6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2023rako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bidez aldatu egin dela kontribuzioaren karga-tasa (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Foru Legea), eta, ondorioz, %0,25 eta %0,50 artean egon behar duela.

Bat etorriz bederatzigarren xedapen iragankorrarekin: "Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino".

Ikusirik 2022rako karga-tasa %0,19koa zela, %0,22ra igotzea proposatzen du alkateak, eta urtero gradualki igotzea legez ezarritako gutxienekora iritsi arte.

Gainerako zergetarako, alkateak adierazi du bere horretan mantendu nahi dituela 2022ko karga-tasak.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2023rako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Jarraikiz indarrean dagoen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), Udalbatzak honako hau erabaki du, aldeko sei boto emanda Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte taldeko zinegotziek, eta PSN-PSOEko zinegotzia absteniturik:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

"a) %0,22ko karga-tasa ezartzea, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta erreferentziatzat hartzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2023rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat".

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2217426