60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Iñaki Goñi Urrizola jauna Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren 1ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Iñaki Goñi Urrizola jauna Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendari izendatzen da, 2023ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2303654