Iragarkia
56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2023ko ekitaldirako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Aldaketak honako ordenantza hauetan egiten dira:
–Ordenantza, udal hondakinak bildu, tratatu, ustiatu edo deuseztatzeagatiko tasak eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.
–Ordenantza, ur horniduraren, eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.
–Ordenantza, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.
2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea igarota inork ez duenez alegaziorik jarri, behin betiko onetsitzat jotzen da eta haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lakuntzan, 2023ko otsailaren 22an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.
ORDENANTZA FISKALA, 2023. URTEAN UDAL HONDAKINAK BILDU, TRATATU, USTIATU EDO DEUSEZTATZEAGATIKO TASAK ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. KAPITULUA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak –hain zuzen ere, toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.
II. KAPITULUA
Ordainarazpenaren izaera
2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, udal hondakinak bildu, tratatu, aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzua egiteagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.
Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.
III. KAPITULUA
Aplikazio-eremua
3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udalerrien mugarte osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.
Halaber, Mankomunitatekoak ez diren entitate edo pertsonei ere aplikatuko zaie, baldin tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte.
IV. KAPITULUA
Zerga-egitatea
4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:
1.–Udal hondakinak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:
a) Etxeak.
b) Zerbitzuak.
c) Saltokiak eta industriak.
d) Bulego publikoak.
e) Ikastetxeak.
f) Osasun zentroak.
g) Egoitza zentroak.
h) Udal hondakinak biltzeko edukiontzia modu esklusiboan izatea.
Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.
2.–Borondatezko zerbitzu hauek egitea:
a) Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.
b) Udal hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioetan hondakinak jasotzea.
c) Etxeko animalia hilak biltzea, garraiatzea eta ezabatzea.
d) Ekitaldietarako edukiontziak eta ontziak jartzea, kentzea eta deskargatzea.
V. KAPITULUA
Subjektu pasiboa
5. artikulua.
1.–Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein tituluren bidez, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu, erabili edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien esku jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko diete.
2.–Borondatezko zerbitzua izanik, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zerga-prestazioak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.
Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.
Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.
Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.
VI. KAPITULUA
Zerga-oinarria
6. artikulua.
1.–4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:
–1-A zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.
Etxebizitza bat ekonomia-jardueren gaineko zergari (EJZ) lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:
–1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zerga-egitateetarako: establezimendu-unitate edo jarduera bat, baldin ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribaturik badago, baldin eta lokal batean gauzatzen bada (EJZ, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu-unitatetzat joko da katastroko unitatea dagoenean).
–4.1.2. a), b) eta c) artikuluko zerga-egitaterako, emandako zerbitzuaren kostua.
–1-H) artikuluko zerga-egitaterako: edukiontzien kopurua, hondakin-frakzioa, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.
2.–Establezimendu bera ekonomia-jardueren gaineko zergaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasak eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren zati gisa.
VIII. KAPITULUA
Zerga-kuota
8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.
Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.
9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une oro finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.
IX. KAPITULUA
Salbuespenak
10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.
X. KAPITULUA
Hobariak
11. artikulua.
1.–Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).
Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan ehuneko ehuneko hobaria izateko eskubidea izanen da, baldin ordaintzera beharturik dagoena bada Gizarte Segurantzaren onuraduna (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna, eta haren zenbatekoa ez bada handiagoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako lanbide arteko gutxieneko soldata (14 ordainsari) baino, edo 1,35 aldiz zenbateko hori baldin ezkontidea badu, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-kargarik izanez gero (adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak -adin hori barne- baldin ikasketak egiten ari badira edo legezko langabetu badira, edo dibertsitate funtzionala duten seme-alabak, diru-sarrerarik gabeak), bada, halakoetan aipatutako diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbatekoa 0,23 aldiz gehituko zaie.
Ezin izanen da tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza beteta ere, baldin bestelako diru-sarrera gehigarriak jasotzen badira, denera gehiago direnak, urtean, delako zenbateko hori bider 1,13 baino, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.
Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskabidea.
b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.
c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.
d) Udal Erroldaren bizikidetza-ziurtagiria.
e) Hobaria eskatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko datu fiskalak, Nafarroako Zerga Ogasunak luzatuak, hiri higiezinen gaineko informazioa jasotzen dutenak.
Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak haiei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.
Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea tarifa hori emateko eskatzen diren baldintzak betetzen diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.
2.–Kuota berezia, errenta bermatuaren hartzaileentzat eta horren pareko egoeretan daudenentzat.
Ordaintzera beharturik daudenek eskubidea izanen dute ohiko etxebizitzan etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan ehuneko ehuneko hobaria izateko, baldin eta honako egoera hauetako batean badaude:
–Errenta bermatua jasotzen dute.
–Aurkezten dutenean gizarte zerbitzuek luzaturiko agiria, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.
Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskabidea.
b) Jasotako prestazioaren ziurtagiria edo agiria, gizarte zerbitzuek luzatua, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla Errenta Bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.
c) Errolda-ziurtagiria.
Eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta, 21.000 eurotik gorakoa bada, ez da tarifa berezia emanen.
Tarifa hau emanen da errenta bermatua jasotzeko aldi bererako. Aldi hori zehazterik ez badago, tarifa emateko epea 6 hilabetekoa izanen da.
Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak haiei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.
Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea tarifa hori emateko eskatzen diren baldintzak betetzen diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.
3.–Aurreko hobarietarako eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko apartatuetan ezartzen diren beharkizunak frogatu ere, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.
4.–Kuota berezia, hutsik dauden etxebizitzetako titularrentzat.
%70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.
5.–Kuota berezia, eraisteko lizentzien kasuan.
%100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiriaren bidez.
6.–Kuota berezia, distantzia handien kasuan.
Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.
7.–Salbuespen eta/edo hobari guztiak aplikatzekoak izanen dira ematen diren hiruhileko berean.
Hobaria indarrean egonen da ematen den unetik urte naturala bukatu arte. Urtero berritu beharko da, eta eskabidea egin beharko dute horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek, dagokion agiriak aurkeztuta. Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko zaio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina da.
Berritzeko behar horretatik at geldituko dira 11.2 artikuluan jasotako tarifa erabiltzen dutenak, erabiltzaile horiek emateko epea bukatu aurretik eskatu beharko baitute berritzea, horretarako eskatutako agiriak aurkeztuta.
Ez berritzeak hobaria galtzea ekarriko du.
XI. KAPITULUA
Sortzapena
12. artikulua.
1.–4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.
2.–Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.
XII. KAPITULUA
Ordainarazpena
13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordainaraziko dira honako arau hauei jarraikiz:
1.–4.1) artikuluan ezarritakoak, hilabetean edo hiruhilekoan behin.
2.–Sortzen diren unean ordainaraziko dira borondatezko zerbitzuengatiko tasak.
XIII. KAPITULUA
Diru-bilketa
14. artikulua.
1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan xedatuari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabeko" gisa hartuko dira.
2.–4.1) artikuluan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, isilbidez jakinarazitzat hartuko dira ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.
3.–Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera egiteko edo zerbitzua emateko eskaera egiten den unean ordainduko dira
15. artikulua. 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.
Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.
16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:
a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko gaitzen dituen banku edo aurrezki kutxetan. Ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoa euro bat gehituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko. Gainera, Mankomunitateak ordainagiria berriz bidaltzeko eskatzen badute, 0,50 euro ordaindu beharko dute tramite hori egiteagatik.
b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Ordainagiri horiek borondatezko epearen barruan ordaintzen ez badira, egunean ez egoteko egoera jakinarazteko gastuengatik euro bat ordaindu beharko dute. Mankomunitateak ordainagiri hori bidaltzeko eskatzen badute, 0,50 euro ordaindu beharko dute kudeaketa-gastuengatik.
XIV. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Bakarra.–Sakanako Mankomunitateak zuzenean likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu ordenantza honetako tasak.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
I. ERANSKINA
1.–Etxebizitzak eta erretiratuen elkarteak (etxeetakoak).
–Tarifa finkoa: 103,37 euro.
2.–Profesionalen bulegoak.
–Tarifa finkoa: 173,03 euro.
–Gestoriak.
–Agentziak.
–Kabineteak.
–Notariotzak.
–Erregistroak.
–Bankuak.
–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).
–Ile-apaindegiak.
–Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.
–Norberaren produktuarendako hotz kamerak.
–Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.
–Akademiak.
–Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.
3.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 259,53 euro.
–Kioskoak eta liburu-dendak.
–Farmaziak.
–Bitxi-dendak-erloju-dendak.
–Tabako-dendak.
–Ogi saltokiak.
–Opari dendak.
–Dolareak eta ardandegiak.
–Litxarreria dendak.
–Beilatokiak.
–Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.
–Gasolindegia.
–Elektrizitate dendak.
–Edari biltegiak.
–Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.
–Zapata-dendak eta jantzi-dendak.
–Burdindegiak.
–Drogeriak.
–Mertzeriak.
–Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.
4.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 294,16 euro.
–Ordezko piezen dendak.
–Pentsioak.
–Komentuak.
–Kontserba lantegiak.
–Inprimategiak.
–Fruta eta barazki biltegiak.
–Etxetresna elektrikoen dendak eta kiroletarakoak.
–Altzari dendak.
–Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
–Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
–Harategiak.
–Prestalekurik gabeko gozotegiak.
5.–Merkataritzakoak.
Tarifa finkoa: 416,41 euro.
–Arrandegiak.
–Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.
–Prestalekua duten gozotegiak.
6.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 546,09 euro.
–Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).
7.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 439,65 euro.
–Jatetxeak, hostalak eta ostatu-etxeak jatetxearekin.
8.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 444,03 euro.
–Hotelak, kanpinak.
9.–Merkataritzakoak.
–Tarifa finkoa: 381,14 euro.
–Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.
10.–Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak, elizak.
–Tarifa finkoa: 115,36 euro.
11.–Ikastetxeak, haurtzaindegiak.
–Tarifa finkoa: 248,02 euro.
–Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.
12.–Ospitale, klinika, anbulatorio eta zentro medikoetako sanitarioak.
–Tarifa finkoa: 248,79 euro.
13.–Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.
–Tarifa finkoa: 484,50 euro.
14.–Industriak eta lantegiak.
–Industriak eta lantegiak (<30 langile): 284,65 euro.
–Industriak eta lantegiak (30-60 langile): 344,58 euro.
–Industriak eta lantegiak (>60 langile): 494,28 euro.
–Baskulan pisatzea: 5,50 euro pisaldi bakoitzeko.
15.–Landetxeak.
–Tarifa finkoa: 112,99 euro.
16.–Ekitaldiak.
–Tarifa finkoa, jarraian xedatutakoaren arabera:
Errefusa:
EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (L) | HUSTUKETAGATIKO TARIFA |
1100 | 8,50 euro |
360 | 5,65 euro |
240 | 5,20 euro |
Gainerako frakzioak (ontzi arinak, papera eta kartoia, organikoa):
EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (L) | HUSTUKETAGATIKO TARIFA |
1100 | 4,00 euro |
360 | 4,00 euro |
240 | 4,00 euro |
17.–Hildako animaliak erretiratzea.
–Tarifa finkoa: 50 euro animalia bakoitzeko.
TARIFEI ZUZENEAN APLIKATZEKO XEDAPENAK
–Hiri-hondakin solidoak (HHS) sortzen dituen establezimendu-unitate bati -halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.
–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.
–B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batezbestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.
–Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.
–Merkatu ibiltariko postu finkoei eta bide publikoan hildako animaliak biltzeari dagozkien kuotak zuzenean bidaliko zaizkio dagokion udalari, bilketa espezifikoa eskatzen dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.
Hiri-eremu finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.
–9. epigrafeko jarduerei dagokienez, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, bigarren multzoko tarifa aplikatuko zaie (profesionalen bulegoetakoa).
ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA 2023RAKO
I. TITULUA
Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak
I. KAPITULUA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetako tasak/prezio publikoak ezarri dira bat etorriz Nafarroako toki-erakundeei aplikatu beharreko araudi fiskalak erakunde horiei emandako ahalmenekin, eta haien babesean.
II. KAPITULUA
Ordainarazpenaren izaera
2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura zerbitzua eta aurrekoarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, emateagatik edo egiteagatik 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren zerbitzuak eta jarduerak (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
III. KAPITULUA
Aplikazio-eremua
3. artikulua. Ordenantza hau une bakoitzean Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte osoan aplikatuko da, baita edateko ura hornitzen zaien udalerri eta kontzejuetan ere, nahiz eta Mankomunitateko kide ez izan. Horren aplikazioa izan daiteke osoa nahiz partziala, kontuan harturik nola dagoen sartuta Mankomunitatean, eta benetan ematen diren nahiz eman daitezkeen zerbitzuak.
IV. KAPITULUA
Zerga-egitatea
4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:
a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze-lanak.
b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.
c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.
d) Hondakin uren benetako hustea edo husteko aukera eta, ondoren, haiek araztea. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.
Oro har, iritziko zaio kasu guztietan badela husteko aukera. Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:
–Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.
–Atzeman bada badela ezkutuko ur-ihesen bat. Kasu horretan, bete beharko dira ondotik ematen diren inguruabar guztiak, eta behar bezala frogatu:
1. Ezkutuko ur-ihesa beharko du izan, subjektu pasiboak aurretik jakin gabe hondatuta zeudela hodiak edo neurketa ekipoak.
2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.
e) Edateko uraren hornidura eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota), baita kontratuen titulartasunen aldaketa ere.
f) Edateko uraren banaketa-sareei lotzeko eta/edo hondakin uren hustuketa-sareei lotzeko eskubideak.
g) Behin-behineko horniduretarako altak.
h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, egiaztatzeko arauak zehatz-mehatz betetzen ote diren, ordenantzetan araututakoa urratzen den kasuetan.
i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, orobat kontagailuak zigilatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.
V. KAPITULUA
Subjektu pasiboak
5. artikulua.
1.–Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak –zergadun diren aldetik–, jasotzen dutenak ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina, izan pertsona fisikoak edo juridikoak izan entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere eratzen badute entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat zeinak zerga jasan dezakeen.
Zehazki, honako hauek dira ordaintzera behartutako subjektu pasiboak:
a) Ordenantzen 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.
b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da hargunearen eskatzailea.
c) Ordenantzen 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.
Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.
2.–Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haren jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.
3.–Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo ekonomia jarduera batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahal zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.
Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.
VI. KAPITULUA
Zerga-oinarria
6. artikulua. Aurreko 4. artikuluaren zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:
a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuak mantentzeko kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.
b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.
c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kantitate kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.
d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa nahikoa frogatu ezean.
Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, zifra horiek kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak badira.
Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.
e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.
f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.
Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.
g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kantitate kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.
h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapenen kopurua.
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.
VIII. KAPITULUA
Tributu-kuotak
8. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.
9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une oro ezartzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek xedaturiko moduan eta baldintzetan.
IX. KAPITULUA
Salbuespenak
10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan beren-beregi ezarritako salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta ondoriorik gabe geldituko dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatearen barneko toki-erakundeek eta beste edozein entitatek edo erakunde publikok gauzatu edo hartutako beste egintza edo erabaki batzuetatik eratortzen diren guztiak.
X. KAPITULUA
Sortzapena
11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak sortuko dira honako arau hauei jarraikiz:
1.–4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak fakturaziorako ezarritako hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.
Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasak –horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua– hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean sortuko dira; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.
2.–Ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.
3.–Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.
4.–Edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.
5.–Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.
6.–4. artikuluko i) apartatuan ezarritako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoak sortuko dira jarduerak egiten diren unean bertan.
XI. KAPITULUA
Ordainarazpena
12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1.–4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.
2.–e) eta f) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzen diren unean ordainaraziko dira.
3.–h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.
4.–i) apartatuan aipatutako tasak/prezio publikoak sortzapena gertatzen den unean berean ordainaraziko dira.
XII. KAPITULUA
Diru-bilketa
13. artikulua.
1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4. artikuluko h) eta i) apartatuetan ezarritakoak salbu.
2.–Ordenantzaren 4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek/prezio publikoek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuz Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.
3.–4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluaren a) apartatuko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.
4.–4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.
5.–Ordenantzaren 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako tasak ordaindu beharko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
14. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu bideari ekinen zaio, baldin Mankomunitateak ez badu baimenik eman haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.
15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:
–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.
–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.
II. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaz gain, Sakanako Mankomunitatearen uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.
III. TITULUA
17. artikulua. Saneamendu kanona arautua dago abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan (10/1988 Foru Legea, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa).
18. artikulua. Delako kanonaren zenbatekoa 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).
Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
I. ERANSKINA
1.–Kuota hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.
–Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.
PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA | HIRUHILEKOKO KUOTA |
13 mm-raino | 5,64 euro |
15 mm | 5,64 euro |
20 mm | 11,35 euro |
25 mm | 50,07 euro |
30 mm | 64,20 euro |
40 mm | 149,61 euro |
50 mm | 224,45 euro |
65 mm | 299,23 euro |
80 mm | 374,09 euro |
100 mm | 523,70 euro |
Kontratazioak festetarako edo antzekoetarako egiten badira, tasa bakarra kobratuko da: 15,00 euro, ematen den ur harguneagatik. Aparteko erabilera hori ez da inoiz 15 egun baino gehiagotarako izanen.
–Kontagailuak mantentzeko kuota:
Hona kontagailuak mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa.
PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA | HIRUHILEKOKO KUOTA |
20 mm-raino | 2,92 euro |
20 mm | 3,65 euro |
25 mm | 5,03 euro |
30 mm | 5,57 euro |
40 mm | 7,22 euro |
50 mm | 14,73 euro |
65 mm | 14,81 euro |
80 mm | 15,64 euro |
100 mm | 17,60 euro |
–Suteetarako kuota finkoak: tasa bakarra kobratuko da: 23,44 euro/hiruhilekoa.
2.–Kuota saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak.
PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA | HIRUHILEKOKO KUOTA |
13 mm arte | 5,26 euro |
15 mm | 5,26 euro |
20 mm | 6,86 euro |
25 mm | 24,09 euro |
30 mm | 34,23 euro |
40 mm | 68,85 euro |
50 mm | 103,28 euro |
65 mm | 137,70 euro |
80 mm | 172,13 euro |
100 mm | 240,99 euro |
3.–Kontsumoa: 4.c) artikuluan aurreikusiak.
Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.
1.1 tarifa. (62):
Etxeko erabilera etxebizitzetan eta merkataritza jarduerarik ez duten etxabeetan, tarte hauen arabera:
–1. tartea: hiruhilekoan, lehenbiziko 45 m³-ak; tarifa: 0,495 euro/m³.
–2. tartea: hiruhilekoan, 46 m³-tik 99 m³ artekoak: 0,715 euro/m³.
–3. tartea: hiruhilekoan, 100 m³-tik gorakoak: 2,05 euro/m³.
1.2 tarifa. (65):
Ondasunen komunitateak, banakako kontagailurik jarri ezin denean: 0,605 euro/m³.
2. tarifa. (63):
Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak sartzen dira. Halaber, sartzen dira erabilera kolektiboko kirol-instalazio pribatuak, salbu eta ureztaketa eta igerilekuak: 0,715 euro/m³.
3. tarifa. (64):
Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerilekuak barne: 2,05 euro/m³.
4.1 tarifa. (69):
Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,396 euro/m³.
4.2 tarifa. (70):
Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,352 euro/m³.
4.3 tarifa. (71):
Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek udaletxeetan, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakunde batzuei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko: 0,396 euro/m³.
5. tarifa. (72):
Aldi baterako hornidurak. Sarturik daude obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste edozein hornidura: 1,00 euro/m³.
6. tarifa. (73):
Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,418 euro/m³.
7. tarifa. (74):
Zisterna-kamioien hornidura: 2,03 euro/m³.
8. tarifa:
Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-ihesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak kontuan hartuta. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da. Ur-ihesaren konponketari dagokion faktura aurkezteko eskatuko da eta ordainagiri bati bakarrik aplikatuko zaio.
Kontsumoa. 4.d) artikuluan aurreikusiak (egun ez da aplikatzen).
Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa (egun ez da aplikatzen).
4.–Hargune zerbitzuaren kontratazioa (75). 4.e) artikuluan aurreikusiak.
PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA | ZENBATEKOA |
25 mm-raino | 128,36 euro |
30 m-tik 80 mm-ra | 577,08 euro |
100etik 250 mm-ra bitarte | 3.599,65 euro |
5.–Hargune eskubideak. (76) 4.f) artikuluan aurreikusiak.
Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.
PARATUTAKO KONTAGAILUAREN Ø DIAMETROA | ZENBATEKOA |
80 mm-raino | 407,08 euro |
100 mm | 739,30 euro |
150 mm | 1.160,06 euro |
Hornidurako hargunearen eskubideak, bana-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa zein den eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.
BABES | PREZIO | PREZIO | ETXEBIZITZA LIBREAK | INDUSTRIAK, SALTOKIAK | UDALETXEAK, UDAL | ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK | UREZTATZE PRIBATUAK | |
1" | 118,80 | 131,98 | 145,18 | 256,27 | 256,27 | 79,18 | 79,18 | 739,11 |
1 ¼ | 170,38 | 189,30 | 210,34 | 367,60 | 367,60 | 113,59 | 113,59 | 1060,11 |
1 ½" | 441,33 | 490,35 | 554,83 | 952,13 | 952,13 | 294,19 | 294,19 | 2.745,95 |
2" | 785,20 | 872,48 | 969,40 | 1694,09 | 1694,09 | 523,49 | 523,49 | 4.885,78 |
2 ½" | 1126,14 | 1390,28 | 2429,62 | 2429,62 | 2429,62 | 750,75 | 750,75 | 7007,04 |
3" | 1464,67 | 1627,42 | 1808,23 | 3160,12 | 3160,12 | 976,46 | 976,46 | 9113,55 |
4" | 2151,51 | 2390,55 | 2656,17 | 4642 | 4642 | 1434,33 | 1434,33 | 12629,41 |
Saneamenduko harguneen eskubideak, bana-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa zein den eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.
BABES | PREZIO | PREZIO | ETXEBIZITZA LIBREAK | INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK | UDALETXEAK, UDAL | ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK | |
160 mm | 118,80 | 131,98 | 146,64 | 256,27 | 256,27 | 79,18 | 79,18 |
200 mm | 170,38 | 189,30 | 210,34 | 367,60 | 367,60 | 113,59 | 113,59 |
250 mm | 239,91 | 266,58 | 296,20 | 517,65 | 517,65 | 159,95 | 159,95 |
6.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.
Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.
7.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.
Egindako ikuskapen bakoitzeko: 68,95 euro.
Kanpoko enpresa batek kontagailuak ikuskatu edo egiaztatzeagatik: lana egitearen kostua.
8.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak.
8.1 Lanak egitearen kostua.
8.1.1 Langileen kostua.
Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da: 07:15etik 14:45era.
Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:
KOSTUA/ORDUA | |
Bulego Teknikoko buruaren ordua | 41,58 euro |
Teknikariaren ordua | 33,44 euro |
Arduradunaren ordua | 43,81 euro |
Taldeburuaren ordua | 33,58 euro |
1. mailako ofizialaren ordua | 29,93 euro |
Peoi espezialistaren ordua | 21,87 euro |
Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider honako koefiziente hauek eginen da:
KOEFIZIENTEA | |
Laneguneko aparteko ordua | 1,75 |
Gaueko aparteko ordua | 2,00 |
Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaiegunak) | 2,25 |
8.1.2. Kilometroak.
–Kilometroko 0,34 euro ordainduko da.
–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.
8.1.3. Fakturatu beharreko orduak.
Fakturatuko da matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak. Ondokoak sartuko dira:
–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora. Konponketa egiteko erabili den denbora.
–Kanalizazio proba eta abian jartzea.
Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan guztia denbora laburragoan egin bada ere.
8.2 Erabilitako materialen kostua.
Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.
8.3 Mankomunitateak errentan hartutako makineria eta langileen kostua.
Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (igeltseroak, iturginak, pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.
8.4 Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.
8.4.1. Ekipoak eskura izatea.
Zenbateko finko bat ordainduko da, 449,53 eurokoa, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoak noiznahi egokitu behar izatea neurriei dagokienez, gorabeherei berehala erantzuteko.
8.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.
Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.):
GORABEHERAK | ZENBATEKOA (eurotan) | |
Ø 100 mm arte | Arina | 205,53 |
Ø 100 mm arte | Larria | 548,10 |
Ø 200 mm arte | Arina | 410,50 |
Ø 200 mm arte | Larria | 822,15 |
Ø 300 mm arte | Arina | 616,59 |
Ø 300 mm arte | Larria | 1233,22 |
Ø 400 mm arte | Arina | 929,76 |
Ø 400 mm arte | Larria | 1859,47 |
400 mm-tik gora | Arina | 5137,93 |
400 mm-tik gora | Larria | 10275,89 |
9.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.
9.1 Lanak egitearen kostua.
9.1.1. Langileen kostua.
8.1.1 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.
9.1.2. Kilometroak.
8.1.2 apartatuan zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan. 9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.
Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, bataz besteko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.
Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutxienez ere hau fakturatuko da:
–Ohiko lanorduetan: 1 ordu.
–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.
Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin arituz gero):
–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.
–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bestelako aukerak bilatzea.
9.2 Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.
–Kopuru finkoa, irteeragatik: 58,48 euro.
–Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 97,44 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).
–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 25,51 euro (langileena kanpo).
Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.
9.3 Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.
Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 8.2 apartatuan jaso diren baldintza beretan fakturatuko dira. Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 8.3 apartatuan jaso diren baldintza beretan fakturatuko dira.
ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUAK BOTATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA, 2023KO EKITALDIA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko UtzubarEKOgunean trata ditzaten.
Salbuespenak
3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian botatzeko edo balorizazio materiala egiteko.
Edonola ere, eskatuko da hondakinak tratatzeko indarrean dagoen kontratu bat edukitzea Sakanako Mankomunitatearekin, baita hondakinen garraioa arautzen duen araudian bildutako gainerako tramiteak betetzea ere. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko edo balorizazio materiala egiteko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.
Tarifak
5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:
KONTZEPTUA | SALNEURRIA (BEZA KANPO) |
Industriala, material balorizagarririk gabea | 28,97 euro tona bakoitzeko |
Beira zuntza edo antzekoak | 45,23 euro tona bakoitzeko |
Nekazaritzako elikagaien sektoreko hondakin konpostagarriak | 22,36 euro tona bakoitzeko |
Egurra | 79,57 euro tona bakoitzeko |
Egurra beste hondakin batzuekin nahasirik | 226,09 euro tona bakoitzeko |
Zepak eta fundizioko hareak | 27,49 euro tona bakoitzeko |
Landare-lurrak edo antzekoak | 3,25 euro tona bakoitzeko |
Lur kutsatuak, onargarriak hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan | 58,65 euro tona bakoitzeko |
Eraikuntza eta eraispen lanetako hondakinak tratatzearen hondakinak | 25,19 euro tona bakoitzeko |
Zelulosa organikoaren hondakinak edo antzekoak | 32,32 euro tona bakoitzeko |
Lohiak, zabortegian botatzen ahal direnak | 31,61 euro tona bakoitzeko |
Bilketa eta garraio berezia | 80,00 euro orduko |
Baskulan pisatzea | 5,00 euro pisaldi bakoitzeko |
Poliespana edo antzekoak | 381,58 euro tona bakoitzeko |
Siloratzeko plastikoa | 80,00 euro tona bakoitzeko |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako sokak eta sareak | 80,00 euro tona bakoitzeko |
Artilea | 80,00 euro tona bakoitzeko |
Industriala, material balorizagarriekin nahasirik | 206,22 euro tona bakoitzeko |
Jatorri industrialeko landare hondakinak | 10,00 euro tona bakoitzeko |
Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
1.–Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.
2.–Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz zabortegiko makinetan ezin badira erabili.
3.–Zabortegian ez da onartuko hondakin biodegradagarririk.
4.–Hondakinaren onarpenaren gutxieneko prezioa 5,15 eurokoa izanen da.
Likidatu beharreko kuota
6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.
Sortzapena
7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Sakanako Mankomunitatearen Arbizuko instalazioetara.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.
Baimen hori ematen ahal da, zehazki, botatze bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.
Mankomunitateak ez ditu onartuko Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak.
Diru-bilketa
9. artikulua.
1.–5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.
2.–Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.
3.–Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarri bezala.
10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia, deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.
Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik, baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik; izan ere, erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzailearen artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki erakunde honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.
Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarrean jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.
Iragarkiaren kodea: L2303150
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50