskinean zerrendatzen diren lanpostu batzuk sartu ziren, C mailakoak.

Irailaren 14ko 80/2022 Foru Dekretuaren bidez (191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, eta maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aldaketa onetsi zen.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan gauzatzeko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10.1 artikuluak ezartzen duenez, egonkortzeko lan-eskaintza publikoan sartutako lanpostuak barne mugikortasuneko prozedura batean eskainiko dira, lekualdatze-lehiaketa bidez, eta bertan parte hartzen ahalko dute deialdiaren xede den lanpostu berean izendapena duten langile finkoek.

Prozedura horri aplikatu beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeari dagokion araudia, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean ezarritako berezitasunekin.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdiak onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIAK, I. ERANSKINEAN ZERRENDATZEN DIREN C MAILAKO LANPOSTU HUTSAK LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO

Deialdi horiek oinarri hauen arabera arautuko dira:

OINARRIAK

1.–Deialdien xedea.

1.1. Deialdi hauen xedea da lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea I. eranskinean zerrendatzen diren C mailako lanpostu hutsak.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Deialdi horietan, I. eranskinean zerrendatzen diren lanpostu hutsen deialdia egiten da hasiera batean. Lanpostu horiek sartuta daude maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuan (2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 30ekoan), zeinaren bidez 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako (eskaintza partzial hori bat dator egonkortze-tasarekin, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan gauzatzeko neurriei buruzko maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren arabera), baita irailaren 14ko 80/2022 Foru Dekretuan ere, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten baita maiatzaren 25eko 57/2022 Foru Dekretuaren aldaketa. Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko aldez aurreko barne-egokitzapenerako prozesuen tramitazioaren ondoriozkoen deialdia ere egiten da.

2.2. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.3. Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan gauzatzeko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, hasiera batean deitutako lanpostuetatik honako hauek kenduko dira: lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duten langile finkoei esleitutakoak, borondatezko eszedentziatik zerbitzu aktibora itzultzen direnei esleitutakoak, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik esleitutakoak.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.

3.2. B, C edo D motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero:

–B, C edo D motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 4.1 puntuan ezarritako epean edo

–B, C edo D motako gidabaimena izatea.

3.3. Ingelesa edo Europar Batasuneko hizkuntza bat eskatzen duten lanpostuak lortu nahi izanez gero, honako hauek bete beharko dira:

–Izangaiak nahi duen lanpostuko hizkuntza eskakizun bera eta antzeko jakite-maila dituen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 4.1 puntuan ezarritako epean, edo

–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, lanposturako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea. Titulu edo ziurtagiri hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean bildu den tituluen zerrendan agertu beharko da, edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da.

3.4. Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

3.5. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3.6. Zamak maneiatzea ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da medikuaren txosten bat, lanpostu horretan aritzeko gaitasuna ziurtatzen duena.

3.7. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.8. Zerbitzu, atal, bulego edo horiekin parekatutako unitateren bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.9. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.10. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.11. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute kasuan kasuko lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, dagokion lanpostuan, eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.12. Jarduneko zerbitzura itzuli diren langileak behin-behinean lanpostu huts bati atxikita badaude, dagokion lanpostuaren lekualdatze-lehiaketaren deialdira aurkeztu beharko dute, behin betiko destinoa esleitu dakien.

3.13. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketan.

4.–Eskaerak eta dokumentazioa.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi bakoitzean parte hartzeko eskaerak 10 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute inskripzio-orria, Internet bidez (https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa), "Langile publikoentzako informazioa: promozioak, lekualdatzeak eta beste zerbitzu batzuk" eta "Merezimendu-lehiaketak" sakatuz, deialdi honi dagokion fitxan.

Lehiakideek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko merezimenduei buruz; izan ere, kontuan hartuta merezimendu bakartzat hartuko direla administrazio publikoetan egindako zerbitzuak eta horretarako zenbatuko dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek deialdia argitaratzen den egunera arte aitortutako antzinatasuna (puntu 1 urteko), informazio hori zuzenean gehituko zaio izangai bakoitzaren espediente pertsonalari, eta epaimahaiaren esku jarriko da, barematu dezan.

4.3. Baldintzak frogatzea:

4.3.1. B, C edo D motako gidabaimenaren eskakizuna edo hizkuntza edo euskara eskakizuna esleiturik duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematikoki aurkeztuko dute, izena emateko eskabidearekin batera, baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa. Lehiakideak agiri horiek aurkeztetik salbuetsita geldituko dira gidabaimena edo Europar Batasuneko hizkuntza jakitea eskatzen duen lanpostu baten titularra badira edo betetzen ari badira.

4.3.2. 3.5 oinarriko baldintza egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututako Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.

4.3.3. 3.6 oinarriko baldintza egiaztatzearren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako txosten medikoa beharko da. Horretarako, izena emateko eskabidean eskatu beharko da hori.

5.–Lehiakideak onartzea.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web fitxan, argitaratzeko aginduko du.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 3 egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, dagokion deialdiari buruz dagoen fitxatik abiatuta.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web fitxan, argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web fitxan, argitaratzeko aginduko da.

5.4. Eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emanen du lehiaketa hutsik uzteko.

6.–Kalifikazio epaimahaiak.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute lekualdatze-lehiaketetarako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

–Ordezkoa: Pilar Goñi Muro andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Nuria Hernández Guillén andrea, langileen ordezkaria, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

–Ordezkoa: Julia Aznárez Fraile andrea, langileen ordezkaria, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

–Idazkaria: María Esther Castillo Noáin andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Hautaketa Prozesuen Koordinazio Administratiboko Unitateko burua.

–Ordezkoa: Pedro Luis Bados Otazu jauna, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Hautaketa Prozesuen Koordinazio Juridikoko Unitateko burua.

6.2. Kalifikazio epaimahaiak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahalko dira.

Behin kalifikazio epaimahaiak eratuak direnean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.–Merezimenduak.

7.1. Lekualdatze-lehiaketaren deialdi hauetan, merezimendu bakartzat hartuko dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu 1 emanen da urteko, kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasuna.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

7.2. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.3. Balorazioa egin ondoren, epaimahaiek argitara emanen dute Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan, lehiakide bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, lehiakideek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

7.4. Kalifikazio epaimahaiek egiten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko dituzte Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web fitxan, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko diote Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, espediente osoarekin batera.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Epaimahaiaren espedientea jaso ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze-lehiaketarako azkenean deitzen diren lanpostu hutsei buruz, eta, aldi berean, lanpostu hutsak hautatzeko epea irekiko da. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren dagokion deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

8.2. Parte-hartzaileek 5 egun naturaleko epea izanen dute eskaera bide telematikoaren bitartez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako lanpostuari.

8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiakideek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

9.–Lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio: batetik, desgaitasunaren ondoriozko birkokapenen prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua; eta bestetik, abuztuaren 22ko 65/2018 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzen duena.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona espresuki onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bidez esleituko dizkie lehiakideei egokitu zaizkien lanpostuak, eta lanean hasteko eguna ezarriko du. Data hori bakarra izanen da dagokion prozeduran parte hartzen duten guztientzat. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

10.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiek ematen dituzten egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

I. ERANSKINA

Deitutako lanpostuak eta lanpostu hutsen kopurua

LANPOSTUA

LANPOSTU HUTSEN GEHIENEKO KOPURUA

ADMINISTRARIA

627, 778, 786, 806, 811, 813, 1037, 1066, 1220, 1384, 1393, 1401, 1527, 1534, 1543, 1680, 1808, 2177, 2331, 2487, 2577, 2582, 2598, 2665, 2681, 2683, 3337, 3339, 3821, 4260, 4285, 4591, 4986, 5041, 5388, 5416, 5467, 5472, 5484, 5487, 5498, 5525, 5527, 5546, 5831, 5857, 5913, 6136, 6168, 6183, 6190, 6194, 6197, 6634, 6795, 7273, 7437, 7456, 7485, 7559, 7938, 8133, 8621, 10116, 10724, 10910, 10929, 10930, 10936, 11138, 11210, 30345, 30581, 30623, 30861, 31462, 31632, 31925, 32191, 32287, 32377, 32528, 32728, 33328, 33542, 33695, 33983, 34537, 34552, 34666, 35620, 36061, 36074, 36111, 36954, 37400, 37401, 37407, 37440, 37448, 37453, 37455, 37458, 37461, 37465, 37583, 37587, 37589, 37592, 37593, 38028, 38035, 38038, 38041, 38059, 38060, 38061, 38062, 38063, 38064, 38065, 38067, 38068, 38069, 38070, 38071, 38072, 38939, 38941, 38956, 38957, 38979, 38987, 38989, 38990, 39018, 39034, 39035, 39092, 39093, 39367, 39393, 39544, 60026, 60055, 60148, 60206, 60281, 60363, 60384, 60568, 60578, 60770, 60774, 60808, 60909, 60955, 61028, 61051, 61159, 61173, 61199, 61228, 61234, 61304, 61466, 61529, 61687, 61805, 61835, 61943, 61971, 62036, 62089, 62145, 62460, 62508, 62549, 62651, 62652, 62653, 62656, 62660, 62689, 62770, 62776, 62900, 62904, 62945, 63000, 63040, 63099, 63246, 63256, 63357, 63642, 63774, 63781, 63786, 63888, 64060, 64065, 64099, 64108, 64157, 64174, 64184, 64277, 64305, 64369, 64403, 64445, 64478, 64647, 64671, 64778, 64792, 64933, 64951, 65044, 65065, 65214, 65460, 65608, 65808, 66011, 66447, 66475, 66480, 66606, 66611, 66614, 66615, 66619, 66666, 66667, 66686, 66823, 66860, 66933, 67070, 67073, 67074, 67075, 67078, 67334, 67365, 67366, 67367, 67424, 67426, 67432, 67453, 67499, 67558, 67571, 67572, 67573, 67660, 67749, 67750, 67761, 67762, 67779, 67780, 67813, 67871, 67935, 67968, 67970, 67971, 67974, 68029, 68068, 68304, 68308, 68322, 68323, 68331, 68381, 68488, 68567, 68639, 68684, 68686, 68687, 68715, 68717, 68719, 68721, 68723, 68789, 68792, 68838, 68902, 68971, 69032, 69036, 69037, 69038, 69079, 69098, 69441, 69443, 69451, 69452, 69454, 69457, 69460, 69461, 69469, 69471, 69473, 69520, 69521, 69522, 69523, 69529, 69810, 69811, 69812, 69813, 69888, 69893, 69895, 69896, 69898, 69899, 70020, 70023, 70024, 70030, 70618, 70690, 70691, 70692, 70693, 70694, 70731, 70735, 70831, 70932, 70934, 70938, 71052, 71168, 71199, 71206, 71217, 71295, 71296, 71298, 71433, 71489, 71581, 71719, 71751, 71763, 71787, 71788, 71842, 71852, 71860, 71902, 71927, 71947, 71971, 71972, 71973, 72123, 72126, 72129, 72130, 72134, 72159, 72160, 72232, 72233, 72234, 72235, 72298, 72300, 72301, 72330, 72333, 72359, 72445, 72447, 72550, 72551, 72552, 72553, 72554, 72555, 72556, 72558, 72559, 72560, 72561, 72562, 72563, 72564, 72565, 72566, 72567, 72568, 72569, 72570, 72572, 72573, 72574, 72575, 72576, 72577, 72578, 72579, 72580, 72581, 72582, 72583, 72584, 72585, 72586, 72587, 72781, 72785, 72786, 72787, 72788, 72789, 72790, 73001, 73002, 73004, 73005, 73006, 73049, 73050 eta 73051

LABORATEGIKO LAGUNTZAILE TEKNIKOA

2193, 2201, 2205 eta 2213

BASOZAINA

1501, 10099, 10693 eta 10701

SUKALDARIA

7275, 68752, 71238, 71349, 71350, 71351, 71352, 71353, 71354, 71988, 71989, 71990 eta 72791

HEZITZAILEA ETA HAUR HEZITZAILEA

2905, 2906, 2912, 2918, 2938, 2940, 2951, 2953, 2956, 2981, 2989, 3008, 3010, 10361 eta 10362

ARTXIBOKO ARDURADUNA

7583

LIBURUTEGIKO ARDURADUNA

11128, 30080 eta 36085

HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTA

39473, 39474, 39475, 39476, 39477, 39478, 39479, 39480, 39481, 39482, 39483, 39484, 39485, 39486, 39487, 39488, 39489, 39490, 39491, 39492, 39493, 39494, 39495, 39496, 39497, 39498, 39499, 39500, 39501, 39502, 39503, 39504, 39505, 39506, 39507, 39508, 39509, 39510, 39511, 39512, 39513, 39514, 39515, 39516, 39517, 39518, 39519, 39520, 39521, 39522, 39523, 39524, 39525, 39526, 39527, 39528, 39529, 39530, 39531, 39532, 39533, 39534, 39535, 39536, 39545, 39546, 39547, 39548, 39549, 39550, 39551, 39552, 39553, 39554, 39555, 39556, 39557, 39558, 39559, 39560, 39561, 39562, 39563, 39564, 39565, 39566, 39567, 39568, 39569, 39570, 39571, 39572, 39573, 39574, 39575, 39576, 39577, 39578, 40001, 40002, 40003, 40004, 40005, 40006, 40007, 40008, 40009, 40010, 40011 eta 40012

LEHEN MAILAKO OFIZIALA ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA

38974, 39022, 39029, 62171 eta 65467

NEKAZARITZA JARDUERETAKO OFIZIALA

2280, 7228, 8593, 10211 eta 10337

TURISMO JARDUERETAKO OFIZIALA

9385

DELINEATZAILE-OFIZIALA

830 eta 2526

FOTOKONPOSIZIOKO OFIZIALA

961

SISTEMA INFORMATIKOETAKO TEKNIKARI-OFIZIALA ETA SISTEMA INFORMATIKOETAKO OFIZIALA

5579, 8320, 39030, 39032, 39039, 39040, 39068, 66471, 66603, 67870 eta 71765

GARRAIOEN KUDEAKETAKO TEKNIKARIA

9829, 10132 eta 10351

OBRA ZIBILEKO TEKNIKARIA

1791, 1908, 1991, 1995, 1999, 2020, 2039, 2149 eta 7717

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO TEKNIKARIA

71894, 71895, 71896, 71897, 71898, 71899 eta 71900

ERREPIDEETAKO ZAINTZAILEA

2009, 3490 eta 9797

Iragarkiaren kodea: F2304169