60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

78/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira ekainaren 20ko 85/2018, 86/2018, 87/2018 eta 88/2018 foru aginduak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarenak, zeinek ezartzen baitituzte, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

Abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legearen bitartez, osasun arloko langile diplomadunei —Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik— aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen da, eta haren 6. artikuluan aurreikusita dago lanbide karreraren ebaluazio batzordeak eratzea. Batzorde horietan lau kide egonen dira; bi Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu, bat dagokion elkargo profesionalak, eta bestea enplegatuen esleipen alorreko langileen batzordeak izendatuko du.

Artikulu horretan xedatuta dago presidentetzan eta idazkaritzan Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatutako bi kide egonen direla. Ebaluazio Batzordeko beste bi kideak, era berean, kasuan kasuko osasun arloko langile diplomadunen kolektiboaren barne egon beharko dira.

Bukatzeko, abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak, bere testuan eta bere erregelamenduzko garapenean berariazko aurreikuspenik ezean, maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legean xedatutakora igortzen du (horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri, eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onesten da), bai eta maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatzen duen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuan xedatutakora ere. Hala, ebaluazio batzordeetako kideen izendapenaren iraupenari dagokionez, ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikulua aplikatu behar da; horren arabera iraupena lau urtekoa izanen da, eta isilbidez luzatuko da izendapen gehiago egiten ez den bitartean.

Abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen du. Lege hori betez, honako hauek eman ziren: 85/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; 86/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; 87/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; eta 88/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

Ondoren, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren uztailaren 6ko 76/2020 Foru Aginduaren bidez, aurreko paragrafoan adierazitako batzordeen osaera aldatu zen.

Une honetan, erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kideek erretiroa hartu dutenez (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Batzordeak eta Nafarroako Kirolaren Institutuko Langileen Batzordeak proposatuta izendatu ziren), kide berriak izendatu behar dira.

Halaber, bidezkoa da idazkariaren izendapena aldatzea, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen erizainen, fisioterapeuten, terapeuta okupazionalen eta logopeden lanbide karreren ebaluazio batzordeetan, funtzio hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Arauen Garapenerako Ataleko administrazio publikoko teknikari batek (arlo juridikoa) bete dezan.

Hala, abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legea betez (zeinaren bidez ezartzen baita osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema), eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskurantzak zehazten dituenak, ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzea, kasu bakoitzean zehazten den atxikipen-eremuko Langileen Batzordeak proposatuta:

–Ana María Garrido Llamazares andrea, M.ª del Sagrario Santiago Aguinaga andrearen ordez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Batzordeak proposatuta.

–Ana María Durana Murillo andrea, Pablo Unzueta Martínez jaunaren ordez, Nafarroako Kirolaren Institutuko Langileen Batzordeak proposatuta.

2. Erizainen, fisioterapeuten, terapeuta okupazionalen eta logopeden lanbide karreraren ebaluazio batzordeetako idazkari izendatzea administrazio publikoko (adar juridikoa) teknikari lanpostua duen pertsona bat, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Arauen Garapenerako Atalekoa, zuzendaritza nagusi horrek proposatuta.

3. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Ana María Garrido Llamazares andreari, Ana María Durana Murillo andreari, Francisco Javier de Prada Pérez jaunari, Beatriz Ochotorena Villanueva andreari, José Miguel Ablitas Muro jaunari, Sara Rubio Ibarzo andreari, Josune Garaikoetxea Aranburu andreari, Lorea Sanz Lasaga andreari, Cristina Rubio Ortega andreari, Blanca Martínez Martínez andreari, Antonio Clemente Ruiz jaunari, Eva María Muñoz Yuste andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Arauen Garapenerako Atalari, Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialari, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialari, Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialari, Nafarroako Logopeden Kontseilu Orokorrari, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako eta Nafarroako Kirolaren Institutuko langileen batzordeei, eta adierazten zaie foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Gobernuan hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egun baliodunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko martxoaren 7an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303933